Saioa (e)k Beatriz Fernandez(r)en Ariadnaren haria liburuaren kritika egin du
Iritzia
Eguneroko gertaera batetik heldu naiz liburura: klasean hitza monopolizatzen zuen ikasle baten harira. Lankide bati aipatu eta liburuan "ikasgelan hotz egiten du" atal bat gogoan zuela.
Atal horretatik aurrera hasi naiz liburua irakurtzen, erdialdetik. Hori amaitutakoan ekin diet lehen kapituluei, eta azken-azken laburrari.
Hizkuntzalaria da Fernandez, eta gure inguruan ezagun zaizkigun kontu batzuk azaltzeaz gain, ezezagun diren kontuak eta mundu zabaleko datu eta argibideak ematen ditu, modu pertsonal eta zorrotzean.