Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea elkartu du liburu honetan; lagunak, …
Tarteka irakurtzen ibili naiz. Han hemen argitaratutako artikulu eta sare sozialetako edukien bilduma bat da. Jarraian irakurriz gero, errepetitiboa suerta daiteke; ez da horrela idatzia izan, eta esango nuke ezin dela horrela irakurri.
Yasnayaren ohiko gaiak ager dira: arrazismoa, indigena izatea zer den, hizkuntza-aniztasuna, mexikarren nazionalismoaren kritika... Yasnayak, han hemen, dozenaka podcast, bideo eta elkarrizketetan jardun du. Bere ibilbidea jarraitu baduzue, ez duzue liburuan gauza berri askorik aurkituko. Besteak beste, gure artean bolo-bolo dabiltzan kexkak eta proposamenak ageri dira: hizkuntza ohiturak nola aldatu, justizia linguistikoa...
Portzierto... hizkuntza guzietan bereizi ohi dira bertako hiztunak beste hizkuntzan hitz egiten dutenak, guk euskaldunen eta erdaldunen artean egiten dugun bezala. Mixe hizkuntza hitz egiten ez dutenei akäts deitzen diete (ez du euskararekin zerikusirik, baina polita da) ;-)
Apunte batzuk:
Hizkuntza minorizatuan hitz egitearen deskortesia, harreman-botereen araberakoa da. Ingelesez hitz egitea ez al da deskortesa?
Indigena kategoria tranposoa da. Literatura españolez eta literatura indigena? Indigena …

Indigena kategoria tranposoa da. Literatura españolez eta literatura indigena? Indigena horren atzean unibertso oso bat dago, ez gauza homogeneo bat.
Ikuspegi agonikoa ere antzematen da. Hizkuntza biziberritzeko egiten duguna balio al du? Hizkuntza minorizatuan idatzitako ipuinen lehiaketa batek zer lortzen du? Beharrezkoa da ahalegin guztiak ondo lerratzea eta ondo artikulatzea... bestela egiten dugun guztia su artifizialak besterik ez dira (hitzak nereak dira, baina ideia hori antzeman diot)
Language awareness: kontzientzia linguistikoa. Aniztasunaren kontzientea izatetik harago, aniztasunarekin gozatu... burua eta bihotza aniztasunari irekia izatea.
Arrazoi asko dago hizkuntza berri bat ikasteko, baina bakarra hitz egiteari utzi nahi izateko: hiztunak sufritu duen diskriminazioa, alegia.
Aspaldian irakurri nuen eta oroitzapen ona nuen. Bigarrenez irakurrita ere, ongi... baina gehixeago espero nuen.
Neuk ere urteak eman ditut (ia) egunero korrika egiten. Orain hainbat hilabete daramatzat (ia) dike sekoan (lesioak, osasuna...). Bueno. Gezurrik ere ez dut esango... hainbat hilabete, serio-serio korrika egin gabe (serio, Murakamik dioenaren ildotik, hau da, egunero 10 km). Agian horregatik aukeratu nuen liburua...
Korrika egiteaz hitzegiten du: entrenamendua; entrenamenduaren bidez aurrerapena nola lortu; diziplina; korrika egitea bizimodua aldatzeko tresna gisa; auto-motibazioa; norberaren mugak onartzen jakitea; zahartzeak dakartzan muga berriak ere bai (garai bateko eta oraingo zahartzeari buruzko ezberdintasunei buruzko digresioa egiteko probesten du); maratoiaren gogortasuna eta kontzientziaren barrera gainditzen denean zer pasatzen den; korrikalariaren tristezia... helburu berriekiko lilura galtzen denean...
Korrika egiteko talentoa behar da... baina konstantzia eta kontzentrazioa ere bai, edo esperientzia. Talento falta konstantzia eta kontzentrazioaz konpentsa daiteke. Korrika egitea eta idaztea alderatzen ditu etengabe. Liburua, azken batean, horrela labur zitekeen: zertan …
Aspaldian irakurri nuen eta oroitzapen ona nuen. Bigarrenez irakurrita ere, ongi... baina gehixeago espero nuen.
Neuk ere urteak eman ditut (ia) egunero korrika egiten. Orain hainbat hilabete daramatzat (ia) dike sekoan (lesioak, osasuna...). Bueno. Gezurrik ere ez dut esango... hainbat hilabete, serio-serio korrika egin gabe (serio, Murakamik dioenaren ildotik, hau da, egunero 10 km). Agian horregatik aukeratu nuen liburua...
