Egia esan Locus eta Nebula saria irabazi duen eleberria izanda ilusio handiarekin hartu nuen irakurtzeko. Zientzia fikzio aldetik ez du berritasun handiegirik, jada askotan irakurritako kontzeptuetan oinarritzen da, eta pertsonaiak ere sakontasun gehiegirik gabekoak iruditu zaizkit. Batzuek bazuten sakontzerik eta beste batzuk ez zuten azaldu ere beharrik, autoreak ez baditu sakonduko (nire ustez...) Istorioa aurrez ikus daitekeen klitxez beterik dago eta "maitasun romantiko" tankerako eleberri baten garapena duela iruditu zait. Alde onen artean, irakurterreza dela esango nuke, eta pertsonaiak nahiko anitzak direla. Agian 2017an hori berrikuntza bezala ikus zitekeen, baina gaur egun irakurrita, exkax gelditzen dela uste dut. Gazte izanda irakurri izan banu, agian beste kritika bat egingo nioke! ;)
Kritikak eta Iruzkinak
Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Izaro (e)k C. J. Anders(r)en Todos los pájaros del cielo liburuaren kritika egin du
Izaro (e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du
Baga-biga-higa.....
4 izar
Lan oso polita iruditu zait egindakoa. Istoria eta pasarte "solteak" diruditen arren, lotura estua sortzen dute komiki guztian zehar; gainera musikarekin batera entzuteko aukera paregabea ematen dute. Oso ondo pasa dut irakurtzen, eta baita duela piloa entzuten ez nituen kantuak gozatzen, hagitz gomendagarria! Marrazkiak, kolorea denak du zentzua eta umoretsua da oso; kontrazalean dioen bezala "Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu". Esan beharra dut guztiz asmatu dutela!
Izaro (e)k Ni ez naiz Mikel Laboa puntuatu du: 4 izar

Ni ez naiz Mikel Laboa, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko …
Izaro (e)k James Brown(r)en Aventuras en la Tierra Media liburuaren kritika egin du
Erdialdeko lurraldeetara bidaia
4 izar
Ez dut gehiegi jolastu, baina liburuak 5e edizioa moldatuz, uste dut Tolkienen munduak oso ondo isladatzen dituela. Bidaien garrantzia nabarmena da eta iluntasuna gero eta nabariagoa den mundu zabal batean murgiltzen zaituen sentsatzioa mahaian jartzeko aukera ematen du. Liburuaren ilustrazioak ere zainduak dira eta bertan agertzen diren istoriatxoak asko laguntzen dute Erdialdeko lurraldeak disfrutatzen. Agian, faltan bota ditut 5eko arau estandarrak, eta abenturaren bat, baina oso gustora irakurri daitekeen liburuxka da, nahiz eta jokatu ez! ;)
Izaro (e)k Franck Manguin(r)en Ama: El aliento de las mujeres liburuaren kritika egin du
Ederra
4 izar
Asko gustatu zait. Marrazkiak, koloreak, eta istorioa. Japonian bizi ziren "Ama" edo emakume urpekarien bizitza kontatzen digu, eta irlara iristen den Nagisa gaztearena ere. Emakume gogor eta aske hauen bizipenak nola gizartearen eta garapenaren arauen talka egiten duten ikusten da komikian zehar. Nagisaren istoria ere narratiboki oso ondo kokatzen dutela uste dut. Oso gomendagarria!!
Izaro (e)k Ama: El aliento de las mujeres puntuatu du: 4 izar

Ama: El aliento de las mujeres, Franck Manguin, Cécile Becq
Japón, finales de la década de 1960. Nagisa, una tímida joven procedente de Tokio, desembarca en Hegura, una minúscula isla …

