Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Niklas Natt och Dag egilearen 1793 irakurtzen amaitu du

Niklas Natt och Dag: 1793 (2020, Salamandra) 5 izar

Nerea liburu-dendako Nereak gomendatu zidan eta thriller bikaina da. Garai hortako bizimoduaren gogortasuna, kutsadura eta zikinkeria presente daude uneoro, hozkia, beldurra eta nazka sortzeraino. Baina merezi du. Ez zait gustatu idazlearen biografian Suediako famili noble zaharrenetakoaren oinordekoa dela irakurtzea. Ia liburua ez irakurtzekotan egon naiz aipamen horregatik.

(e)k Oihane Amantegi egilearen Cayo Hueso irakurtzen amaitu du

Oihane Amantegi: Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

Kontakera xalo, goxo eta magikoz eraikitzen ditu esaldiak Oihanek; bata bestearen atzetik, bata besteari erantsiz. Erritmo pausatuz eta lotura milimetrikoak osatuz. Fabula moduko batean murgiltzen du irakurlea. Oraingoan Ke-laino artean, marinel zahar baten begietatik, zenbait pertsonen bizitza kontatuko digu. Plazer ttiki bat.

JOSU ARTEAGA: HISTORIA UNIVERSAL DE LOS HOMBRES GATO (Paperback, 2015, Desacorde Ediciones) 5 izar

Altxor ttiki bat, zalantzarik gabe. Harrigarria zentzu guztietan. Istorioak lotuko zaitu. Ezohikoa da. Gainera, komarik gabeko liburua da. Esaldi laburrez osatua dago. Eta hortaz gainera, Arrasateko idazlea izan arren nafarrera peto-petoa darabil. Obabarik ez dago hemen, bai, ordea, Zarraluki. Beste idazleen liburuetara jauzi egin duen herria