Azal biguna, 112 orrialde

Euskera hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-1360-455-8
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Donostian, 1991ko abuztuaren 17an, Aste Nagusiko larunbat goizean, Guardia Zibilak inguratu egin zuen Morlans auzoko Tolaretxe etxea, eta tiroka ekin zion bertan ezkutaturik zeuden aktibista armatuen kontra. Bateko tanketa eta metraileta, era guztietako iskiluz hornituriko armada; besteko hiru lagun, pistola bana eskuetan. Eta, hala ere, ordutan luzatu zen tiroketa… Egiazko gertakarietara jo du egileak, hainbat tresna eta baliabide erabiliz –lekukoen testigantzak, garaiko kronikak, bataren eta bestearen oroitzapenak, alde eta aldi desberdinak lotzen dituzten gogoetak– nobela bat osatzeko; fikziorik gabekoa baina nobela, idazlearen eskarmentuz eta trikimailuz ondua, irakurleari emozioen zirrara eta gure egoerari buruzko zer pentsatua emango dizkiona.

Edizio 1

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Morlans liburuaren kritika egin du

Lore isilak

5 izar

Ohi bezala, Mendigurenen berria oso liburu ona da. Gustatu zait, eta nola gainera; esaterako, konparazioekin jolasten duen modua. Nola zukutzen dituen azken tantaraino, itxuraz konparazio ahulak direnak, azken-azkenean eta ñabarduraz ñabardura, hostoak kenduz eta kenduz beren egokitasuna agerian utzi arte. Izan Nazien buru baten aurkakoarekin edo izan Tolaretxeko setioarekin. Edo argudio serioak zehaztasunen zehaztasunez, akaso, topikoek azaldu bezalaxe ez direla erakusterainoko duen doia: lau talde etnikoen atalean, adibidez. Edo egia absolutuen erdipurdiko egietarako iraulia nola tolesten duen hainbat aldiz. Finean, nola bihurtu duen kazetaritza lan bat literatur kontakizun hizkuntzarekin jolastuz eta bihurrikerian arituz. Eskerrik asko, arrastorik ere ez genekienoi, gertakari latz honen berri emateagatik.