Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 3 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (19 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (10 guztiak ikusi)

(e)k Bram Stoker(r)en Drakula liburuaren kritika egin du

Bram Stoker, Ana Morales (itzultzailea): Drakula (Euskara language, 2026, Elkar) 5 izar

Abokatu britainiar gazte bat, Jonathan Harker, Transilvania urrunera bidaian doa, hango bezero misteriotsu batek deiturik, …

Klasiko baten itzulpen bikaina

5 izar

Drakula irakurri gabea banintzen ere hasierako zatia oso ezaguna egin zait. Hortik aurrerakoa ia erabat ezezaguna. Istorioak harrapatu nau eta asko gozatu dut. Idazleak tentsioa eta interesa amaiera arte mantentzea lortzen duela iruditu zait. Zati batzuetan nabari da eleberriak ia 130 urte dituela, baina Ana Morales itzultzaileak (@gailetagilearen_alaba@mastodon.eus) hitzaurrean dioen bezala baditu kontu interesgarri asko ere.

Itzultzailea aipatu dudanez, esan beharra daukat liburua gustagarri egitearen osagai garrantzitsu bat euskarazko itzulpena bera dela. Asko gustatu zait nola erabiltzen dituen euskalkiak ingelesezko dialektoetan idatzitako zatietan, Van Helsing-ek atzerritarra izanik duen hitz egiteko modu bitxia nola ekarri duen euskarara... #DrakulaEuskaraz

erabiltzailea Bram Stoker(r)en Drakula irakurtzen hasi da

Bram Stoker, Ana Morales (itzultzailea): Drakula (Euskara language, 2026, Elkar) 5 izar

Abokatu britainiar gazte bat, Jonathan Harker, Transilvania urrunera bidaian doa, hango bezero misteriotsu batek deiturik, …

Aspaldiko partez @elegose@mastodon.eus irakurle taldean parte hartuko dut!

#Drakula pertsonaia, eta banpiroak orokorrean, ezagutzen ditut pelikula eta bideojokoetatik. Nork ez? Baina Bram Stoker-en liburua irakurri gabea naiz. Ana Moralesek (@Gailetagilearen_Alaba@mastodon.eus) egin duen euskarazko itzulpena aukera bikaina iruditzen zait klasiko honetara gerturatzeko.

(e)k Jon Arretxe(r)en Txerriak eta loreak liburuaren kritika egin du

Jon Arretxe: Txerriak eta loreak (Paperback, eu language, Erein) 5 izar

Toureren sagan parentesia eginez, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Kokagunea hiri …

Txistorrezko urka-bilurra

5 izar

Azaleko txistorrezko urka-bilurrak ondo adierazten du eleberri honen tonua: beltza da, hilketak daude, biolentzia gordina, baina baita umorea eta egoera absurdoak ere. Protagonista nagusia interesgarria da, behar bada nobela gehiagotarako ere eman dezake jokoa, eta kontakizuna arina, irakurtzen jarraitzera gonbidatzen duena.

Malen Gainzarain, Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz, Markel Ormazabal, Koldo Izagirre: Ategorrietan Fisterra (Hardcover, eu language, ARGIA) 5 izar

1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak XX. mendeko Euskal Herriko langile sarraskirik handiena eragin zuen Donostiako …

Donostiako langileen herri historiaren atala

5 izar

Gaur egun bezala, duela 100 urte ere, postaleko Ñoñostia turistifikatuaren atzean bazen beste Donostia bat, langileena, herrikoia. Historia liburuetan askotan errege eta handi-mandien kontuak nagusitzen dira. Horregatik dira beharrezkoak komiki hau bezalakoak, herri xehearen bizimodua eta langile borrokako gertakari ahaztuak begi bistan jartzeko.

1931an Guardia Zibilak eragindako sarraskia dago kontakizunaren muinean, baina beste hainbat gai ere ageri dira. Espero nuena baino ertz gehiago aurkitu ditut.

Marrazketa estiloa ere gustatu zait. Liburua esku artean hartu nuenean kolorearen erabilera zehatza deigarria iruditu zitzaidan.

(e)k Albert Sánchez Piñol(r)en Larrua hotz liburuaren kritika egin du

Albert Sánchez Piñol: Larrua hotz (AudiobookFormat, euskara language, Guau.eus) 5 izar

Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari. …

Nobela interesgarria + Iñaki Beraetxeren ahotsa = arrakasta!

5 izar

Albert Sánchez Piñol katalanak 2002an argitaratu zuen "La pell freda" eleberriak arrakasta handia izan du. 150.000 ale baino gehiago saldu ditu katalanez eta 37 hizkuntzatara itzuli dute. Euskarara Lander eta Zigor Garro anaiek itzuli zuten, eta nik audio-liburu bezala entzun dut.

Iñaki Beraetxe handiak jartzen dio ahotsa eleberriari, eta ohi bezala antzezpen bikaina egiten du. Nobela aproposa da pertsona bakarrak grabatzeko, pertsonaia gutxi baititu, baina bakoitzari ahots berezia ematen dio eta emaitza bikaina da.

Alde txar bezala aipatu beharra dago ez duela Bechdel testa gainditzen: eu.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa.

Guau.eus-en dago entzungai. Nik RSS hau erabili dut saioa hasi gabe AntennaPod-en entzuteko, baina orain ez dabilela dirudi: guau.eus/series/1321/rss.xml Bada denbora pixka bat gehitu nuela, eta geroztik sarbidea itxiko zuten :( AntennaPod-ek cache-an gordeko zuen audio-iturburua, ze aste honetan arazorik gabe entzun dut eta oraindik ere entzun dezaket.

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

erabiltzailea Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa irakurtzen hasi da

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …