Hezitopia

Azal biguna, 196 orrialde

Euskara hizkuntza

Txalaparta(e)k argitaratua.

ISBN:
9791388215186
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile guztiak parte hartzera, gorputza jartzera, gonbidatzen dituena. Haurrak ez ezik, helduak ere heziko dituena. Euskaraz eta euskaratik eginen duena. Natura eta hark eman diezagukeen ezagutza aintzat hartuko dituena. Teknologiaren ezarpenari galga jarriko diona. Hezkuntza bat, funtsean, askeago jendarteratzeko balioko duena, eta, aldi berean, askapen kolektiboari ekarpena eginen diona. Jendarte bat, esan gabe doa, feminista, euskalduna, antikapitalista, ekologista izanen dena, finean, demokratikoa. Halakoxea da Hezitopia, Nora Salbotx Alegriaren lan berriak biltzen duen alegiazko herria. Hezkuntzaren alorrean ibilbide luzekoa da egilea eta, hain justu, hezkuntzaren egungo ildo, hutsune eta akatsei ametsekin erantzuten die lan berritzaile honetan. Horixe delako, finean, Hezitopia: hezkuntzarako (eta jendarterako) utopien proposamen bat.

Edizio 1

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Hezitopia liburuaren kritika egin du

Hezigune-hazigune

5 izar

Noraren idazki oro da eder estilo aldetik eta hausnar-une handi edukieran; eta halatsukoa da Hezitopia: proposamen indartsu bat. Aitortu nahi nuke ere bere idazmodu edo hizketa-molde polit, xalo eta atsegin horren zale amorratua naizela, eta seko harrapatua naukala estilo horrek; gustatu egiten zaidala, alegia. Heziguneetaz ari da liburu honetan. Huraxe duelako pasioa. Eta bizi dugun unetik abiatuta, aurrera begirako proposamen ederrak dakarzkigu. Zaintzaren eta hezkuntzaren ezinbesteko hartu-emanaz idaztzi du, gorputzaz ere, baita jakintzaren trapitxeo eta arau-trukeaz, edo espazioen nolakotasunaz, eta bortxa instituzionalaz, eta, jakina, gure gizaki-ziborg izateaz, hari lotutako teknologia korporatiboekin jarraitzeko, segi eta buelta eginez Eskola Curriculumekin eta textu liburuekin, edo eskola espazioen moduaz eta eraikuntzaz, eta jolasaren botereaz ere, hori deritzolako iraultzaileena; eta, finean, feminismoaz eta halabeharrez patriarkatuaz. Asko eta asko dira jorratu dituen gaiak. Oso liburu interesgarria guztiontzat.

Gaiak

  • Saiakera