Korrika egiteaz hitzegiten du: entrenamendua; entrenamenduaren bidez aurrerapena nola lortu; diziplina; korrika egitea bizimodua aldatzeko tresna gisa; auto-motibazioa; norberaren mugak onartzen jakitea; zahartzeak dakartzan muga berriak ere bai (garai bateko eta oraingo zahartzeari buruzko ezberdintasunei buruzko digresioa egiteko probesten du); maratoiaren gogortasuna eta kontzientziaren barrera gainditzen denean zer pasatzen den; korrikalariaren tristezia... helburu berriekiko lilura galtzen denean...
Korrika egiteko talentoa behar da... baina konstantzia eta kontzentrazioa ere bai, edo esperientzia. Talento falta konstantzia eta kontzentrazioaz konpentsa daiteke. Korrika egitea eta idaztea alderatzen ditu etengabe. Liburua, azken batean, horrela labur zitekeen: zertan dira antzekoak korrikalariaren eta idazlearen ofizioak.
Hurrengo liburua; Correr o Morir. Kilian Jornetena ;-)
Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea elkartu du liburu honetan; lagunak, …
Sei ipuin. Seietan gai bera lantzen dela esango nuke: harremanak... edo, agian, gehiago zehazteko, biko(te) harremanak. Sei ipuinetan malenkonia-puntu bat dagoela esango nuke... urruntzen ari den edo urrundu daitekeen harreman bati dagokiona (Nerudarekin akordatzen? Ya no la quiero, es cierto. Pero cuánto la quise).
"Zuloa" ipuinaren harira, interpretazio interesgarri bat entzun dut: bikote-harremanek, sarritan, gure buruari jartzen diogun misio batekin dute zerikusirik. Behin misioa amaituta, zertarako harremana jarraitu? "Zuloa" egitea zen Jonen helburua: "Zertarako erabiliko dugu ba?, esan zuen. Ezertarako ez, zulo bat da". Esaten dute bikote batzuk bereizi egiten direla, umeek etxea uzten dutenean, beren misioa agortutzat hartzen dutelako. Ipuin ederra.
"Kraterra" ipuina ikaragarri hunkigarria iruditu zait. "Ahate Bihotz" ipuina ere ongi. Gustatu zait "moderatuki zoriontsu" esamoldea... Uste dut gehiagotan erabiliko dudala aurrerantzean: moderatuki zoriontsu eta moderatuki zentzudun neu ere.

Ibai Atutxak liburuaren iruzkina egin du HIZLANDIA podcastean (www.berria.eus/podcastak/hizlandia/ibai-atutxa-eider-rodriguezen-dena-zulo-bera-zen_8221755_110_S.html). Haren ustez, badira ipuinotan hainbat gai: ezintasuna, zaurgarritasuna, gorputza, min zaharrak, estalitako emozioak, egunerokotasuna, bizi-ufadak... Haren ustez Eiderren ipuinok halako deserosotasuna sortzen dute: arnasestuko irakurtzen dira, zer gertatuko den jakiteko. "Itsasoak eta hondakinak" ipuinaren protagonistak, June eta Lila, Elena Ferranteren "La amiga estupenda" tetralogiaren Lenu eta Lilarekin konparatzen ditu (izenak ere antzekoak dira). Oharkabean pasa zait, baina bete-betean asmatu du. Ohartxo bat: podcasta entzuteko asmoa baduzue, hobe amaieran egitea, liburua irakurri ondoren ;-)
Lagun batek gonbidatu zida. Lehenik Guillermo Arriaga, eta, bigarrenik, liburua bera. Liburua ongi dago.... Asko du umoretik eta satiratik baina beste zerbait espero nuen.
Abokatu batek, Feliciano Velascok, gillotinaren asmakizun ospetsua hobetu eta Pancho Villari, eskaini dio, iraultzaren kontrakoak hiltzeko. Pancho Villari ideia ona iruditu eta Feliciano matxinatuen armadan sartzera behartudu. Haren esperientziak kontatzen ditu. Mexikoko iraultzaren ikuspegi zentzugabe, absurdo, heroiko eta aldi berean ankerra erakusten du.
Hasieran narrazioa oso arin doa; gero apurtxo bat trabatu naiz.
Ohartu naiz ze gutxi dakigun Mexikoko iraultzari buruz. Ohartu zarete? Gure artean, jaso dugun historia apurra korridoen edo westerren bidez jaso dugu, eta, ziur aski, ez oso modu fidagarrian ;-)