Izan gizona

, #5

170 x 110 mm, 130 orrialde

euskara hizkuntza

Alberdania(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9868-964-8
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera esan liteke gizonez, hau da, ez direla gizon jaiotzen, gizon bilakatzen direla. Nola bilakatzen da haur bat, ordea, geroan izango den gizon hori? Bada, nahi baino askatasun gutxiagorekin, eta, aldiz, gizarteak ezarritako mandatu askori jarraiki. Horregatik saiakera honen izenburua, Izan gizona, inperatiboki, inposatutako gizon eredu bat baita gizartean nagusi, eta ihes egiteko zail. Eta gizon izateko modu hori, ez bakarrik emakumeentzat, gizon askorentzat ere izan daiteke kaltegarri. Autobiografiaren bidea ibilita, autoreak gizon konkretu bat nola osatzen den erakusten digu, gizontasuna finkatzen duten instituzio nagusiak aztertuta: familia, eskola, maitasuna, lagunartea, gizarteratzea, gerra-kultura. Eta gizonezkoa emakumeak azpiratzen dituen sistematik nola aska litekeen esploratzen du, halaber.

Edizio 1

(e)k Aritz Galarraga Lopetegi(r)en Izan gizona liburuaren kritika egin du (Patrika, #5)

Gizon izateko bideak

4 izar

Biografia xume bat, gizon izatearen eraikuntza markatzen duten zenbait momentu eta bizipenetatik kontatua. Interes handiz irakurri dut, hainbat elementuetan koinzidente eta beste batzuetan ezberdin, baina gizon eredu hegemonikoaren eraikuntzaren momentu deserosoenak aztertuz. Generazio berdinekoak izaki, kezka, zalantza eta bizipenak oso hurbilak egin zaizkit.

Eskertzekoa da biografia genero eraikuntzaren inguruan ardaztea, beharrezko ariketa gu gizonentzat, bestelako gizontasun bat eraikitzeko, edo bidean egin duguna errebisatzeko.

Eta orain zer egin? Uste dut gutako bakoitzak etxeko lanak egiteko ditugula oraindik.

Gaiak

  • biografia
  • gizontasuna