Eneayz

Azal gogorra, 192 orrialde

Euskara hizkuntza

Denonartean(e)k argitaratua.

ISBN:
9791388144158
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Sorginak Anotzibarren? Aspaldiko kontuak dira hauek, XVI. mendekoak. Aspaldikoak dirudite, baina ez dira hain aspaldikoak ere, bospasei amatxi baino ez elkarren segidan. Hor daude etxeak, harriak, paper idatziak, memoriaren zantzu eta zauriak.Iruñean ezaguna egin zen Anotzibarko kasua eta sorgin-ehizaren gaia; aspalditik gortea hantxe zegoen, eta bertan jasotzen ziren dokumentuak. Alabaina, sorgintza tradizionala sorginkeria maltzurtzat hartzeko sineskeria ez zen lurralde jakin bateko kontua; Europan piztu zen, eta Behe Nafarroatik eta Aragoitik sartu zelako zantzuak daude.

Edizio 1

(e)k Begoña Durruty(r)en Eneayz liburuaren kritika egin du

Beldurgarria

5 izar

Anotzibarren bizi naiz eta Anotzibarko sorgin-ehizaz egin du bere azken lana Bagoña Durrutyk. Irrrikitan nengoen irakurtzeko, eta pozez gainezka heldu diot, nola ez! Zuri-beltzean egin ditu ilustrazioak, eta gogortasun handikoak dira, auzia bezalaxekoak. Textua, berriz, sorgin-auziaren gaztelerazko agirien pasartez lagunduta dator. Narrazio-haria, berriz, euskaraz; eta herritarren arteko elkarrizketak, neurriz ekarritako euskalkian. Oso forma dotorea eta egokia eman dio nire irudikoz. Eta, aldiberean, bortitza eta hunkigarria da, goxoa eta latza, eta beldurgarria. Oso. Niri asko gustatu zait.

Gaiak

  • Komikia