Barne zerbitzuak

Euskara hizkuntza

Elkar(e)k argitaratua.

5 izar (2 berrikuspen)

Edizio 1

(e)k Katixa Agirre(r)en Barne zerbitzuak liburuaren kritika egin du

Istorio (historia) hunkigarri bat

Baloraziorik ez

Kontatzeko modua gustatu zait. Erabat zinematografikoa... Ez dago apenas dialogorik. Irudiak dira nagusi. Nabari da Katixa Agirre gideogilea ere badela. Aitortuko dut begiak busti egin zaizkidala tartetxoren batean. Ondo aipatzen du emakumeek sarean jokatu zuten papera: emakumeen sare bat izan zen, nagusiki; gero Alava izena hartu bazuen ere.

Gustutatu zait garai arteko Gasteiz nola deskribatu duen (12. kapituluan): Gasteiz. Gerrako lehengo egunetik menderatua. Laudaren erdian zutitzen den muinoa. Erdi Aroko almendra. Gasteiz, erretagoardi faxistaren puntu beroa Iparraldeko frontea bizirik egon den bitartean… Merezi du kapituluak bitan-hirutan irakurtzea. Badu zerbait berezia. Gauza asko esaten ditu, esan gabe ere. Portzierto Alava Lascaray kontzesionarioa oraindik ere existitzen da. Izena gorde du, baina jabeak aldatu zituen (Alava familiarena izan da, orain dela ez horrenbestera arte). Ez nekien Luis Alavaren historia.

Bitxia da Pedro Urraca polizia frankistari ematen dion antagonista papera. Interneten kuxkuxeatu eta gauza asko ageri dira hari buruz (ez soilik Companys bahitu eta …

avatar for Alex

baloratu du

5 izar