Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Ramón del Valle-Inclán(r)en Jardin umbrío liburuaren kritika egin du (Colección Crisol, #29)

Ramón del Valle-Inclán: Jardin umbrío (Hardcover, Spanish language, 1969, Aguilar) 3 izar

Tragedixian xarma

3 izar

Idazkera oso erakargarrixa jaukak Valle Inclanek, expresibua, gaur egunian be errez irakortzen dana. Ipoin bilduman nagusitzen dan tonua izenburukua dok, Galizia umelena eta illunena, eta bizipenak be halakuak dittuk: jaunen eta morroien historixak -bakotxa bere lekuan, idazlian pentsakeria errez ezagutzen dok- eta xamurtasun momentuak gogorkerixa giro nagusixan mendian. Ia egunen baten bere nobela oso bat irakortzeko aukeria dakaten...

(e)k Ramón del Valle-Inclán(r)en Jardin umbrío(r)i buruzko iruzkina egin du (Colección Crisol, #29)

Ramón del Valle-Inclán: Jardin umbrío (Hardcover, Spanish language, 1969, Aguilar) 3 izar

Umetan, zeozer irakorritta najeukan ("El miedo", testu libururen baten seguraski) baiña esateko, hauxe dok irakortzen nabillen lehelengo liburua. Gustatzen jatak. Kontakizun gogorrak dittuk baiña, giro astunak, irratixa eta argi elektrikua egon baiño lehenagoko etxietakuak -errelojuen tik takana-. XIX mende amaieran kokatuak baiña aurreko belaunaldixetako memorixia daken atso-aguriekin.

Alberto Barandiaran: Gurea falangista zen (Susa) 4 izar

80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta “egin nahi duzuna” …

Begiradia jaitsi barik

4 izar

Zirrada berezi batekin hartu juat liburua, gure familiako iragana dala eta Barandiaranekin zeozelan identifikatzen naizelako. Horrengaittik bakarrik banekan irakorketiari heltzeko gogua: ixa landu barik dagon eremua dok, lotsaz, erruduntasunez eta tabuz betetakua. Ondorenguok ez garalako gure arbasuak egindakuen erantzule; eta era berian (lintxamenduen zale dirazenei mezua), loibiari ezin jakolako printzipioz aittittak egindakuangaittik kargua hartu. Haren krimenen apologiak egitten ez badittuk behintzat.

Gai interesgarrixa jatak guztiz. Faszista euskaldunak egon zittuan, horixe baietz. Baitta, historia osuan legez, beti poderian arrimuan ibillittako jentia be (errepublikan errepublikazale, frankismuan frankista, demokrazian demokrata... txaketeruak edo bizirauleak, ikuspegixan arabera). Badok gaixari heldutasunez eta patxadaz oratzeko sasoia. Halan be, konpleju asko dago ondiok. Herri guztietan gertatuko dok seguraski, baiña nik Lekitton kasua ezagutzen juat: gai hau ikertzen dabillen jentia “ixiltasunan legiakin” topo egitten jok: jentiak ez jok bere familixan edo alderdikidien alfonbra azpixan dagona haizatu nahi.

Baiña hori baiño gehixago topau juat hamen. Kontua dok, liburuan lehenengo protagonistiak …

Jose Antonio Uriarte: Poesía bascongada. Dialecto vizcaino (Paperback, euskara language, 1987, Bizkaiko Foru Aldundia) 3 izar

(EHUko Euskara Institutuaren Euskal Literaturaren Hiztegitik). Asmo Erromantiko nabariari lotuta ekin zion Aita Jose Antonio …

Fondo de armario

3 izar

Bilduma bat dan neurrixan, ez dok oso-osorik irakortzeko liburu bat, ez bada eze kontsultarako, edo norbere intereseko gauzen billaketarako. Hitzaurria bai: bildumia testuinguruan jartzeko balixo jeskuk, berorren protagonista nagusi bixen azterketa literarixua be eginda (JA Mogel eta E Azkue). Hortik aurrera, salto haundixak egin jittuadaz, Mogelen alegixetan adibidez (lehendik irakorritta najittuan) edo gai relijiosuetan. Indizia eta oharrak bihar-biharrezkuak dittuk autoriak bereiztu ahal izateko, eta autore "txikixen" artian, edo epigrama laburren artian (halako itturrixan, bestelako kanposantuan...) gauza interesgarrixak jatozak. Adibidez: - Durangoko zidargiñenak, ixa bertso guztiak jasota datoz. - Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga, "txit" adberbixuan pareko bikin ("tint" eta "txito"). - Gerrako bertsuak, I. karlistadetakuak (espainoltasuna euskeraz goratuz, foballian legez) eta Marokokuak (bat Uriarte berana, bere alderdi pistolerua erakutsiz).

Mogel neoklasiko moralistia balixo haundikua dok, jakiña. Baiña neretako, deskubrimenturik haundiña -Durangoko plateruekin batera- Eusebio Azkue izan dok. Kasu honetan sustrai neoklasikotik, erromantizismoz bustitta datorren gizona. Gehixen gustatzen jatana: "Ironia eta …