Erabiltzailearen profila

Izaro

Izaro@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Nire balorazioak: ⭐️: Ez zait gustatzen eta ez dut gomendatzen. Gutxi egongo dira... ⭐️⭐️: Liburua irakur daiteke, baina ez dit inolako zirrarrik ez ekarpen handiegirik egin. Ez dut bereziki gomendatzen. ⭐️⭐️⭐️: Gai edo generoa gustuko baduzu, liburu gomendagarria. Ez bada hala, agian ez! ⭐️⭐️⭐️⭐️: Gai edo genero gustokoa izan ez arren, gomendagarria. Irakurtzea dagomendat! ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️: Oso gomendagarria, maisu lana, irakurri beharreko liburua!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Izaro(r)en liburuak

Irakurtzeko (60 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen

2026 urteko irakurketa-helburua

54% osatuta! Izaro(e)k 24 liburutik 13 irakurri ditu.

(e)k C. J. Anders(r)en Todos los pájaros del cielo liburuaren kritika egin du

C. J. Anders:  Todos los pájaros del cielo (2018, Insólita) 3 izar

Gehiago espero nuen

2 izar

Egia esan Locus eta Nebula saria irabazi duen eleberria izanda ilusio handiarekin hartu nuen irakurtzeko. Zientzia fikzio aldetik ez du berritasun handiegirik, jada askotan irakurritako kontzeptuetan oinarritzen da, eta pertsonaiak ere sakontasun gehiegirik gabekoak iruditu zaizkit. Batzuek bazuten sakontzerik eta beste batzuk ez zuten azaldu ere beharrik, autoreak ez baditu sakonduko (nire ustez...) Istorioa aurrez ikus daitekeen klitxez beterik dago eta "maitasun romantiko" tankerako eleberri baten garapena duela iruditu zait. Alde onen artean, irakurterreza dela esango nuke, eta pertsonaiak nahiko anitzak direla. Agian 2017an hori berrikuntza bezala ikus zitekeen, baina gaur egun irakurrita, exkax gelditzen dela uste dut. Gazte izanda irakurri izan banu, agian beste kritika bat egingo nioke! ;)

indezent erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@indezent @desertorea Nik duela asko irakurri nuen, baina gustora irakurri nuen. Guy-k bere esperientzia azaltzen du, noski, mendabaldar bat bezala Pyongyang-en, berari arraro edota arrotz egiten zaizkion egoerak umorez azalduz. Berak ikusi ahal izan zuen Ipar-Korearen kontakizun bezala ikusten dut nik... eta niretzan behintzat, Cao de Benos-ena baino fidagarriagoa...kar,kar. Agian berrirakurri beharko nuke, baina Guy-ren beste komikien tankera hartzen diot nik, bai Palestinakoa, Shenzen, Birmaniakoa... bertara joandako atzerritar baten ikuspuntua.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Baga-biga-higa.....

4 izar

Lan oso polita iruditu zait egindakoa. Istoria eta pasarte "solteak" diruditen arren, lotura estua sortzen dute komiki guztian zehar; gainera musikarekin batera entzuteko aukera paregabea ematen dute. Oso ondo pasa dut irakurtzen, eta baita duela piloa entzuten ez nituen kantuak gozatzen, hagitz gomendagarria! Marrazkiak, kolorea denak du zentzua eta umoretsua da oso; kontrazalean dioen bezala "Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu". Esan beharra dut guztiz asmatu dutela!

(e)k James Brown(r)en Aventuras en la Tierra Media liburuaren kritika egin du

James Brown, Paul Butler, Walt Ciechanowksi, Steve Emmott,, Gareth Ryder-Hanrahan,, Jon Hodgson, Shane Ivey, Andrew Kenrick, TS Luikart, Dominic McDowall, Francesco Nepitello, James Spahn, Ken Spencer: Aventuras en la Tierra Media (Hardcover, Español language, 2018) 4 izar

Esta Guía del jugador te proporciona reglas de campaña específicas para la Tierra Media y …

Erdialdeko lurraldeetara bidaia

4 izar

Ez dut gehiegi jolastu, baina liburuak 5e edizioa moldatuz, uste dut Tolkienen munduak oso ondo isladatzen dituela. Bidaien garrantzia nabarmena da eta iluntasuna gero eta nabariagoa den mundu zabal batean murgiltzen zaituen sentsatzioa mahaian jartzeko aukera ematen du. Liburuaren ilustrazioak ere zainduak dira eta bertan agertzen diren istoriatxoak asko laguntzen dute Erdialdeko lurraldeak disfrutatzen. Agian, faltan bota ditut 5eko arau estandarrak, eta abenturaren bat, baina oso gustora irakurri daitekeen liburuxka da, nahiz eta jokatu ez! ;)