Zimurrak

Azal gogorra, 104 orrialde

Euskara hizkuntza

Astiberri(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-15685-70-8
ISBN-a kopiatu!
5 izar (3 berrikuspen)

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok (bankuko exekutibo izandako gizona), eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak (nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin) batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo …

Edizio 1

(e)k Paco Roca(r)en Zimurrak liburuaren kritika egin du

Zimurrak

5 izar

Beste behin, Paco Rocaren maisulana. Zahartzaroa eta alzheimerra moduko gaiak ikutzen dituena, egoitza bateko egunerokotasuna erakutsiz, bertan sartu berri den banketxe zuzendari ohi baten pausuei jarraiki. Hasi eta amaitu azkar egiten den liburua da, baina horrek ez du arina bihurtzen, errealitatea aurrez aurre jarri eta hunkituarazteko modukoa baita.

avatar for Irati

baloratu du

5 izar
avatar for Izenbe

baloratu du

5 izar