Pyongyang, Guy Delisle
El mejor documental que se ha hecho sobre Corea del Norte es una historieta. El quebequés Guy Delisle cuenta su …
Izaro (e)k Joseba Larratxe Berazadi(r)en Basolatik berri onik ez liburuaren kritika egin du
Bortizkeria orbaizetan
3 izar
Ez naiz Asiskoren marrazkien oso zale, baina esan beharra dut komiki honetan egindako lana bikaina dela. "Mononoke-Hime"-ren kutsua hartu diot istorioari, eta bortitza eta gogorra bada ere zenbait puntutan estetikoki oso landua dagoela esango nuke. Orbaizetako arma fabrika inguruan girotzeak ere bere indarra du, eta fantasia iluneko punttuak erakarri nau. Ondo pasatzeko komikia.
Izaro (e)k Micael Barbeau(r)en Compendio de Golarion liburuaren kritika egin du
Golarion'i buruz gehiago jakiteko
3 izar
Ez da liburu makala; Golarion eta bere istoria, kultura, jainko eta herri desberdinei buruzko zertzeladak ematen ditu, zure abenturatan txertatzeko aukerarekin. Abentura berriak sortzeko gainera hainbat ideia, objektu miresgarri eta arau taulak ere eskaintzen dizkizu. Liburu txikia dirudiena arren zuku asko atera diezaiokezu. Nire kanpainak ea zer erabil dezakedan aukeratzen... ;) Ez da ezinbesteko liburua Savage-Pathfinderren jokatzeko (aurretik Pathfinder ezagutzen baduzu, ez dut uste merezi duenik) baina aukerak zabaltzeko egokia.
Izaro (e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du
Zientzia Fikzio umoretsua
3 izar
Erritmo azkarrean irakurtzeko liburua, azken urteetako hainbat euskal zein nazioarteko pertsonai eta egoerei omenaldia egiten diena. Gustatu zait umorea eta pertsonaien garapena ere. Hala ere, azken zatia aurreikusteko modukoa egin zait, eta apika pertsonaiak pixka bat gehiago sakontzeko aukera egon zitekeen. Hala ere, oso ondo pasatu dut irakurketan eta gomendatzeko modukoa!
Izaro (e)k Mercedes Vaquero Granados(r)en Escucha, hermosa Márcia liburuaren kritika egin du
Bizitza gogorraren edertasuna
Asko gustatu zait Marcello Quintanilharen lana. Hasiera batean zaila egin zait erabiltzen duen kolore paletaz gozatzea, baina orriak pasa ahala gero eta gehiago nabaritu dut erabakiaren indarra. Brasilgo bizitza gogorra bezain ederra da Marciaren bidez Marcellok kontatzen diguna. Ama-alaba harremanak, favelak, drogak eta klase arteko arrakalak... dena dago komikian eta baita maitasuna ere; dena ondo nahasturik. Oso gomendagarria!
Izaro (e)k Escucha, hermosa Márcia puntuatu du: 4 izar

Escucha, hermosa Márcia, Mercedes Vaquero Granados, Marcello Quintanilha
Márcia es enfermera en un hospital cerca de Río de Janeiro y vive en una favela con su novio, Aluísio, …
Izaro (e)k Paco Bañales(r)en Breve pero intensa HIstoria de San Sebastián liburuaren kritika egin du
Donostiako historiaren zati bat
Lagunek eskatuta egindako liburuki honek, Donostiako azken mendeetako historia azaltzen digu. Hori bai, gudu, asedio eta suteetan zentraturik, eta iturri "ofizialek", hau da militarrek erabilitako iturriak erabiltzen ditu. Herritarre hitzak, egoerak eta gora-beherak faltan bota ditut, eta ingeles-frantses-espainiarrenak berriz gehiegitxo.
Izaro (e)k Harkaitz Cano(r)en Pasaia blues liburuaren kritika egin du
Borobila
4 izar
Eleberri borobila. Hari batetik hasi eta gutxinaka- gutxinaka nola borobiltzen den ikusten duzun horietakoa; baina ez da aurreikusteko modukoa. Pasaia, boxeoa, gerra zikina, poliziak, terrorismoa, satorrak... hori dena batzen du, baina nik uste garrantzizkoena pertsonaien bilakaera dela, sorpresaz beterik, baina guztiz erreala dena. Harkaitz Canoren oso eleberri gomendagarria!






