Kritikak eta Iruzkinak

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Bram Stoker(r)en Dracula(r)i buruzko iruzkina egin du (Vintage Classics)

Bram Stoker: Dracula (Paperback, 2007, Vintage Books) 4 izar

A young lawyer on an assignment finds himself imprisoned in a Transylvanian castle by his …

Beno, Dracula Daily (https://draculadaily.substack.com/)-ren proposamena jarraituz hasi naiz berriz irakurtzen. Gauza da telefono edo ordenagailutik bidaltzen dizuten moduan irakurtzea oso deserosoa egiten zaidala. Ikusiko dugu zelan doan e-book bidez! ;) #DraculaDaily

(e)k David Uclés(r)en La ciudad de las luces muertas liburuaren kritika egin du (Áncora & Delfín)

David Uclés: La ciudad de las luces muertas (Hardcover, Español language, Ediciones Destino) 4 izar

«Su porvenir ya es más grande que su pasado. La ciudad de las luces muertas …

Ezer gutxi esan dit

2 izar

Irakurtzea kosta zait. Ez dakit, agian Mielvilleren "La ciudad y la ciudad" liburutik nentorren, eta horrek eragina izan du. Bartzelonako hiria eta bertako pertsonaiak ondo ezagutzen dituen batentzat agian erakargarriak izan daitezke erabiltzen dituen erreferentziak, baina niri horrek ez dit batere lagundu. Hasiera polita izan arren, gero trama ere nahiko ahula ikusi dut, ez da errealismo magikoa, ez fikzioa-erreala... ez dakit... tarteko zerbait baina ez duzu inoiz egia izan daitekeenik pentsatzen, ezta mundu magiko bat denik. Enpin...

(e)k Patxi Zubizarreta(r)en Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburuaren kritika egin du

Patxi Zubizarreta: Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Euskara language, 2009, Ibaizabal) 3 izar

Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta …

Liburu polita

3 izar

Haurrentzako oso egokia delakoan nago. Xia Tenzin erraldoiaren bidaia, eta bere abenturak kontatzen dizkigun odisea txikia. Pertsonaia maitagarriz eta egoera xelebre, triste eta alaiz beterik aurkituko duzu liburua.

(e)k Toni Morrison(r)en Sula liburuaren kritika egin du

Toni Morrison: Sula (Paperback, Spanish language) 5 izar

Una obra maestra de la ganadora del Premio Nobel de Literatura 1993.

Esta es la …

Laguntasuna zeharkatuz

5 izar

Toni Morrison-engana bell hooks-ek ekarri nau, "Transgresioa irakasgai" irakurri ostean aipatua ikusi nuen eta.

Liburu hontan Medaillon auzoko historia kontatzen digu Morrisonek, AEBko auzo txiro baten gerrate-arteko erradiografia izan daitekeena. Idazteko modua asko gustatu zait, pertsonaia bakoitzaren ahotik eta eskarmentutik idatzirik izanik, ez da batere pisutsua egiten, eta bata eta bestearen arteko ñabardurek istorioaren muina erakusten doaz pixkanaka-pixkanaka. Arrazakeria, klasismoa eta feminismoari buruzko liburu bat izan zitekeen, hitz hauek behin ere ez aipatu arren, eta intersezkzionalitateari buruzko tesia ere izan zitekeen. Baina ez da. Kronika izugarri polit eta gogorra da, istorio eta pertsonaia gogoangarriak sortuz hasieratik bukaerara harrapatzen zaituena. Liburua deskatalogatua dago, eta ez dago eskuragarri jada. Pena da, baina bigarren eskukoa lor daiteke agian, eta epub-ean irakurri nahi baduzu, lor daiteke ere! (Idatzi iruzkin bat eman nahi baduzu)

paperjale.eus/book/53149/s/transgresioa-irakasgai

(e)k Hein de Haas(r)en Los mitos de la inmigración liburuaren kritika egin du

Hein de Haas: Los mitos de la inmigración (2024, Ediciones Península) 4 izar

El debate acerca de la inmigración divide a la sociedad desde hace siglos, y hoy …

Inmigrazioa ulertzeko ezinbestekoa

4 izar

Asko gustatu zait. Liburua luzea izan arren, oso ondo antolatuta dago, mito bakoitzak eskema bera jarraitzen du eta nik uste banaka-banaka, edo saltoka ere irakur daitezkeela. Migrazioei buruzko hainbat ideia faltsu argira ekartzen ditu, eta esango nuke politikarientzako ezinbesteko liburua dela. Ezjakintasun asko dagoen gaia izanik, asko laguntzen du irakurketak. Oso gomendagarria, zatika bada ere. Baina bakarra, nire ikuspuntutik klima aldaketaren atalean egingo nioke, baina tira, ondo oinarritutako hitzak dira.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Silueta liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Silueta (Euskara language, Susa) 4 izar

32. kritika

Baloraziorik ez

Ze esango dizuet nik bada... oso ondo pasa dut Ibarbia jaunaren eleberri berria irakurtzen. Aurretik narratiban egindako lanak ezagututa (Pasaia SlowBlues, Beluna FreeJazz, Twister, Fakirraren ziztailua) oraingoan ere sakonera handiko lana espero nuenean, ustekabeko ederra ekarri digu "boutade"-tan ezaguna zaigun idazleak. Humore fin eta algarak sor ditzakeen ironia erabiliz, zirt-zart bidaltzen dizkio primeran bideratutako kritikak gure gizarte eta kultur sistemari. Frank Kwiwasotten ipuin motz eta Jocelyn D'Bwissa-ren haiku umoretsuen antza hartu arren, Ibarbiak izugarrizko lana egiten du atal bakoitzak bere egilearen kutsu eta pertsonalitatea izan dezan, irakurlea gogor helduz hari fin horrekin. Bahiketei buruzko beste eleberrri bat espero baduzu, jai daukazu. Eskuratu, ireki eta hasi irakurtzen, ez zara damutuko! ;)

(e)k Lois McMaster Bujold(r)en Ethan de Athos(r)i buruzko iruzkina egin du (Saga Vorkosigan, #6)

Lois McMaster Bujold, Rafael Martín Trechera;: Ethan de Athos (Paperback, español language, 2019, B de Bolsillo) Baloraziorik ez

Una de las mejores sagas de aventuras de ciencia ficción. Galardonada con cuatro premios Hugo, …

Ez irakurri serie honetako prologo ezta atzeko laburpen bat bera ere!! Spoiler pila egiten ditu editoreak! :( No leáis el prólogo ni el resumen trasero de ninguna obra de la serie. Al editor le da igual hacer spoilers!