Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Nolabait esatearren: Izeta sariketan txapelduna gelditu den bertsolaria bikaina irudituko zait, ez dudalako Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean txapeldun geratu den bertsolariaren neurria bilatzen. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Esne-berriketan liburuaren kritika egin du

Begoña Durruty, Uxue Alberdi Estibariz: Esne-berriketan (Basque language, 2025, Elkar) 5 izar

Ahoz belarrikoak

5 izar

Kontakizun barregarriak, hunkigarriak, gogorrak, ederrak, mingarriak... denetik dago Uxueren liburu berrian. Emakumeek bizitutakoak dira guztiak. Emakume xelebreak, ausartak, bizkorrak, eraskak, langileak, zintzoak... Denak, ahoz belarrira jaso, eta halatsu paperera moldatuak, hizketan bezalaxe, orriak dilindan irakurleon begietara dir-dir eginez ekarrita. Eta politak dira oso, ia denek badutelako halako ttak xarmangarri bat.

(e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du

Josu Goikoetxea: Lakioa (Euskara language, Elkar) 5 izar

Dotorea.

Baloraziorik ez

Gustatu zait Lakioa. Idazmodu landua eta dotorea aurkitu dut. Magia, nire begietara. Nabari da esaldien osaketan eta hitzen aukeraketan dagoen lana. Pausa, eta erabakia hartzeko hausnarra. Eta jakina, dotorezia idatzia ahozko literaturaren bizitasunarekin zipriztintzeko hartutako hautu neurtua. Gainezka ez egiteko kantitatean. Txukun. Eta ipuinak gustatu zaizkit. Horien mamia. Ongi egituratuak eta atmosfera ezerosoa dutenak. Atmosfera da liburuaren ezaugarri nagusia. Protagonisten estuasuna. Liburu ederra.

(e)k Marga Tojo(r)en Sarela liburuaren kritika egin du

Marga Tojo: Sarela (Paperback, Galego language, Edicións Positivas) 5 izar

Unha xornalista de volta en Compostela, un trompetista, o cadáver dunha muller no río Sarela, …

Nobela beltza

5 izar

Hilketa batekin hasten da liburua. Kazetaria da protagonistetako bat. Idazleak mundu hori ongi ezagutzen du eta nabari da. Misterioa ez da eleberriaren osagai bakarra, hausnarketa eta hari-mutur asko dakartzalako. Gai eta ertz asko ukitzen ditu: eskuin-muturra, gizon boteretsuak, matxismoa, prostituzioa, sexua, rock musika... Komunikabideen berriak emateko begirada du ardatzetako bat. Etengabe ageri da eleberrian. Oso ongi tartekatu ditu kontakizun nagusia eta irudipen ezberdinak Santiagoko azpi-mundu moduko horretan. Nire ustez euskarara ekartzeko moduko liburua da.

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Amorante frantsesa liburuaren kritika egin du

Miren Agur Meabe: Amorante frantsesa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / …

Aparta!

Baloraziorik ez

Inoiz irakurri gabea nintzen poesia eta narratiba uztartzen zituen lanik. Eleberri beltza idatzi du Miren Agur Meabek. Baina olerkietan emana. Eta badu intriga! Hilik azaldutako nerabe bat du abiapuntu. Protagonistak eskolatik ezagutzen du. Eta nerabe horren lagun batek haren egunerokoa ematen dio. Handik aurrera, misterioa hitz aukeratu eta egokietan paperera ekarria aurkituko duzu. Baita gazteen hizketa-moldea olerki bihurtua tokatzen denean. Dena ongi zaindua.

Ez naiz poesian aditua. Ez dakit askorik. Baina intuizioak esaten dit liburu aparta idatzi duela Miren Agurrek. Niri behintzat, izugarri pila gustatu zait.

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Borrero txiki bat (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia …

Ona!

Baloraziorik ez

Mendigurenen liburu berria oso ona da. Nire iritziz, irakurri beharrekoa. Eta eskertzekoa da, halako euskara dotorea darabilen eta liburuen irakurketa errazten duen estiloaren jabe den pertsonak, gai polo honi heltzeko hartu duen hautua. Nola erreparatu dion, akaso, axaleko dirudien kuarteletako haurren jokabide inuzenteari nola emazteenari Eta nola bukatu!