Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Javier Díez Carmona(r)en Solas(r)i buruzko iruzkina egin du (Justicia, #2)

Javier Díez Carmona: Solas (Paperback, Spanish language, 2023, Penguin Random House) 3 izar

Agurtzane Loizaga, Bilboko Unibertsitateko irakaslea, duela gutxi bere bikotekidearekin batera Enkarterriko baserri isolatu batera aldatu …

Gustatzen etxatan gauza bakarra, tesis "asustaviejas" xamar bat eustia dok, basarri isolatuetan bizitziakingo bildurra piztuta. Tipua zer dok, euskal National Rifle Associationekua edo? 😈

(e)k Javier Díez Carmona(r)en Solas(r)i buruzko iruzkina egin du (Justicia, #2)

Javier Díez Carmona: Solas (Paperback, Spanish language, 2023, Penguin Random House) 3 izar

Agurtzane Loizaga, Bilboko Unibertsitateko irakaslea, duela gutxi bere bikotekidearekin batera Enkarterriko baserri isolatu batera aldatu …

Bestalde, arraza kontuak oso ondo ekarritta jagozak, ez bakarrik arrazismua, ez bakarrik multikulturalidadia, Bilbo inguruko kuadro nahikua erreala, enpatikua, iñundik iñora katastrofistia, eginda.

Victoria Martín: Se tiene que morir mucha gente (Hardcover, PLAZA & JANES) 3 izar

Lagunissimoak

3 izar

Monologo humoristiko luze honek -horixe dok-eta, nobelia bailo gehixago- emakumien arteko adiskidetasunan aurkixa eta ifrentzua esploratzen jok, argi illun guztiekin, protagonista antisozial baten ikuspegittik. Barria etaratzen jok behiñ baiño gehixagotan, ados, baiña horixe dok topau detsaten balixo bakarra.

Victoria Martín: Se tiene que morir mucha gente (Hardcover, PLAZA & JANES) 3 izar

TB gidoien arinttasuna (zentzu guztietan) monologista gehixenen ezaugarri dittuk: horregaittik etxataaz gustatzen. Nobela bat? Stand-up gehixenetan legez, okurrentziak katiatzeko atxakixa hutsa. Biajera nindoialako prisaka sinopsis efektibo batek engantxau ninduan (lagun arteko mixerien katalogua), eta tira; momentuz ez nok damutu. Irakorri lajeikek.

(e)k Fernando Aramburu(r)en El niño liburuaren kritika egin du

Fernando Aramburu: El niño (2024, Tusquets) 3 izar

Ze nezesidade?

3 izar

Ezin esan liburua txarto idatzitta dagonik: idazliari ofiziuan trebetasuna igartzen jako. Halan be, nekez ulertu lajeikek gaixan aukeraketia, zer eta senar emaztien arteko gorabehera intimo bat (amaiera zatar xamarrakin) eta agure baten trauma pertsonal bat kontatzeko. Ulergarrixa bai (Ortuellan gertatutakuan kontakizunak etxok emoten-eta, kronika periodistiko baterako baiño gehixago) baiña sobrakua bebai. Artifizio hau, zer lortzeko?

(e)k Henning Mankell(r)en Los perros de Riga(r)i buruzko iruzkina egin du (Wallander)

Henning Mankell: Los perros de Riga (Hardcover, Spanish language, 2008, Planeta de Agostini) 4 izar

Kurt Wallander inspektore ospetsuaren serieko hirugarren liburua. Suediako Ystad barrutian, salbamendu-baltsa bat lehorreratzen da, hildako …

63 orrialdia. Idazlian helburua irakorlia poliziak bezain galduta, desmotibauta eta agobiauta apropos ipintzia badok, ederto lortzen jabilk. Ostera, liburu osua halakua izan bihar bok... tostoi demasa!

(e)k Fernando Aramburu(r)en El niño(r)i buruzko iruzkina egin du

Fernando Aramburu: El niño (2024, Tusquets) 3 izar

Kuriosidadia jaukat, hain gai sentsiblia zelan tratatzen daben idazliak. Bera be inseguro jabilk ("liburua bera" kurtsiban berbetan jartzian errekurtso horrek erakusten jok) baiña momentuz tonuakin asmatzen dabela eresten jetsat. Bigarrengo tramak sartzen jittuk, bistan da (aittittan zoroaldixa, senar emaztien harremana...), eze, bestela historixa nagusixak ez jaukak buelta askorik. Momentuz ondo. Hori bai, gaztelera jorixa izan nahi daben hori, pedante xamarra gelditzen dok.

(e)k Fernando Aramburu(r)en El niño(r)i buruzko iruzkina egin du

Fernando Aramburu: El niño (2024, Tusquets) 3 izar

Nik 8 urte najittuan bakarrik, baiña ondo gogoratzen juat, ez bakarrik Aranburuk diñuan argazkixori, baitta bertan erreta eta hilda agertzen zan umian arpegixa, izena eta abizen bixak be. Neuri hainbeste inpresionau baninduan, etara kontuak Ortuellako biztanlieri. Kazetaritza karroñerua, doillora, eta jentianganako errespeturik bakuan paradigmia.

(e)k Avni Doshi(r)en Azúcar quemado liburuaren kritika egin du (Novela, #064)

Avni Doshi: Azúcar quemado (gaztelera language, 2021, Temas de Hoy) 3 izar

Pausuz aldatuta

3 izar

Ez juat guztiz konektau liburuakin, batez be kode kontuengaittik: kontu interesgarrixak kontatzen dittuan arren (familia arteko harremanak, sektak, Indiako gizartia) era guztiz subjetibuan eginda jagok, inpresionistikoki esango najeukek, hari argumentala protagonistian zurrunbillo mental/sentimentalera guztiz makurtuta, eta iñori hau oso erakargarrixa egingo bajakok be (liburua ona begittandu jatak) neurekin etxok konektatzen. Abanguardistegixa?

(e)k Itxaso Martin Zapirain(r)en Puntobobo liburuaren kritika egin du

Itxaso Martin Zapirain: Puntobobo (Erein) 4 izar

Ixilttasuna

4 izar

Oso ona begittandu jatak, liburu modura. Gauza gogorrak kontatzen dittuala? Bai. Ama-alaben arteko solasaldixak artifizioso xamarrak dirazela? Hori be izan leike. Baiña gaixa, disfuntzionaltasuna, kontatzen dan modua -errealismo magikua barne- oso egokixa begittandu jatak, irakorterreza eta interesgarrixa izatiaz gain. Eta etxe barruko ixilttasunen katalogua, arrazoi eta modu ezbardiñetakua, oso kañerua.

Fini del Amor: Bajo el cielo de Tabarca (Paperback, gaztelera language, 2021, Círculo Rojo) 2 izar

En 1850 Cati llega a Tabarca, el lugar donde nació su madre, sin saber que …

Trad

2 izar

Zalantzarik ez, kontatzeko dagona interesekua dala. Kokapena be, neretako plusa dok -Balentzia hainbeste maitte dotenez-. Baiña formak hain "trad" diraz (trad wife, trad bilbe, trad nobletasuna...) korapillua prebisible xamarra dala, eta pertsonajien planotasuna gehittuta, ba etxatak oso erakargarrixa egin. Liburuan egitturia ondo jagok bestela: misterixuari ondo eusten jetsak ixa amaierara arte. Imajiñatzen juat taller literarixoren baten ostian sortutakua dala nobelihau. Tira, tallarrian jardun eta jardun, igual egunen batek allegauko dok idazle ona izatera...