Iepa! Hemen, betizu xume bat besterik ez naiz. Ez du garrantzi handirik baina agian irakurtzen ditudan liburuen artean aman komun diren gai xelebre batzuk sumatuko dituzue (kar kar). Bai, furria naizelako.
The Hitchhiker's Guide to the Galaxy is the first of six books in the Hitchhiker's …
Absurdoa bai, baina astuna ere
3 izar
Abentura bat espero nuen hasieran eta ez da hori hain zehazki. Gerora bai gusturago irakurri dut baina zati honen amaierara iritsi ta nolabait bigarren liburuarekin jarraitzeko interesa galdu dut.
Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. …
Iritzia
Baloraziorik ez
Aurreko bi lanak baino gehiago gustatu zait Txoperenaren azkena, batez ere, kontamolde eta egiturari begira.
Lesakako makina bat kontu amaieran aitortzen den zaldiaren erreferentzia argitzen dutenak.
Bi plano: Mirenena eta Unairena. Bigarrena osoagoa iruditu zait pertsona(iari) egindako omenaldi bat, biografiatik ere baduen erretratu bat. Mirenek bere barne mundua erakusten du: nini baten ama, bikotekide, lagun, langile... Eta duela bost urte hil zen Unairen oihartzuna bizirik duena. Hala ere, marko eta aitzakia gisa (ere) funtzionatzen duen Mirenen gaurko egungo istorioan, garapen edo ondorioren bat espero nuen. Istorio horrek gaur egun mahai gainean jartzen ari garen hausnarketa batzuk azaleratzen ditu: harreman mota desberdinen garrantzia, amatasunaren inguruko erabakiak... Edozelan ere, azken aitortzak egileak dioen moduan Lesakari eskainitako liburua da, leku eta giro zenbaitez gain, gertaera batzuk ere jasotzen ditu.
@Saioanaiz Fua, oso ados zurekin. Ezingo nuke hitz hoberik bota iruzkin baterako, baina zerbait gehitzearren, neri behintzat amaiera garatugabeak hobe utzi dit arima edo, zulotxo hori betegabe utzita. Ez dakit nola jarraituko duen Mirenek baina bukatu duen puntuan bezain huts sentitu naiz, oso gutxi gorabehera. Erabakiak eginda baina gogoetak egin beharrean. Bera amatasunarekin, ni bizitza laboralari puta honekin.
Un joven español da tumbos por Berlín. En su teléfono conviven apps para buscar piso, …
Ez da zentai trajeen istorioa
4 izar
Ba oso gustora irakurtzeko liburuxka. Hasiera nahiko bortitza da, baina inpaktua beharrezkoa da tratatzen dituen tema gordinetan zuzenean sartzeko. Egoera prekarizatuan etxebizitza baten bila atzerrian egoteak edozer gauza egitera bultza diezaioke edonori. Hala ere, istorioak haren haurtzaroko bizipena du puntu fokala, bere amona barne. Munduan ditugun arazoak aldarrikatzeko queer ikuspegi batetik liburu labur ezin hobea.
Book club-ekoek gomendatua. Aurrenik filmak ikusi genituen eta oso gustora. Film ikaragarri onak dira, bere urteak dituztela jakinda ere, baina liburuek beti dute zerbait gehio (edota filmek zerbait murriztua).
Papa Noel hil da, eta azkenean eguberrien benetako buru, Olentzero, martxan jarri da eguberriak konpontzera... Zer? Olentzero ez? Herio?? Nola??!
Ba, Terry Pratcheten kontakizun honetan Herio Basurde Klausen papera hartu, bere ausentzian, eta opariak banatzera joan da eguberrian. Nolabait ospakizunen rolak bete behar dira discworlden edo bestela, mundua gaixotzen da! edo halako zeozer. Baina Heriok ez badu bere papera beteko, nork jokatuko du eragile impartzial magiko bezala? Horra hor, Susan, Herioren iloba.
