Erabiltzailearen profila

Uxue

Uxue_pm@paperjale.eus

duela 2 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Letren artean bizi naiz, lanbidez eta zaletasunez.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Uxue(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Irakurrita (8 guztiak ikusi)

(e)k Patricia Pérez(r)en Sara-Li - Jatorria: Itzalak Kad Madhanen(r)i buruzko iruzkina egin du (Sara-Li jatorria, #5)

Julio Santos, Patricia Pérez: Sara-Li - Jatorria: Itzalak Kad Madhanen (euskara language, 2025, Xarpa Books) 5 izar

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Ahizpa zaharrago bat nuela eta nire …

Itzalak Kaz Madhanen Sara-Li - Jatorria sagaren bosgarren liburua da. Komeni da ordenan irakurtzea, ezer ez galtzeko eta ondo ulertzeko. Abisu garrantzitsua: erreseina honetan aurreko liburuen destripea dago!

Narrazioaren hasieran Sara-Lik laugarren liburuaren amaierako sorpresa gogorarazten digu: ahizpa biologiko bat dauka! Bera baino zaharragoa da eta Xia Wei du izena eta, dirudienez, bere bila dabil. Jakina, Sara-Lik ere berarekin elkartu nahi du, baina ez da erraza izaten ari. Beti bezala, lagunen laguntza dauka. Elkarrekin hainbat irteera egiten dituzte eta Avalon jauregiaren inguruko tokiak bisitatzen dituzte, hala nola Ghillie Dhu basoa, Haritz Handia edo Kaz Madhanen hondakinak. Txangoetan ez dira falta abentura, magia eta fantasia. Adiskidetasunak eta talde-lanak, non bakoitzak bere ahalmenen eta gaitasunen onena ematen duen, zenbait zalantza argituko dute, baina misterio berriak ere aurkituko dituzte.

Bitartean, Sara-Lik bere botereak ezagutzen jarraitzen du, eta oraindik ez da horien handitasunaz jabetzen (ezta gu ere). Zorionez, Aurorak haiek ulertzen eta kontrolatzen laguntzen …

(e)k Ágota Kristóf(r)en Koaderno Handia liburuaren kritika egin du

Ágota Kristóf, Eskarne Mujika Gallastegi (itzultzailea): Koaderno Handia (Paperback, Euskara language, 2022) 5 izar

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita …

Gerra oinarri hartuta, ezinbestekoa

Baloraziorik ez

Gerra dela eta, amak seme bikiak amonarekin uzten ditu, beraientzat leku seguruago izango delakoan. Umeek hamar urte baino gutxiago dauzkate, ordurarte ez zuten amona ezagutzen, eta honek ez ditu bilobak estiman.

Oso garai gogorrak hasten dira anaientzat, eta modu autodidaktikoan egokitzeko erabakia hartzen dute, bizirauteko. Haien bizipenak koaderno handi batean idazten dituzte; Koaderno Handian, hain zuzen ere.

Gerraren miseriak adierazi zaizkigu liburu honetan, inozentea izateari uzten dioten umeen begiradaren bidez. Umeak eta inozentzia naturalki lotuta dauden terminoak dira; banantzen direnean beti izaten da gizakiaren ekintzarik txarrenen eraginagatik eta horrek benetan tristura, amorrua, haserrea sortzen ditu. Ume horiek, liburu honetako protagonistak eta gerra bat bizi diren guztiak, biziraunez gero, hurrengo belaunaldiaren umeak hezituko dituztenak izango dira; nolabait, haien zauriak ere transmitituz. Gerra baten ondorioek hainbat belaunaldi kutsatu egiten ditu.

Liburu honek narratzaile bitxia du, pluraleko lehen pertsona baita: «gu». Prosa errazean idatzita dago, umeen hizkera estiloan, eta kapituluak motzak dira. Horregatik, …

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Harrikolore liburuaren kritika egin du

Iñigo Ibarra Alonso, Irati Merino Petralanda: Harrikolore (Paperback, Euskara language, Denonartean) 5 izar

Abenturak, misterioa eta hizkuntzen arteko errespetua aurkituko dituzu liburu honetan. Maddalen, Maitane eta Ziortzak kolore …

Umeentzat oso aproposa eta atsegingarria

5 izar

Harrikolore Iñigo Ibarrak argitaratu duen azken liburua da, 9 urtetik gorako irakurleentzat. Bilbon bizi den Maddalenek lehen pertsonan kontatzen digu istorioa, eta sinopsia irakurrita argi edukiko dugu mamia nondik nora doan.

