Aventures sous la Pierre

Trente ans d'explorations à la Pierre Saint Martin

25 x 25, 360 orrialde

Frantsesa hizkuntza

Librairie Spéléo(e)k argitaratua.

ISBN:
978-2-9503976-6-9
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Grenoble aldean zaildu eta gero, 1971ean CRS eta La Tronche taldeko espeleologoek Larrara etortzeari ekin zioten. Lonné-Peyret leizean hasi ziren, munduan soka hutsez esploratu izan zen lehen leize handia; geroztik, esplorazioan jarraitu zuten 30 urteetan hainbat leize aurkitu zituzten, bereziki Ukerdiren arretan, Amalgame taldekoekin. Liburu honetan, lau egile nagusiez gain, beste hamar idazlek ere parte hartu dute, urte horietako kronika osatuz.

Sommaire: • Prologue • Deux révolutions en marche • Une deuxième rivière sous la Pierre • Une expédition franco-belge • L'amont, une dernière fois... • Au fond du B3, la troisième rivière de la Pierre • Retour à la Pierre • Ukerdi: tout au bout du monde • La Sima del Tobozzo • Amalgame entre en scène • UK4: l'ultime défi • Epilogue • Postface • In Memoriam • Annexes: Bibliographie, lexique, remerciements.

Edizio 1

Munduko ipurtzuloko kronikak

4 izar

Bruselako Centre Routier Spéléo CRSekoak 1970 hamarkadan agertu ziren Larran. Hogeita hamar urtean zehar, talde honetako hiruzpalau belaunaldi txandakatu ziren, Lonné-Peyreten esploraziotik hasita, Bourrugues, Mulékéké edo Sima de Ukerdi Abajo bezalako leku enblematiko esploratuz, hainbat talderekin elkarlan estuan eta, bistan denez, ARSIP elkartearen barruan koordinaturik. Liburu hau urte horietako lekukotasun bizia da, eta zehaztasunez betea dagoen arren (hau batzuetan, leize horiexek ezagutzen ez dituzten pertsonendako astuna izaten delarik), idazkera estilo ezberdinek, ikuspegi poliedrikoak, eta idazleen arteko "rollo onak" irakurketa asko arintzen du. Zer esanik ez, liburuaren alde grafikoak ere asko laguntzen du, argazki zoragarriek, plano topografikoek eta bestelako irudiek lekuak ezagutzen ez ditugunoi kokatzen asko laguntzen dutelarik. Zorionak egileei, argitalpenak helburua ederki betetzen baitu. Egin duzuen lana ezin da diruarekin ordaindu!

Gaiak

  • Espeleologia