Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Andy Weir(r)en Proyecto Hail Mary liburuaren kritika egin du
Entretenigarria baina soluzionista
4 izar
ZiFiari normalean bi gauza eskatzen dizkiot, entretenigarria izatea eta bestelako mundu ikuskerak ematea. Liburu honek lehena lortu du baina bigarren alderdian soluzinistegia iruditu zait.
Historia oso entretenigarria egiten da, umore momentu askorekin, eta laguntasun tram politarekin. ZiFi "gogorra" bezala kalifikatu bada ere, parte zientifiko7ingenieritzakoak oso modu erraz eta didaktikoan azalduta daude.
Dilema etiko eta moralak planteatzen baditu ere, hauek bereziki indibidualitatean kokatzen dira, eta eremu kolektiboa gutxi lantzen da. Robinsonismo gehiegi du, hau da dena soluzionatu dezaken gizon txuriaren ikuspegia, beti ere laguntasunean biko kolaborazioan egiten bada ere. Bide bakarraren linea estuak tramari interesa ematen dio, baina soluzionismoa indartuz.
Irakurri, entretenigarria da.
