Zer da gustatu zaidana?
Asko gustatu zait irudikatzen duen etorkizun-distopia, halako elite bat mundua “dago”, disfrutatzen, haien behar guztiak aseturik. Hortik abiatzen da istorioa, eta interesgarria da nola Aselek irudikatzen duen nolakoa izan daitekeen zahartzaro, gaixotasun eta lanik gabeko bizitza. Malthus misteriotsuaren bilakaera ere atsegin dut, nola joaten den liburuaren atalka, atalka haren nortasuna azaltzen, hartzen dituen erabakiak eta ondorioak… Sortzen duen tentsioak harrapatu egiten zaitu, eta Malthus ezagutzen duzun bitartean joaten dira gertaerak bata bestearen atzetik harilkatzen. Kurtsibaz idazten duen narratzailearen misterioa ere ondo dator tentsio hau mantentzeko, baina batzuetan gehiegizko hitzaldiak botatzen ditu… nor edo zer den ez jakiteak zehazki badu bere puntua!
Zer hobetuko nuke edo ez zait hainbeste gustatu?
Malthusen protagonismoa gehiegizkoa iruditu zait. Beste pertsonaiak oso bigarren mailan gelditzen dira eleberri guztian, eta egia esan badaude hor garapen polita izan zezaketenak. Lehenengo pertsonan idatzita egotearen ondorioa agian? Judithi zerbait gehiago, agian Kingsley ere, Darwinen ikuspuntua …


















