Ikaragarri disfrutatu dut liburu honen irakurketa. Hertzainak nire talderik gogokoenetako bat da zalantzarik gabe, gaztetan asko jarraitu nituen eta zenbait kontzertutara joan nintzen, euren ibilbidearen erditik aurrera edo (lehenago gazteegia nintzen). Eta liburu honen bidez haiei buruzko gauza interesgarri eta jakingarri berri pila ezagutu dut, eta baita hasierako garaietako Gasteizko giroaren berri ere. Gainera, liburua oso modu berezian idatzita dago, ez baitago narratzailerik: Hertzainak-en historia taldekideen, lagunen, ingurukoen, haiekin harremana izandako beste talde batzuetako kideen, haiekin lan egindako musikako profesionalen eta besteren testigantzen bidez jasoko dugu, kronologikoki ordenatutako elkarrizketa zatien bidez. Originala iruditu zait. Eta hizkuntza kaleko eta lagunartekoa erabiltzeak, lekukotza errealak izateak, askotan bertsio ezberdinak eta are kontrajarriak agertzeak (ez soilik iritziak, baita gertatutako kontuez ere)... erritmo bizia ematen diote, benetan harrapatzen duena. Liburua 1993an egin zen, taldea desegin eta gutxira. 2013an edizio berri bat atera zen, beste lekuko batzuk kontatutakoak gehituta. Eta beste bat 2023an (nik dudana), kronologian …
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
e-gor(r)en liburuak
Irakurtzeko (7 guztiak ikusi)
Irakurrita (348 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
e-gor (e)k Pedro Espinosa Ortiz de Arri(r)en Hertzainak liburuaren kritika egin du
Oso interesgarria, modu oso erakargarrian kontatua
4 izar
Ikaragarri disfrutatu dut liburu honen irakurketa. Hertzainak nire talderik gogokoenetako bat da zalantzarik gabe, gaztetan asko jarraitu nituen eta zenbait kontzertutara joan nintzen, euren ibilbidearen erditik aurrera edo (lehenago gazteegia nintzen). Eta liburu honen bidez haiei buruzko gauza interesgarri eta jakingarri berri pila ezagutu dut, eta baita hasierako garaietako Gasteizko giroaren berri ere. Gainera, liburua oso modu berezian idatzita dago, ez baitago narratzailerik: Hertzainak-en historia taldekideen, lagunen, ingurukoen, haiekin harremana izandako beste talde batzuetako kideen, haiekin lan egindako musikako profesionalen eta besteren testigantzen bidez jasoko dugu, kronologikoki ordenatutako elkarrizketa zatien bidez. Originala iruditu zait. Eta hizkuntza kaleko eta lagunartekoa erabiltzeak, lekukotza errealak izateak, askotan bertsio ezberdinak eta are kontrajarriak agertzeak (ez soilik iritziak, baita gertatutako kontuez ere)... erritmo bizia ematen diote, benetan harrapatzen duena. Liburua 1993an egin zen, taldea desegin eta gutxira. 2013an edizio berri bat atera zen, beste lekuko batzuk kontatutakoak gehituta. Eta beste bat 2023an (nik dudana), kronologian azken elkartzeen eta agurreko kontzertuen berri ere eman eta argazkiren bat ere sartzen duena. Aurkitzen diodan "baina" bakarra hizkuntzarena da. Askoz gusturago irakurriko nukeen euskaraz balego, eta uste dut hala dagokiola eta hala beharko lukeela (edo behintzat hala ere bai). Badakit taldekide denek ez zekitela euskaraz, lagunek eta elkarrizketatutako askok ere ez, beharbada egileek ere ez... baina garai hartan Gasteizen jende askok euskaraz jakin ez arren, euskaraz abestearen aldeko apustu ausarta egin zuten Hertzainak-ekoek, eta koherenteago litzateke liburua ere hala egingo balu.
e-gor (e)k Pedro Espinosa Ortiz de Arri egilearen Hertzainak irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Iñigo Martinez Peña egilearen Mandamentu hipermodernoak irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Idoia Torregarai Martija egilearen Mikroipuinak irakurtzen amaitu du

Mikroipuinak, Idoia Torregarai Martija, Zaldieroa
Idoia Torregarai kazetari eta umoregile usurbildarraren lehenengo liburua, ipuin labur-laburrez osatua, eta Zaldieroa marrazkilari iruindarrak ilustratua. Aforismotik txistera, zorroztasuna, irudimena, …
e-gor (e)k Jose María Unsain egilearen Antecedentes del comic en Euskadi (1894-1939) irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Georges Remi egilearen Uharte beltza irakurtzen amaitu du (Tintin, #7)

Uharte beltza, Georges Remi (Tintin, #7)
e-gor (e)k René Goscinny egilearen Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua irakurtzen amaitu du (Asterix, #34)

Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua, Albert Uderzo, René Goscinny, Joseba Ossa, eta beste 1 (Asterix, #34)
e-gor (e)k René Goscinny egilearen Nola erori zen Obelix txikitan druidaren pertz barrura irakurtzen amaitu du (Asterix)
e-gor (e)k Antton Olariaga Aranburu egilearen Zakilixut 2 irakurtzen amaitu du (Zakilixut, #2)

Zakilixut 2, Antton Olariaga Aranburu (Zakilixut, #2)
e-gor (e)k David Boriau egilearen Wanted irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Josephine Mark egilearen Txangoan txiripaz irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Mattin Etchamendy egilearen Urruneko mendebalean artzain irakurtzen amaitu du
e-gor (e)k Patxi Huarte egilearen De Rerum Natura 2 irakurtzen amaitu du (De Rerum Natura, #2)















