Erabiltzailearen profila

Uxue

Uxue_pm@paperjale.eus

duela 2 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Letren artean bizi naiz, lanbidez eta zaletasunez.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Uxue(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Irakurrita (8 guztiak ikusi)

(e)k Júlio Santos(r)en Mila urte geroago liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #1)

Júlio Santos: Mila urte geroago (Paperback, euskara language, 2024, Xarpa Books) 5 izar

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Txano eta Oscarren abenturetatik ezagutuko nauzu …

9-10 urtetik goragoentzat oso gomendagarria

5 izar

Jarraitzen nauzuenek badakizue Txano eta Oscar abenturen oso zalea naizela, eta haien egileen, Julio Santos eta Patricia Perezen, lana asko gustatzen zaidala. Oraingo honetan, saga horren pertsonaiaren batek bere bilduma propioa hasi du: Sara-Li, Txano eta Oscarren arreba txikia.

Bikien abenturek aurrera egin ahala, Sara-Liren protagonismoa handituz joan da, eta ideia bikaina pentsatzen zait bere ibilbidean zentratzea. Hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa Txano eta Oscarren liburuak irakurri izana Mila urte geroago ulertzeko. Gomendagarria litzateke hainbat erreferentzia agertzen direlako, eta, azken finean, Sara-Liren sormena hor dago; baina, erreferentzia horiek agertzen direnean, Juliok azalpen txikiak sartzen ditu ezagutzen ez dituenentzat (edo gogoratzeko, ezagutzen ditugunontzat).

Beno, goazen liburuaren mamia ezagutzera, ordua da eta!: Sara-Lik botere magikoak dauzka. Horiek ulertzeko eta menperatzeko Avalongo aztien eskolara doa. Bertan hainbat botere dauzkaten gazte gehiago daude eta ezagutuko ditugu; batzuk Sara-Liren lagunak dira, beste batzuk… ez. Hau da, edozein eskolan bezala.

Sara-Lik ikuspenak dauzka, eta …

(e)k Sihara Nuño(r)en Ilargi/Luna liburuaren kritika egin du

Sihara Nuño, Nagore Pérez Fernández (itzultzailea): Ilargi/Luna (Paperback, euskara language, 2024, Ultramarina C&D) 3 izar

«La Colección Bilingüe Mar se ha ido consolidando a lo largo de los años como …

Poema-liburu elebiduna, originala

3 izar

Ilargi/Luna espainol-euskara poema liburu elebidun hau iritsi zitzaidanean, ez nuen atzeko azalaren testua irakurri, eta ez dut orain arte irakurri, bukatu ondoren. Sihara Nuñoren biografia irakurri nuen, beraz, liburuaz nekiena zera zen: Lunaren amak, liburu-saltzaileak, poetak, aforistak eta taileristak idatzia zela. Nire subkontzienteak aurreikusi zuen ama batek bere alabari egindako poesia samurren bilduma izango zela, ama-maitasunaren sentimendu garbi eta baldintzarik gabekoetan oinarritutako bertsoak osatuta.

Zerbait desberdina aurkitu dut. Siharak ama-alaben arteko harremana aztertzen du, naturari dagokiona animalia-oinarri batetik. Sorkundea, erditzea eta hazkuntza Lurrarekin, animalien munduarekin eta sistema planetarioarekin mimetizatzen ditu, eta horren erdian ilargia dago, bere Luna, elementu apurtzaile eta, aldi berean, harmonizatzaile gisa. Hazkuntzaren eta ama-sentimenduaren primitiboa islatzen ditu. Artifizioak alde batera uzten ditu eta erakusten du alaba bere hedadura dela; azaltzen ditu baldintzarik gabeko maitasuna eta berarekin doian betiereko babes-sena. Baina, aldi berean, «kumea» izaki independentea da; bizirauteko ezagutzak eta bitartekoak transmititu behar dizkio.

Bitxia da Sihara Nuñok …