Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Maite Lopez Las Heras (Itzultzailea eta hitzaurrearen egilea): Poetandreak (Paperback, Euskara language, Balea Zuri) 5 izar

"Liburu honetan, Antzinaro Klasikoko hamaika mendeetan zehar guregana iritsi diren emakumeen testu eta testigantzak biltzen …

Liburu ederra da. Maiteren azalpen eta kontesturatzeko argibideak ezinbestekoak egin zaizkit. Garaia eta pertsonaien nondik norakoak ezagutzeko, batez ere. Ez nago klasikoekin ohituegia, eta, jainko eta mitologia greziarraren ezezagutza erabatekoa da nirea. Beraz, aitortuko dut poema batzuekin gozatu arren, beste batzuekin kosta zaidala horietan barneratzea, gustatuta ere.

Sabino Cabeza Abuín: Frontera oscura (Paperback, 2021, Booket) 5 izar

Liburu bikaina da eta erraz irakurtzen da. Pantailaratzeko moduko istorioa da. Hartaz gainera, idazleak teknologiaren ezagutza handia du, zenbaitetan gehiegitxo kargatzeraino, baina, hala ere eskertzen da. Bada gustatu ez zaidanik, ordea. Egitura militarren normalizazioa. Haien arautegi, agindu eta disziplina absurduen etengabeko erakustaldia. Nolanahi ere liburu ederra da.

(e)k Nerea Ibarzabal Salegi(r)en Bar Gloria(r)i buruzko iruzkina egin du (Narratiba, #144)

Nerea Ibarzabal Salegi: Bar Gloria (EBook, Euskara language) 4 izar

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea …

Ez dut ezer berririk esanen Nereak Bat Glorian erabiliako idazkera bikaina iruditu zaidala esanda, baina halaxe da. Baserritar kutsu horren liluran harrapatu nau dilindaka. Istorioari dagokionez, gustura irakurri dut. Banekien egunerokoaren xumearekin topatuko nintzela, ez zela epikarik eta abenturarik izanen, eta gustatu zait.