Azal biguna, 239 orrialde

euskara hizkuntza

Ibaizabal(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-8325-041-9
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (0 berrikuspen)

Horrela amaitu zen Gizon Ikusezinaren esperimentu bitxi eta gaiztoa. Baina irakurleak hari buruz zerbait gehiago jakin nahi balu, joan bedi Port Stowetik hurbileko ostatu txiki batera eta mintza bedi hango nagusiarekin. Ostatuaren ikurra ohol soil bat da, kapelu baten eta bota batzuen irudia zizelkaturik duena; eta haren izena, berriz, istorio honek izenburu duen berbera. Nagusia gizon lodikote bat da, sudur biribil irtena du, ile zakarra, eta tarteka gorriuneak irteten zaizkio aurpegian. Irakurleak oparo edan, eta hark ere xehetasun oparoez azalduko dio pasadizo hauen ondoren zer gertatu zitzaion eta epaileak nola saiatu ziren haren altxorra lapurtzen.

    — Diru hura norena zen ezin zutela frogatu konturatu zirenean, zer, eta altxor madarikatu hura aurkitu nuela aitorrarazi nahi izan zidaten! —esaten du Altxor bilatzailea ematen al dut, ba? Eta gero, gizon batek gaueko ginea bat ordainduko zidala agindu zidan Empire Music Hallen istorio hura nire hitzez kontatzeagatik bakarrik.

    Halako batean oroitzapenen etorria eten nahiko …

Edizio 1