Izenbe (e)k Oso latza izan da puntuatu du: 4 izar

Oso latza izan da, Xabier Mendiguren Elizegi
1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …
Ze suman
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
38% osatuta! Izenbe(e)k 36 liburutik 14 irakurri ditu.

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia …
Hemingwayren eleberri ederra, irakurri beharreko liburu horietako bat. Oso gustora irakurri dut, elkarrizketa asko eta agertzen diren deskribapenak neurri-neurrikoak dira. Inor bada irakurri ez duenik, gomendatuko nioke irakurtzea.
Emakume gazte batek (ez du inoren izenik ematen) bizitzan izan dituen —bikote, lagun, guraso…— harremanen ingurua dihardu. -3, -1, 0, -2 eta 0,01 denboretan kokatzen ditu ekintzok eta gogoetak. Hori dena, ondo. Ez dudana ulertu izan da oin-oharren festa hori, irakurketa trakesten zidan haria galduz.
“Hildako haurra” antzezlanak ez hotz, ez bero utzi nau. Portaginista idazle bat da bere pentsamenduekin burrukan. “Besaulkiak” antzezlana, ostera, gustora irakurri dut. Etorkizunean dago kokatuta…eta oso Euskal Herria interesgarria eraikitzen du.
Irentsi egin dut! Familia sekretuak, heriotzak, jaiotzak, goixotasuna, esamesak… Lehenengo orritik harrapatzen zaituen nobela. Bi garai agertzen dira, pertsonaia desberdinekin. Bi istorioen arteko erlazioa amaieran argitzen da. Garai bakoitza oso argi desberdintden da narratzeko darabilen estiloarekin; batean elkarrizketa hutsa; eta bestean narrazioa, iraganean. Irakurtzeko aukera baduzue, irakurri; ez zarete eta damutuko!!
Bi zatitan dago banatuta. Lehenengoa Charlotte Perkins-Gilmanek idatzi zuen narrazioa da (38. orrira arte); eta bigarrengoa Saioa Ruiz eta Amaia Serranok idatziriko Hitzostea (liburuari izena ematen dion narrazioaren azterketa eta interpretazioa). Esan beharra dago, narrazioa zinez laburra dela; eta, akaso, horrek egiten du erakargarri —horren leku gutxian, azaldu duen guztai, eta nola irudikatu ere!. Hitzosteak aurretik irakurri duzuna momentuko gizartean kokatzen laguntzen du; eta zenbait momentutan iruditeria berri bat ezagutzeko bide eman dit. Alegia, testua hobeto ulertzeko balio izan dit, ertz eta ikuspuntu berriak iradokiz. Laburra da eta ona!!

Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren …

Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen du. Bruce Bechdel, pertsona urrun …

Antzerki lan zoragarri honek "arrakasta" eta "porrota" kontzeptuak ditu aztergai. Alde batetik, Willy Loman dago, bere semeentzat printze zoragarria, benetako …
Lehenengo liburua da, hiru bider irakurri dudana. Beti aurkitzen diot zerbait berria, aurreko irakurketan ikusi ez nuena. Oraindik ez baduzue irakurri, jarri irakurgaien zerrendan. Iparraldeko hizkera (pixkat zahazkitua) du baina aise ulertzen da.

Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan.
Maitasunaren zurrunbiloan murgilduta dagoen emakume bat da progaonista. Garai horretan bizi izandakoak modu aseptiko batean kontatzen ditu; inolako juzgu edota baloraziorik eman gabe. Laburra da, eta arin irakurtzen da.