Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Emilio Salgari(r)en Sandokan(r)i buruzko iruzkina egin du
Sandokanekin be banabil gauzatxuak ikasten: - Babirusa eu.m.wikipedia.org/wiki/Babirusa - Blaciang es.m.wikipedia.org/wiki/Pasta_de_gambas
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Sandokanekin be banabil gauzatxuak ikasten: - Babirusa eu.m.wikipedia.org/wiki/Babirusa - Blaciang es.m.wikipedia.org/wiki/Pasta_de_gambas
Uste nebana baiño gehixago gustau jatak. Egitturia sinplia, baiña orijinala eta eraginkorra (irakorlia engantxatzeko). Historixiak "losricostambienlloran" teklia sakatzen jok: aberatsen etxietan be miseriak egoten dittuk (pobrien etxietan beste, barrena - alde bakarra, idazgai bihurtzen dirazela), eta kasu honetan etxe bat "Usher etxe" zelan bihurtu leikian irakortzen juagu - interesgarrixa. Gauza txikiren bat kenduta (ez dok sinisgarrixa "fantasmiak" hainbeste urte oharkabian pasau izana), kalidadeko historia eta liburua begittandu jatak.
Bibliofiluen arteko kontuak dirazenez, erreferentziak be ugari (ez Montekriston beste, orraittiok!). Euren artian, hauxe harrapau juat eu.m.wikipedia.org/wiki/Koxka_bat_estuago Eta Dickensen amesen kuadrua deigarrixa egin jatak Dickensen ametsa fr.m.wikipedia.org/wiki/Le_R%C3%AAve_de_Dickens
Liburu aukera xelebria: ez dok literaturia, ezta entsegua be. Idazliak pertsonai bat jarraitzen jok, 1940 hamarkadako Espainia miserablian, kontau ahala datu historikuak emonda, alboraketa antifrankista nabarmenakin.
Zeozer iasiko juagu, beraz. Esate baterako, lehen ulertzen ez neban gauzia: zergaittik soltau jittuezen Urlixa eta Sandixa, kondenia bete aurretik? Erantzuna logikua: kartzelak gaiñezka jeguazelako.
Lagun batzuk esan jesten, liburu ona zala, eta berresten juat. Asko gozatu, eta batez be gauza pillua ikasi jittuadaz, agertu ahala, ezagutzen ez nittuan gauzeri buruzko informaziñua billatzen. Azkena Via Apia eta Caracallaren terma ingurua, 1844ko Erroman gaizkillien mendeko ruina eremua, Dumasek "Mario eta Grakoen seme" izentatzen dittuan kaleko umez beteta. eu.m.wikipedia.org/wiki/Gaio_Grako
Azken zatixan, Danglars bankari ustelan gaiñian egindako mendekua oso entretenigarri eta barregarrixa dok: gainbeheran dagon bankari iruzurgillia, italierazko ikastaro azeleratua eginda ("allegro", "moderato" eta "mio caro" esaka). Eta gero, beti galdera bera eragitten destan happy end erromantikua: lagunak hainbeste maitte badabe alkar, zergaittik egin bihar juek alde, illunabarrian, agian betirako? Bizitzia jaukek alkarrekin! Baiña tira, topikua onartu biharko juagu, momentu on ugari eskindu deskuan liburu honi.
Kortsikarren papela, handik eta hamendik agertzen dirazen pertsonajiak euren erretrato topiko bat egitten juek: zazkarrak, trafulleruak, pasionalak, bortitzak... Halan be, erretratu hori sinpatiaz eginda dagola esango najeukek.
Bestalde, liburuan ikuspegi orokorra hartuta, oso idazlan modernua begittantzen jatak bere sasoirako. Ez jakixat ziur (kontsultau biako juat) baiña hau best seller modernuen aintzindari zuzena izan lajeikek, egitturan, suspensian manejuan... Dumas eta bere "baltzak" ondo diseñautako mekanismo oso garatua.
Lagun frantsesekin, askotan lekuz kanpo geratu nauk, euren artian serio antzian "rigolatzen" hasten dirazenian ez naizelako kapaza ezer aditzeko. Bon, ba Benedetton epaiketa hastian Debray, Chateau-Renaud eta Beauchamp gazte diletantien artekua horren adibide deleziusa dok. 😄 Idatziz bai ulertzen juat eta.
Lagun frantsesekin, askotan lekuz kanpo geratu nauk, euren artian serio antzian "rigolatzen" hasten dirazenian ez naizelako kapaza ezer aditzeko. Bon, ba Benedetton epaiketa hastian Debray, Chateau-Renaud eta Beauchamp gazte diletantien artekua horren adibide deleziusa dok. 😄 Idatziz bai ulertzen juat eta.
"Kanpaian eta Botillian Hotela" be, benetakua ei dok. Eta Compiegnen dagok. www.alexandrines.fr/compiegne-alexandre-dumas/
Baiña igual, interesgarrixena, Giuseppe Fieschi eta "infrañoko makiñia"n kontuak egin jataaz. eu.m.wikipedia.org/wiki/Giuseppe_Fieschi
Esango neuke, Montecristoren morroietako bat (Bautista, jatorriz Baptistin) maiordomo-izen prototipikuan jatorrixa izan leikiala, Rigoberto Picaporte baiño 100 urte lehenagotik.
Interesgarrixa dok sasoi horretan, Frantzian, 30 urte lehenago fraktura sozialak zelan zirauen. Gainditzeko bidian, ados (realisten eta bonapartisten loibak alkarrekin konpondu nahixan), baiña ondiokan diferentziak presente. Eta Dumasi ondo igartzen jako alboraketia: bonapartista noble-zaharrak gentlemanak dira, "trepa" realista aberats-barrixen aldian...
Ikasten: Haydee izenan sorreria eta zabalkundia. Byronek asmau, Dumasek bultza, munduan zabaldu. it.m.wikipedia.org/wiki/Haidee
Bigarren maillako kontua dok, baiña liburu honetan ikasten nabillen gauza interesgarri bat, posta sistemian funtzionamendua dok: zaldixak, postilloiak, bidaiari bateK XIX mende hasieran kontuan hartu bihar izaten zittuan gauza arruntak.
3050 orrialdian, azkenian, Eugenia "Tomboy" Danglars eta Luisa Armilly delikauan arteko harremana argitzen da, 1844 urterako egin zeikian bezainbeste. Kritiko gehixenendako behintzat, harreman lesbikua dana.
Txistu bizixan irakortzen najabik. Jauregi bakartixa, Yorkshireko "dale"etan eu.m.wikipedia.org/wiki/Yorkshire_Dales, neri gustaten jatan etxe baten (iputargixak, egurra, moketa uletsua, liburuak...). Historixia ondo kontauta, jakinmiñari eusten. Eta fikziñuari buruzko fikziñua, orrialdien barruan bizi leikian bizitzian aldarrixa.
Txistu bizixan irakortzen najabik. Jauregi bakartixa, Yorkshireko "dale"etan eu.m.wikipedia.org/wiki/Yorkshire_Dales, neri gustaten jatan etxe baten (iputargixak, egurra, moketa uletsua, liburuak...). Historixia ondo kontauta, jakinmiñari eusten. Eta fikziñuari buruzko fikziñua, orrialdien barruan bizi leikian bizitzian aldarrixa.