Iñigo Ibarra (e)k Zurtz puntuatu du: 5 izar

Zurtz, Yolanda Arrieta
Katik jakin-min handia dauka baina ez du eskola maite. Zurtz sentitzen da eta dozena erdi urte falta du adinez nagusi …
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Katik jakin-min handia dauka baina ez du eskola maite. Zurtz sentitzen da eta dozena erdi urte falta du adinez nagusi …
Kontakizun barregarriak, hunkigarriak, gogorrak, ederrak, mingarriak... denetik dago Uxueren liburu berrian. Emakumeek bizitutakoak dira guztiak. Emakume xelebreak, ausartak, bizkorrak, eraskak, langileak, zintzoak... Denak, ahoz belarrira jaso, eta halatsu paperera moldatuak, hizketan bezalaxe, orriak dilindan irakurleon begietara dir-dir eginez ekarrita. Eta politak dira oso, ia denek badutelako halako ttak xarmangarri bat.

La timidez es un rasgo de carácter que determina por completo la vida de quienes la padecen: lo que son …
Gustatu zait Lakioa. Idazmodu landua eta dotorea aurkitu dut. Magia, nire begietara. Nabari da esaldien osaketan eta hitzen aukeraketan dagoen lana. Pausa, eta erabakia hartzeko hausnarra. Eta jakina, dotorezia idatzia ahozko literaturaren bizitasunarekin zipriztintzeko hartutako hautu neurtua. Gainezka ez egiteko kantitatean. Txukun. Eta ipuinak gustatu zaizkit. Horien mamia. Ongi egituratuak eta atmosfera ezerosoa dutenak. Atmosfera da liburuaren ezaugarri nagusia. Protagonisten estuasuna. Liburu ederra.

Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, …

Protagonista (emakume gazte bat), bere birraitonak egindako etxera doa bizitzera, Getxo eta Plentzia bitarteko kostan itsaso aurrean eraikitako etxe bakarti …
Hilketa batekin hasten da liburua. Kazetaria da protagonistetako bat. Idazleak mundu hori ongi ezagutzen du eta nabari da. Misterioa ez da eleberriaren osagai bakarra, hausnarketa eta hari-mutur asko dakartzalako. Gai eta ertz asko ukitzen ditu: eskuin-muturra, gizon boteretsuak, matxismoa, prostituzioa, sexua, rock musika... Komunikabideen berriak emateko begirada du ardatzetako bat. Etengabe ageri da eleberrian. Oso ongi tartekatu ditu kontakizun nagusia eta irudipen ezberdinak Santiagoko azpi-mundu moduko horretan. Nire ustez euskarara ekartzeko moduko liburua da.

Bizitza xumea izan zuen Mauriziak, eta xumetasun horretatik bihurtu zen ezinbesteko erreferentzia, naturaltasunaren etsenplu eta, finean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren …
Inoiz irakurri gabea nintzen poesia eta narratiba uztartzen zituen lanik. Eleberri beltza idatzi du Miren Agur Meabek. Baina olerkietan emana. Eta badu intriga! Hilik azaldutako nerabe bat du abiapuntu. Protagonistak eskolatik ezagutzen du. Eta nerabe horren lagun batek haren egunerokoa ematen dio. Handik aurrera, misterioa hitz aukeratu eta egokietan paperera ekarria aurkituko duzu. Baita gazteen hizketa-moldea olerki bihurtua tokatzen denean. Dena ongi zaindua.
Ez naiz poesian aditua. Ez dakit askorik. Baina intuizioak esaten dit liburu aparta idatzi duela Miren Agurrek. Niri behintzat, izugarri pila gustatu zait.

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / zein ederrak / izan daitezkeen …
Mendigurenen liburu berria oso ona da. Nire iritziz, irakurri beharrekoa. Eta eskertzekoa da, halako euskara dotorea darabilen eta liburuen irakurketa errazten duen estiloaren jabe den pertsonak, gai polo honi heltzeko hartu duen hautua. Nola erreparatu dion, akaso, axaleko dirudien kuarteletako haurren jokabide inuzenteari nola emazteenari Eta nola bukatu!