Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Joseba Gabilondo(r)en España postimperial liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: España postimperial (Paperback, castellano language, La Vorágine) 5 izar

¿Qué pasaría si la nación, o los intentos de constituir una nación española, fueran un …

Irakurtzekoa

Baloraziorik ez

Sekulako liburu puska iruditu zait Joseba Gabilondoren hau eta ondorioz poliki-poliki irakurri beharrekoa. Gako asko ditu. Galdera askorentzako erantzunak. Une ezberdinetan sortutako mugimenduen izendatze egoki eta analisi luze eta zorrotzak. Finean, kontatzen digu nola Espainiak, bai politikan eta bai kulturan berrezartzen duen bere inperioa behin eta berriz modu histeriko eta sistematikoan. Bukatzeko, etorkizun berrezartuezin bat aurreikusiten du.

(e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du

Jon Artano: Juana (Euskara language, Elkar) 4 izar

Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta …

Ederra!

5 izar

Maitasun handiz idatzitako liburua da. Behin hasitakoan harrapatu egiten zaitu berehala. Nor zen Juana jakin nahiko duzu. Zer gertatu zitzaion. Zergatik. Eta irakurritakoa kusi egiten duzu begien aurrean pasako balitz bezala.

Fertxu Izquierdo: ... eta gauetik, euria (Pamiela) 4 izar

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko …

... eta gauetik, euria

5 izar

Gaztarora narama liburu honek. Oso erreala eta oso naturala da. Eta zaila da naturaltasun hori paperera ekartzen, kontamodu iruindar peto eta aberats hori hezur-muintzen. Eta Fertxuk bete betean asmatu du. Eleberri soziala, auzotarra, eroa, errebeldea, beltza eta sailkaezina. 👌

(e)k Ane Irazabal(r)en Qissat Palestinako emakumeen ipuinak liburuaren kritika egin du

Ane Irazabal, Jo Glanville, Randa Jarrar, Huzama Habayeb, Liana Badr, Basima Takrouri, Selma Dabbagh, Naomi Xihab Nye, Jean Said Makdisi, Natalie Handal, Donia Elamal Ismaeel, Samīraẗ Qayṣar ʿAzzām, Raeda Taha, Laila Al-Atrax, Nuha Samara, Nibal Thawabteh, Samah Al-Xaykh, Adania Shibli: Qissat Palestinako emakumeen ipuinak (Paperback, Euskara language, Erroa) 5 izar

Palestina, nazioarteko albiste beltzen atalean leku finkoa duen herria. Ez da harritzekoa, palestinar herriak urte …

Gustagarria

5 izar

Palestinako gatazkaren harira irakurri dut liburu hau. Haien biziraunaren eguneroko gordintasun eta mixeri horien bila joz orri-artera. Eta bestelako zerbait aurkitu dut. Jon Glanvillek hitzaurrean diona pasa zait. Gatazka zeharka agertzen dela. Kontu ttikiak dira, orohar: haurtzaroaren amaiera, amoranteak, emakumearen eredu estua, sexua, zapatak, bidaiak... eta horiek guztiak intifada edo gatazkaren paisaiaren gainean. Eta ze gustura irakurri ditudan! Fintasun eta maitasun handiz ekarriak daude euskarara. Finean, ez da harritzekoa bestelako gaiez idaztea, halaxe egiten dugu gurean ere. Gainera, antza denez, zentsurari ihes egin behar izan diote, adibidez, sexualitateari dagozkion gaietan: hizkuntza mozorrotuz. Polita da. Ipuinak direnez, ez du irakurketa jarrairik eskatzen. Eta halaxe egin dut nik, beste liburuekin tartekatuz. #paperjalezozketa