Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isak Dinesen(r)en Memorias de Africa(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan juat: Congreve eu.wikipedia.org/wiki/William_Congreve eta Wycherley en.wikipedia.org/wiki/William_Wycherley
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Begiratu bihar izan juat: Congreve eu.wikipedia.org/wiki/William_Congreve eta Wycherley en.wikipedia.org/wiki/William_Wycherley
1344ko kapitulaua. Tarteka araudixak idatziz ipintzeko (fijatzeko) eskarixa egitten zanian, gogua aurretiko sistemetara juaten jatak. Araudi osua buruan zekan jentia ete jeguan? (ez arrarua, bertso txorta luziak, saga eskandinabuak eta Iliada/Odiseak buruz ikasteko gai dirazen gizarte agrafoetan).
Begiratu behar izan juat: omelette a la chasseur www.ma-petite-recette.fr/recette/plat-principal/autres-ingredients/oeuf/recette-omelette-chasseur.htm
1358, tejemanejiak nazioartekotzen. Inglaterrakingo burruka nabalak. Gaztelako eta Bizkaiko jaunak, anaiak dirazenak (Pedro eta Tello) lagun-etsaiak diraz, oin Aragonen kontra alkarrekin, oin alkar asesinau nahixan. Bueno, hori Pedro el Cruel gaiztua, zergaittik eze, Don Tello, santua dok kontizu. BRAETIA. 😂
"Egizu lo. Lotarako ipuinak" izango da, gure seme bixak hazi artian, gehixen erabilli dogun liburua. Argitalpen ederra, barruan autore askoren ale gogoangarrixak dakazena. Euretako bat da Miren Agur Meaben "Ontzi dotorearena", afrikar usaiñeko kontakizun zirkularra. Ipoin hori hartuta, herriko beste artista haundi batek (Bittor Txakartegik) zer eta, tetra briketako metal-aldian egindako grabauekin, argitalpen txukuna osatu dau, berezko balixo artistikoduna. Ale hau ez juat bookrossingera bideratuko, ez horixe! ;-)
"Afrika baltza" edo "Subsahararra" izen uniformisten barruan talde etniko asko dagoz, Europatik ikusten ez doguzenak. Liburu honetan, Kenia bueltan XX mende hasieran zeguan "zopia" ezagutzen hasi geinke. Dinesen kolono zurixan alboraketiakin bada be, ondo bereizten dira masaixak, aristokrazia neolitiko dekadentia; kikuyuak, saldu eta erosten dirazen morroi estoikuak; eta somaliarrak, arabiarren zerbitzuko mertzenario integristak.
Zelako ondo ikusten dan 1334ko liskarretan (Alfonso XI Gaztelakuan eta Maria II Harokuan artekua) zelan ibiltzen ziran jauntxuak, oin burruketan, oin tratuan... txokia eta herixotzia baiña, badakizue zeiñena zan, ezta?
Txillardegin garrantzixan batti euki banajeukan, baiña liburu honekin jabetu naiz bere dimentsiño erraldoiakin. Aitortzia merezi dabena, duda barik, nahiz eta erreza ez izan, poderian “B aldian” biharrian jardun daben baten kasuan. Edozelan be. Liburu honekin bildurra be banajeukan, Alvarezek landutako eremuetatik bat baiño gehixago -psikoanalisisa, esate baterako- irunsteko oso gatxa egitten jatalako; horregaittik, “gerrarako prest” najentorren (=irakorketa diagonalian barra-barra jarduteko), baiña, aittu, gai astunenak “guarniziño” aringarriz lagunduta datozelako-edo, uste nebana baiño gitxiago egin bihar izan juat. Bigarren zatixa, batez be, interesgarrixa eta irakortzeko oso erreza egin jatak. Eta -zelako efektistia haizen Markos-, bereziki hunkigarrixa alfa eta omega biografikua, Muitzeko asto zaharran aldaparan.