Maitasun handiz idatzitako liburua da. Behin hasitakoan harrapatu egiten zaitu berehala. Nor zen Juana jakin nahiko duzu. Zer gertatu zitzaion. Zergatik. Eta irakurritakoa kusi egiten duzu begien aurrean pasako balitz bezala.
Kritikak eta Iruzkinak
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Nolabait esatearren: Izeta sariketan txapelduna gelditu den bertsolaria bikaina irudituko zait, ez dudalako Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean txapeldun geratu den bertsolariaren neurria bilatzen. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Iñigo Ibarra (e)k Mendeku eskubidea puntuatu du: 5 izar

Mendeku eskubidea, Ernesto Prat Urzainki
Larru, neska punk toxikomano ohia, Baztango udalaren enplegu babestuko brigadan dabil, zenbait ijito eta marokoarrekin batean, bide ertzeko sasiak garbitzen …
Iñigo Ibarra (e)k Adostasunik gabe puntuatu du: 5 izar

Adostasunik gabe, Nerea Fillat Oiz
Herri txiki honetan esparru publikoa klase ertainen neurrira egina dago. Komunikabideen ekosistema organikoan mundu guztiak du bere tokia: alderdi eta …
Iñigo Ibarra (e)k Bekatua puntuatu du: 5 izar

Bekatua, Goiatz Labandibar
Biharamun emozional baten kontakizuna da “Bekatua”. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere ordurako bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta …
Iñigo Ibarra (e)k Un cadáver en Port du Bélon puntuatu du: 4 izar
Iñigo Ibarra (e)k Bichta éder puntuatu du: 5 izar

Bichta éder, Eneko Bidegain Aire
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante …
Iñigo Ibarra (e)k La nieta puntuatu du: 5 izar
Iñigo Ibarra (e)k ZIRRIBORROAK ETA GERO puntuatu du: 5 izar
Iñigo Ibarra (e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du
Iñigo Ibarra (e)k Antzerkiaren labirintoan I puntuatu du: 5 izar

Antzerkiaren labirintoan I, Ander Lipus, Iñigo Ibarra Lizundia (Antzerkiaren labirintoan, #1)
Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan I eta II liburuek diptiko bat osatzen dute. Lehenengo honek Bitakora koadernoa azpi-izenburua du eta Lipusek …
Iñigo Ibarra (e)k Gaueko expressoa puntuatu du: 5 izar

Gaueko expressoa, Eneko Aizpurua
Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere …
Iñigo Ibarra (e)k Fertxu Izquierdo(r)en ... eta gauetik, euria liburuaren kritika egin du
... eta gauetik, euria
5 izar
Gaztarora narama liburu honek. Oso erreala eta oso naturala da. Eta zaila da naturaltasun hori paperera ekartzen, kontamodu iruindar peto eta aberats hori hezur-muintzen. Eta Fertxuk bete betean asmatu du. Eleberri soziala, auzotarra, eroa, errebeldea, beltza eta sailkaezina. 👌
Iñigo Ibarra (e)k Ane Irazabal(r)en Qissat Palestinako emakumeen ipuinak liburuaren kritika egin du
Gustagarria
5 izar
Palestinako gatazkaren harira irakurri dut liburu hau. Haien biziraunaren eguneroko gordintasun eta mixeri horien bila joz orri-artera. Eta bestelako zerbait aurkitu dut. Jon Glanvillek hitzaurrean diona pasa zait. Gatazka zeharka agertzen dela. Kontu ttikiak dira, orohar: haurtzaroaren amaiera, amoranteak, emakumearen eredu estua, sexua, zapatak, bidaiak... eta horiek guztiak intifada edo gatazkaren paisaiaren gainean. Eta ze gustura irakurri ditudan! Fintasun eta maitasun handiz ekarriak daude euskarara. Finean, ez da harritzekoa bestelako gaiez idaztea, halaxe egiten dugu gurean ere. Gainera, antza denez, zentsurari ihes egin behar izan diote, adibidez, sexualitateari dagozkion gaietan: hizkuntza mozorrotuz. Polita da. Ipuinak direnez, ez du irakurketa jarrairik eskatzen. Eta halaxe egin dut nik, beste liburuekin tartekatuz. #paperjalezozketa
Iñigo Ibarra (e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Belarriko kilkerra liburuaren kritika egin du
Ederra!
5 izar
Errekako ur bixiena bezalako hizketa musikatua dut gustokoen; zer esanik ez garaiotan, geroz eta garestiago zaidanetan. Hartaz, urregorria balitz bezala hartu dut Uxueren ahoz belarriko hau. Eta nola gustatu, gainera! Baita Begoñaren marrazki itxuraz xinpleen indar eta edertasuna.