Pertsonai ikaragarri on eta erakargarriz beteta dago. Hala ere, Susan izan dut gogokoen, azkenean protagonismo gehien duena. Susan ageri uzten du discworlden erotasuna; bera normala izan nahi du baina nahigabean ateko heldulekua ahaztu eta mamu moduan sartu da. Bestelako pertsonaiek ia normaltzat hartzen dituzte egoera berezi eta magikoak. Irakurketan …
Book club-ekoek gomendatua. Aurrenik filmak ikusi genituen eta oso gustora. Film ikaragarri onak dira, bere urteak dituztela jakinda ere, baina liburuek beti dute zerbait gehio (edota filmek zerbait murriztua).
Papa Noel hil da, eta azkenean eguberrien benetako buru, Olentzero, martxan jarri da eguberriak konpontzera... Zer? Olentzero ez? Herio?? Nola??!
Ba, Terry Pratcheten kontakizun honetan Herio Basurde Klausen papera hartu, bere ausentzian, eta opariak banatzera joan da eguberrian. Nolabait ospakizunen rolak bete behar dira discworlden edo bestela, mundua gaixotzen da! edo halako zeozer. Baina Heriok ez badu bere papera beteko, nork jokatuko du eragile impartzial magiko bezala? Horra hor, Susan, Herioren iloba.
Pertsonai ikaragarri on eta erakargarriz beteta dago. Hala ere, Susan izan dut gogokoen, azkenean protagonismo gehien duena. Susan ageri uzten du discworlden erotasuna; bera normala izan nahi du baina nahigabean ateko heldulekua ahaztu eta mamu moduan sartu da. Bestelako pertsonaiek ia normaltzat hartzen dituzte egoera berezi eta magikoak. Irakurketan Susan jarraituz discworldeko zoramenera hurbiltzea errazagoa izan da.
Worn out after decades of packing steel and raising hell, Viv the orc barbarian cashes …
Edukiari buruzko abisua
Orain, amaierari buruzko iruzkina
Ba nola istorioan zehar daraman bibra 'chill' ta 'cozy' denez, amaierako atalera iristean ez duzu espero larrialdirik, baina liburua prometitutako 'low stakes' horri kontrajartzen da azkenean. Zati horretan, kafetegiaren egoera guztiz aldatzen da eta Viv protagonistak jasaten duen depresioa benetan sentiarazten dizu. Gero, liburuak daraman subplot erromantikoa nagusiago egiten da eta askoz entretenigarriagoa bihurtzen da.
Worn out after decades of packing steel and raising hell, Viv the orc barbarian cashes …
Ba azkenean negar pixkat eragin dit.
4 izar
Legends & Lattes chill fantasia da, edo -cozy- dirudienez. Gertaera gutxikoa baina bizkor irakurri daitekeena.
Viv bere abentura aroa amaitu nahian kafetegi bat muntatzen du. Benetan ez du plana oso argi, baina abenturetan egindako dirutza eta esperientzia sozialarekin pixkanaka kafetegi eder bat osatzen du, goitibera txikiak izanda.
Premisa horrekin, noski, ez nuen gidoi aldaketa larririk espero, baina bai faltan bota dut dinamismo pixkat. Orokorrean istorioa nahiko prediktiboa da, baina hala ere entretenigarria. Hori bai, amaierako zatian bai azaleratzen da dinamismo hura.
Wyrd Sisters is Terry Pratchett's sixth Discworld novel, published in 1988. It re-introduces Granny Weatherwax …
Discworld!!
5 izar
Ba discworld-i sarrera emateko liburu oso ona. Harrigarria da nolatan ez diren ezagunagoak gure ingurugiroan. Esker mila nere book-club-ekoei.
Wyrd sisters-ek erdi-aroko fantasia motako liburuen parodia bat egiten du, 3 sorgin xelebre protagonista izanik. Sorgin horiek, noski, normalean erresumako botere-aldaketetatik kanpo mantentzen dira, baina oraingoan badirudi unibertsoak ezetz erabaki duela, ta pixkanaka saltsan sartu beharko dira. Xelebrekeriak non-nahi.
