Kortabarria ★ (e)k John Jenkins(r)en Prison Letters irakurri nahi du

Prison Letters, John Jenkins
John Barnard Jenkins, in the late Sixties, masterminded the longest and most successful Welsh nationalist bombing campaign ever undertaken. He …
Saiakera politikoak eta historikoak irakurtzen ditut batez ere, baita eleberriren bat ere noizbehinka (oso noizbehinka jaja).
Euskaldun jaio, euskaldun bizi, euskaldun hil. ❤️💚
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
80% osatuta! Kortabarria ★(e)k 30 liburutik 24 irakurri ditu.

John Barnard Jenkins, in the late Sixties, masterminded the longest and most successful Welsh nationalist bombing campaign ever undertaken. He …

Los vientos favorables es un estudio redactado a finales de los años sesenta. Se trata de una visión de la …

Los vientos favorables es un estudio redactado a finales de los años sesenta. Se trata de una visión de la …
[Euskal Herriaren eta espainiar zein frantziar estatuen] azkeneko berrehun urteak elkar ulertu ezinaren historia dira. Odoltsua eta krudela zenbaitetan, etengabeko sokatirakoa besteetan. Baina soka beti eurena zela. Nahi zutenean laxa, nahi zutenean estutu, edo nahi zutenean soka gorde eta jokoa zapuztu egiten zutela. Inoiz ez gara izan bi lehiakide edo solaskide osoak eta berdinak. Arazoaren gakoa hor dago.
— Hizkuntza, nazioa, estatua, Joxe Azurmendi (Eztabaida, #33) (114. orria)
Duela urte batzuk irakurri nuen lehenengoz Azurmendiren liburu hau, baina garai hartan politikan interesatzen hasia besterik ez nintzen, eta oso liburu dentsoa eta ulergaitza iruditu zitzaidan.
Ba etxeko lanak eginda itzuli naiz, eta orain bai liburu ederra dela esan dezaket. Nazioaren izaeraz eta hark hezurmamitu dezakeen proiektu politikoaz burutazio sakonak partekatzen ditu idazleak, eta norbere buruarekin (zein ingurukoekin) eztabaida pizteko ideia eta galdera burutzuak ateratzen dira hemendik.
Nazio auziarekin interesatuta dagoen edonori gomendatzen diot, izan nazio auzia abstraktuki zein euskal auzia zehazki; eta irakurtzeaz haratago edukietaz hausnartzea da garrantzitsuena honako liburuan.
[...] ezin dut nire naziokoa kontsideratu nire hizkuntzan mintzatu eta tutik ulertzen ez didana [...]. Bestalde, ezin ditut berdindu [...] euskararen komunitatearekin enpatizatzen duena eta [...] hori bost axola zaiona edo suntsitua ikusi nahiko lukeena. [...] Labur: ezin dut ez aintzat hartu haren autokontzientzia. Esan gura du nazioaren eta hizkuntzaren identifikazio estu-estu eta zurrunak ez duela funtzionatzen; norma (nazioa=hizkuntza) kasu anormalean ezin dela mekanikoki aplikatu.
— Hizkuntza, nazioa, estatua, Joxe Azurmendi (Eztabaida, #33) (74. orria - 75)

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta …

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako …
Oso liburu interesgarria. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola barkamenaren erabilera politiko eta sasi-morala, torturaren izaera, edota Azurmendik "kondenamania" deitutakoa. Liburuak landutako gaien inguruan pentsarazten du irakurlea, eta idazleak bere iritziak eta irakurketak izan arren, irakurleak bere iritzia bere kabuz osatzeko liburua dela esan leike. Oso gomendagarria, eta gainera hiru "artikulu" edo atal independentetan dago banatuta, gai ezberdinak baina elkarlotuak modu argiagoan jorratuz horrela. Niretzako, atalik hoberena bigarrena ("Kontzientzen kontrolaz edo bortxaren kondenamaniaz")
Izan ere, torturaren hurrengo egunean, injustizia bat da eguzkia beti bezalaxe argitzea; ikaragarria da jendea beti bezalaxe joatea lanera, jolastera.
— Barkamena, kondena, tortura, Joxe Azurmendi (129. orria)
Liburu ona iruditu zait, eta burutazio mamitsu eta interesgarriak dauzka Sarrik. Halere, liburuaren atalen luzeera laburra eta hizketagaien nahaste-borrastea ez dira nire gustukoak. Nahiago ditut liburu ez hain kaotikoak, baina nabaritzen da Sarri idazle aparta dela.
@theklan@mastodon.eus Azurmendi oso ona beti bezala. Ikusiko dut zenbat izar eman oraingoan jaja

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz …

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi zenetik. Irango Iraultza islamikoa kontatzen …