Gari errearen urrina

Azal biguna, 96 orrialde

Euskara hizkuntza

Pamiela(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9172-473-5
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Garai hauetako kronika poetikoa dugu liburu hau, non egilearen bizipen pertsonalak, gizartearen bizipen kolektiboekin nahastuko diren: Gazako genozidioa, Estatu Batuetako poliziaren indarkeria, gure auzoetako hiri eta giza paisaiak, memoriaren magaletan gordeta daramatzagun gatazkak, heriotzaren atzaparkadak versus erotismo fin batean bildutako bizitzak... Gari errearen urrinak garai zahar baten amaiera, eta uzta hobeen itxaropena dakarzkigu.

Edizio 1

(e)k Fertxu Izquierdo(r)en Gari errearen urrina liburuaren kritika egin du

Zuzena

5 izar

Harrigarria egin zait letra larririk eta puntu nahiz komarik gabeko egilearen hautua. Hartaz, metrailetaren tiro zaparrada bezala lehertu dira nire begietan olerkiak. Azkar. Jo eta jo. Musika dilindaka dariela handik eta hemendik. Musikak presentzia etengabea duelako liburuan. Eta gertukoak egin zaizkit poemak; xamurrak eta kaletarrak izaki. Zuzenak baitira, eta batez ere zintzoak. Nola gozoak edukian, nola bortitzak kontaeran. Eta hunkigarriak etengabe. Adibidez, joandakoen hutsunea delako oroigai, irakurriko zuten azken liburuaren akorduan, sortutako zirrara eta minean. Hainbat dira ukitu dituen gaiak. Baina batez ere gustatu zait literaturak deserriratutako pertsona eta tokiek dutela kabida orriotan. Liburu ederra Fertxuren azkena.

Gaiak

  • Poesia