Oso gogoko dudan "light novel"-a. Lehen liburuak ez dira batere txarrak baina esanguratsuak ere ez dira. Gerora akzio pasarte bikainak ditu, 80-100 orrialdeko batailak narratuz. Hala ere paperjaleko jarioan jarri nahi izan dut, hurrengo urtean anime adaptazio bat jasoko du eta. Bere webnovel-a (japonesez, dohainik) bukatzear dago baita ere, denera 200 orrialde inguruko 17 liburuxka izanik.
En tiempos desconocidos, donde la magia es una energía renovable, y la tecnología existe en …
Nahasgarria
2 izar
Ez dut gustu-gustura irakurri. Egia esan ez da zearo txarra baina gauza asko era konprimatu batean helarazten dira eta prosodia nahasgarria egin zait. Bada istorioan momentu bat non jainko batek pertsonai bati boterea eskeintzen dion eta horregatik metamorfosi latza jasaten duen. Badirudi garrantzia hartuko duen elementua izango dela baina azkenean beste hainbat elementuren artean nahastu eta bigarren maila batera jaisten da plotpoint hura. Ondorioz, elementu asko desaprobetxatzen direla dirudi hari zehatz baten jarraipena hobesteko. Lagun baten iruzkina daukat buruan: "Gertakizun guztiak oso... seguruak izan dira. Zer gertatuko den erabakitzeko erabaki seguruak hartu dira." Eta guztiz ados nago.
Bai izan ditut akziozko momentuak gogoko, pare bat izan ezik. Informazio "bulkadak" leuntzeko parentesi onak izan dira, kontaera nahiko xehea izanik momentu horietan baina hainbeste luzatzeko ez hain adina. Nolabait haria korapilatzen ari zelaren itxura eman dit, baina azkenean bai jarraitu du joera prediktibo bat.
Hala ere, berriz errepikatuko dut, ez da liburu …

Hala ere, berriz errepikatuko dut, ez da liburu txarra, baina bai luzeago edo elementu gutxiago izatea gustatuko litzaidake, hain nahasgarria ez izateko.
A CREATURE OF MYTH HAS BEEN REBORN IN THE MODERN WORLD. A LUCKY ACCIDENT, OR …
Ba hori, zentauroak.
4 izar
Edukiari buruzko abisua
+18
Beno, egitan gustoko izan dudan liburu bat. Argi ikusten da idazleak pasioz idatzi duela (sexu pasarteetan nabarmen karkarakr) baina bere lehenetako idazlan luzea dela ere bai.
Pertsonaia asko daude eta batzuk ez dirudite hain garrantzitsuak, baina azken finean dena gay desira betetzeko besterik ez da. Liburuak narratiboki hori betetzen du ondo; gay grina geldiezina dela, eta behin suspertua ez dagoela atzera botatzerik.
Metamorfosia sufritu ondoren, protagonistak izaki mitologiko moduan berpiztu eta zentauro baten indarra eta sexu-adimena irabazten du, eta horren ondorioz, nolabait inoiz martxan jarri ez zuen gay bizitza hasten du. Hori bai, bere sexu apetitu eta ezusteko identitate berriak bere baitan korapilatuta daudela sumatzen du, eta horrek izaki mitologiko eta ez mitologikoekin harremanetan jartzera eramaten dio... txortan eginez.
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …
Oso gustukoa... baina amaieran iritziz pixkat nahastuta.
4 izar
Edukiari buruzko abisua
Amaierari buruz zertxobait ez oso espezifikoa.
Ez dakit nola ondo formulatu liburu honetarako iritzia baina zerbait esatekotan amaieran zerbait gehio faltatu zait.
SMT sagan oso murgilduta nago eta han ikuspuntuen arteko talkak ohikoak dira. Hemen parekotasun bat sumatu dut, bereziki azkeneko konfrontazioari begira, eta agian horregatik faltan bota dut aukeren artean amaiera ezberdinak formulatzeko gaitasuna. Nolabait nire burua automatikoki pentsatzen joan da zein motako amaiera izan zitekeen egokiena, eta hori ez gertatzean pixkat dezepzionatu naiz. Are gehiago, amaiera berak halako beste aukerak desgaitzen dituela dirudit.
Hala ere oso gustuko izan dut liburua. (Igone hoberena)
XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta …