Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, zer itxura izango duen esplizituki eta politikoki esploratzea dute helburu. Izan ere, independentzia-zaleok, neu barne, sarri hitz egiten dugu burujabetasunaz, baina gutxitan geratu gara independentzia horrek zein itxura zehatz, zein errealitate, izango duen pentsatzera eta eztabaidatzera. Marxenean ere, ‘komunismoak” zer itxura izango zuen adierazterakoan, irudimena eta esplikazio ahalmena oso laburra, are pobrea ere, suertatu zitzaiola pentsalari hari onartu behar dugu, autore ugarik azpimarratu duten bezala. Eta arrazoia argia da: ez dago historikoki, soziologikoki edota ekonomikoki, hots zientifikoki edo arrazionalki, geroa pentsatzerik. Eta horregatik, momentu honetan behar dugun ekintzarik politikoenak, independentzia zehatzago eta errealistago bat pentsatzeko ekintza politikoak, literaturaren irudimena eskatzen du lagun eta bidaide. Politikan geroa pentsatzeak beti ere literaturaren laguntza eskatu du.
Barrea, irribarrea eta algara sortuko dute ipuin gehienek irakurlearengan. Baina ipuin bakoitzean proposamen intelektual serio bat dago, ideia edo kritika itxuran formulatua. …
Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, zer itxura izango duen esplizituki eta politikoki esploratzea dute helburu. Izan ere, independentzia-zaleok, neu barne, sarri hitz egiten dugu burujabetasunaz, baina gutxitan geratu gara independentzia horrek zein itxura zehatz, zein errealitate, izango duen pentsatzera eta eztabaidatzera. Marxenean ere, ‘komunismoak” zer itxura izango zuen adierazterakoan, irudimena eta esplikazio ahalmena oso laburra, are pobrea ere, suertatu zitzaiola pentsalari hari onartu behar dugu, autore ugarik azpimarratu duten bezala. Eta arrazoia argia da: ez dago historikoki, soziologikoki edota ekonomikoki, hots zientifikoki edo arrazionalki, geroa pentsatzerik. Eta horregatik, momentu honetan behar dugun ekintzarik politikoenak, independentzia zehatzago eta errealistago bat pentsatzeko ekintza politikoak, literaturaren irudimena eskatzen du lagun eta bidaide. Politikan geroa pentsatzeak beti ere literaturaren laguntza eskatu du.
Barrea, irribarrea eta algara sortuko dute ipuin gehienek irakurlearengan. Baina ipuin bakoitzean proposamen intelektual serio bat dago, ideia edo kritika itxuran formulatua. Egun faxismoa mundu mailan hartzen ari den indarraren testuinguruan proposatutako ideiak eta kritikak dira ipuin gehienetan aurkezten ditudanak. Hamar ipuinetan esploratzen diren galdera, ideia eta kritika batzuek hauek izango lirateke: euskal holokausto bat gerta daiteke faxismoa serioski hartzen ez badugu? Euskal Herri burujabe batek faxismoan amaitu dezake? Zein da feminismoaren eta independentismoaren arteko erlazioa? Zergatik ez dugu faxismo global hazkorraren garrantzia gehiago kontutan hartzen independentzia pentsatzerakoan? Zein dira egungo Euskal Herrian dauden zapalkuntza ekonomiko forma garrantzitsuenak, turismoarekin hasita? Borroka armatua itzul daiteke Euskal Herrira neoliberalismoaren eta faxismoaren garaitan? Zer itxura izango du Euskal Herriak etorkinek bertan presentzia handiagoa lortzen dutenean? Zer gertatuko litzateke historikoki eta ideologikoki kargatuta dagoen “sorgin” terminoa euskal independentziaren borrokaren erdian, bere sujetu nagusi bezala, jarriko bagenu? Ba al dira euskal independentziaren kritiko eta pentsalari zaharragoak, XVI. mendean hasita? Eta azkenik, zein izango da berotze globalaren efektua geroko Euskal Herri burujabe batean?
Gustura irakurri dut liburua: irudimena eta gure euskal mundu txikian jolasteko aukera eskertu ditut gehienbat.
Egungo erronka, problema eta korapiloak baliatuta 10 koktel eskaintzen ditu: ertz desberdinetatik tiraka sortutako etorkizuneko EHak. Imaginazioak benetako erronkak begi bistan jartzen ditu.
Ipuinik gustukoenak aukeratu behar izatekotan, zalantzak zalantza, hauexek aukeratuko nituzke: 2.a idazle mutuaren bi iraultzak eta 8.a heart of basque darkness (pintxo thriller). Batetik, euskal elebakarren hedapena: liburuaren hasierako ipuina izanik, engantxatu egin ninduen tonuak. Bestetik, turismoari aurre egiteko bide gastronomiko-terrorista eta kontaketa modua.
Oso sorpresa ona izan da liburua, aspaldian ez dut liburu bat irakurtzen barre egin, osagaiak 0 km, geure geureak.
Oker ez banago Donna Haraway-k "fikzio espekulatiboa" terminoa erabiltzen zuen. Teoria fikzionatu egiten zuen, mundu posibleak asmatzeko. Josebak "errealismo alternatiboak" terminoa erabiltzea nahiago du, baina biek puntu komunak dituzte: balizko etorkizunak esploratu nahi dituzte, etorkizun posiblak, egungo gai kritikoen inguruan oinarrituta, eta horien gaieko arreta erakartzeko. Ipuinetan esploratzen diren ideiak eta kritikak 9. orrian esplizitatzen ditu: faxismoaren hazkundea; feminismoaren eta independentismoaren arteko lotura; migrazioek Euskal Herrira ekarriko dituzten aldaketak; jasatzen ditugun zapalkuntza ekonomikoak, utopiak...
Liburua sailkatzeko zaila da oso; baina bikaina da. Sareetan 2 ipuin gustukoenak zein diren galdetu ohi du Gabilondok. Nik garbi dauka: baten bat hautatzekotan 3 eta 5.
"Asesinatos de filólogos vascos" (3). Euskararen jatorriaren misterioaz ari da besteak beste. Euskararen genealogia bastarta eta era berean feminista eta erresistentea imajinatzen du, eta horren inguruan konspirazio geopolitiko bat fikzionatu. Xabi Payak ere halako fikzio bat sortu zuen AHALAKEN podcastean. Igoal hura ere entzutea interesatuko zaizue: guau.eus/s/ahalaken
"Ferrante, chatgpt, …

"Ferrante, chatgpt, orbis tertius." (5) Eta kultura (literatura) balitz, Euskal Herria indenpendentziara eraman dezakeena? Irakurle-klubak, literatura... Bitxia egin zait Ferranteren aipamena (neuretzat ere idazle fetitxe moduko bat da).
Gustatu bai, baina deseroso egin zaizkidanak:
"soluzio azkena" (4) eta "teleberri 2065-12-21" (9). Gai deserosoak egiten zaizkit, iruditzen zaidalako ez direla behar bezala lantzen ari: eskuin muturraren gorakada eta migrazioak dakarkigun erronka. Bigarren horri dagokionez, ez nuke inola ere migrazioa "arazo moduan" ikusi nahi... baina gizarte-kohesioa helburu duten planteamendurik gabe eta baliabide nahikorik gabe, zaila egiten zait "aukera moduan" ikustea.
Erabat engantxatu ez nauen bat:
"neodonostia, vudu (euskofuturismorantz)" (10). Argumentoak ez nau harrapatu... baina oso ongi pasatu dut bertan erabiltzen dituen hitz-jokoekin: neo-ternua trajeak, e-pistolak, Muskville, ExcheckoAnder...
Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittekua ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!