Kritikak eta Iruzkinak

pagotxa

pagotxa@paperjale.eus

duela  urte 1, 11 hilabete(e)an batu zen

Ez naiz ni liburuen kritikei oso emana, baina lagun temati batek ekarri nau hona.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Fred Vargas(r)en Altxa, hildakoak liburuaren kritika egin du (Ebanjelariak, #1)

Fred Vargas, Beñat Irastorza (itzultzailea): Altxa, hildakoak (Paperback, euskara language, Txalaparta) 4 izar

Ager al daiteke pago bat egun batetik bestera, gau bakarrean, inork hura landatu gabe? Halaxe …

Hirutasun Santu bitxia

3 izar

Vargasen idazkera nabaritzen da, baina irakurtzen ari nintzela beti iruditu zait istorioa txantxa batean amaituko zela. Ez da hala izan, baina ondorioa nahiko sinesgaitza izan da. Itzulpenean ondo ebatzita dago, hobeto, agian, frantsesezko jatorrizko bertsioan baino.

(e)k Patxi Zubizarreta Dorronsoro(r)en Zure argitan bizitzea liburuaren kritika egin du (Narrazioa, #157)

Abdellah Taïa, Patxi Zubizarreta Dorronsoro: Zure argitan bizitzea (Paperback, Euskara language, Alberdania) 3 izar

Malika nekazari marokoarraren bizitzan hiru aldi nabarmendu daitezke. 1954an hasi, eta 1999a bitartean, kolonizazio frantsesaren …

Ez dit gauza handirik esan

3 izar

Emakume baten bizitzaren hiru momentu, denboran zehar. Estilo azkarregia, nire gusturako, esaldi motz eta jarraitua. Errealismo magiko puntu batekin. Ni ez naiz zale.

(e)k Jokin Mitxelena Erice(r)en Burnizko potoa liburuaren kritika egin du

Antton Kazabon Amigorena, Jokin Mitxelena Erice: Burnizko potoa (Hardcover, Euskara language, 2020, Denonartean-Cenlit) 4 izar

Artikutzako Gamio etxean gizon bat azaldu da hilzorian. Aizkoraz jotako zauri latz bat darama petxoan. …

Artikutzako bidean jarriko zaitu

4 izar

Duela pare bat urte irakurri nuen eta Artikutzara igotzen zen trenaren pistaren gainean jarri zidan. Gero, txango batzuk egin ditut ibilbidea ezagutzeko.

Trenbidearen historia ezagutzeko istorio polita.

(e)k Juan Luis Arsuaga(r)en Nuestro cuerpo : siete millones de años de evolución liburuaren kritika egin du

Juan Luis Arsuaga: Nuestro cuerpo : siete millones de años de evolución (Spanish language, 2023) 5 izar

Anatomia ikasteko liburu aparta

5 izar

Zer esan Arsuagari buruz? Dibulgatzaile aparta, oso erraz irakurtzen den liburua da eta berriro irakurri beharko dut den dena asimilatzeko.

Museo batera egindako bisita batetik abiatutako bidaia interesgarria. Etxean, hondartzan edo kalean jarri naiz berak aipatezn dituen ariketak egiten, eta anatomia pixka bat ikasi dut, bai horixe.