Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Georges Marbach(r)en Aventures sous la Pierre liburuaren kritika egin du
Munduko ipurtzuloko kronikak
4 izar
Bruselako Centre Routier Spéléo CRSekoak 1970 hamarkadan agertu ziren Larran. Hogeita hamar urtean zehar, talde honetako hiruzpalau belaunaldi txandakatu ziren, Lonné-Peyreten esploraziotik hasita, Bourrugues, Mulékéké edo Sima de Ukerdi Abajo bezalako leku enblematiko esploratuz, hainbat talderekin elkarlan estuan eta, bistan denez, ARSIP elkartearen barruan koordinaturik. Liburu hau urte horietako lekukotasun bizia da, eta zehaztasunez betea dagoen arren (hau batzuetan, leize horiexek ezagutzen ez dituzten pertsonendako astuna izaten delarik), idazkera estilo ezberdinek, ikuspegi poliedrikoak, eta idazleen arteko "rollo onak" irakurketa asko arintzen du. Zer esanik ez, liburuaren alde grafikoak ere asko laguntzen du, argazki zoragarriek, plano topografikoek eta bestelako irudiek lekuak ezagutzen ez ditugunoi kokatzen asko laguntzen dutelarik. Zorionak egileei, argitalpenak helburua ederki betetzen baitu. Egin duzuen lana ezin da diruarekin ordaindu!