Larrua hotz

Azal biguna, 320 orrialde

2008ko aza. 11a(e)an Txalaparta, S.L.(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-8136-541-2
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

5 izar (berrikuspen 1)

Independentzia eskuratu berri duen Irlandako errepublika gaztea inarrosi duen Guda Zibiletik ihesi, irlandar matxino ohia den protagonistak itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t’erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar… ustez.

Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da. Estilo single baten pean, irudi eta ideia indartsuen literatura da Piñolena. Narrazioaren harian katigatuta, irakurleak ezingo dio hain urrun eta, aldi berean, hain hurbil dagoen egiari, beldurrari, ihes egin.

2 edizio

(e)k Albert Sánchez Piñol(r)en Larrua hotz liburuaren kritika egin du

Nobela interesgarria + Iñaki Beraetxeren ahotsa = arrakasta!

5 izar

Albert Sánchez Piñol katalanak 2002an argitaratu zuen "La pell freda" eleberriak arrakasta handia izan du. 150.000 ale baino gehiago saldu ditu katalanez eta 37 hizkuntzatara itzuli dute. Euskarara Lander eta Zigor Garro anaiek itzuli zuten, eta nik audio-liburu bezala entzun dut.

Iñaki Beraetxe handiak jartzen dio ahotsa eleberriari, eta ohi bezala antzezpen bikaina egiten du. Nobela aproposa da pertsona bakarrak grabatzeko, pertsonaia gutxi baititu, baina bakoitzari ahots berezia ematen dio eta emaitza bikaina da.

Alde txar bezala aipatu beharra dago ez duela Bechdel testa gainditzen: eu.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa.

Guau.eus-en dago entzungai. Nik RSS hau erabili dut saioa hasi gabe AntennaPod-en entzuteko, baina orain ez dabilela dirudi: guau.eus/series/1321/rss.xml Bada denbora pixka bat gehitu nuela, eta geroztik sarbidea itxiko zuten :( AntennaPod-ek cache-an gordeko zuen audio-iturburua, ze aste honetan arazorik gabe entzun dut eta oraindik ere entzun dezaket.