Ingelesezko testua nuen irakurtzeko markatuta, baina gaztelaniazko itzulpena argitaratu berri dut: No Hablaras. Imperio, identidad y la politica del lenguaje. Aukera baliatu dut gaztelaniaz irakurtzeko.
Aspaldian irakurri nuen beste liburu bat ekarri dit gogora: "Aquí se habla", Mark Abley-rena. Estilo bera dute biek. Lan dibulgatiboa, zientifikoa, ondo dokumentatua, baina arina, gustura irakurtzeko modukoa. Nola lortzen dute? Idazkera egokitu egiten dute, kronika periodistikoaren estilora hurbiltzeko; kapitulu bakoitza istorio batekin hasi; protagonistei garrantzia eman eta haien buruan sartu (zer pentsatzen zuten, euren motibazioak...) Kontua ez da den-dena jaso zen moduan azaltzea, baizik eta istorio partzialen bidez, historiaren ikuspegi osoa ematea.
Hainbat hizkuntzen prozesuak deskribatzen ditu, gertukoak eta urrunak... baina den-denak pentsatu baino ezezagunagoak. Horietako hiru sakontasunez aztertzen ditu (Galesera, hawaiiera, txinako kantonera) eta besteok... transizio moduan, afrikanerrera, esperantoa, hebreera., yidia
Apunte batzuk (bitxikeriak):
- Galesera. Ba al zenekiten galeseraren aldeko borroka desobedientzia zibilez eta baita borroka armatuaz ere zipristindua izan dela? Nik ez, …