Irakurtzeko erraza da: hamar urteko semeak ondo irakurri dut eta zortzi urteko alabak, lagunduta bada ere, ondo jarraitu du ere bai. Gainera, tonu dibertigarria dauka, barre bat baino gehiago egin dugu. Irati Merinoren ilustrazio biziek testua irudikatzeko lagungarriak dira eta entretenitzeko gehigarria dira.

Maddalen eta bere lagunen abenturak jakin mina piztu du, misterioa ez da falta, harrikolorearen misterioa… Laguntasuna eta lantaldearen garrantzia ere erakutsi digu. Asko gustatu zait bretoia hizkuntza agertzea, eta zelan egin dituzten ahaleginak elkar ulertzeko; batez ere, ahaleginak bi aldeetatik datozelako. Horrela, errespetua eta interesa agerian gelditu dira.

Ez dut gehiago esango ez dudalako spoilerra egin nahi. Hori bai, animatuko zaituztet Harrikolore irakurtzera, helduei ere bai. Irakurketa atsegingarria, misteriotsua da, eta sorpresaren bat hartuko duzue!

(e)k Patricia Pérez(r)en Non zaude, Maylin? liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #4)

Julio Santos, Patricia Pérez: Non zaude, Maylin? (Hardcover, euskara language, 2025, Xarpa Books) 5 izar

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Liburutegian atseden hartzen ari nintzela, makilatxo …

Gai berriek bildumaren interesa mantentzen dute

5 izar

Gezurra iruditu arren, amaitu dugu Sara-Li, jatorria bildumaren laugarren liburua: «Non zaude, Maylin? ». Beti harrituko nau Julio Santosek eta Patricia Pérezek liburuak argitaratzeko duten abiadurak. Eta, gainera, primeran zainduta daude.

«Non zaude, Maylin?» liburua mamitsua da. Oraingoz, behintzat, atzean utzi ditu hiri galdua eta dimentsio-bidaiak, eta Sara-Lik eta Avalon magia-eskolako bere kideek gogotsu espero zuten zerbaitetan zentratu da: makilatxo-magikoak! Azkenik, haiekin entseatzen hasi dira eta, tira, Sara-Lik errazagoa izatea espero zuen. Gure protagonista berezia da, beraz, bere makilatxo-magikoa ezin zen gutxiago izan, eta, ondorioz, kontrolatzeko zailtasun gehiago izango du. Txango entretenigarri bat ere egingo dute, non abentura, arrisku berriren bat, Casandra, Neil eta Archie lagunekin konplizitatea eta Kendra bere «etsaiarekin» rifirraferen bat ez dira faltako. Hori bai, Kendraren anaiarekin, Kilianekin, gero eta harreman hobea edukiko du.

Hori guztia gutxi balitz, Sara-Lik misterio bat ezkutatzen duen liburu bat aurkituko du: bere barruan, marka bitxi bat eta ikuspenak sortzen duen zerbait …

(e)k Patricia Pérez(r)en Obsidianazko begia liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #3)

Júlio Santos, Patricia Pérez: Obsidianazko begia (Paperback, euskara language, 2024, Xarpa Books) 5 izar

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Lagunekin kanpamentuetan nengoela, Avalongo magoek laguntza …

Sara-Li 3. Gero eta bilduma sendoagoa, gaztetxoentzat

5 izar

«Obsidianazko begia» Sara-Li: jatorria bildumako hirugarren liburua da, Julio Santos idazlearena eta Patricia Pérez ilustratzailearena. Aurreko bi liburuak «Mila urte geroago» eta «Hiru galdua» dira. Irakurri badituzue, Sara-Li, protagonista nagusia, ezagutzen duzue honezkero. Ekialdeko neskatila da, bere guraso eta Txano eta Oscar anaia bikiekin bizi dena. «Obsidianazko begia» liburuan, Sara-Li eta bere lagunak kanpamentuetan ibiltzen dira: natura, txabolak, elkarbizitza, lagunak eta ez hainbeste... azken finean, gaztetxoak dira. Hala ere, zerbaitek ateratzen du Sara-Li handik: galdutako hirira itzultzeko eskatzen diote. Oraingoan haratago doa eta beste bizimodu bat deskubritzen du, bere irudipenekin zerikusia duena. Asko gustatzen zait Juliok sortu duen eta Patriciak irudietan islatu duen azpimundu hori, bai eszenatokietan, bai pertsonaietan. Beste behin, Sara-Lik fantasia, magia eta irudimena dakarzkigu, bere adineko talde baten esperientzia normalekin batera: bekaizkeria eta norberekeria, eta baita jakin-mina, inpultsibitatea eta baldintzarik gabeko adiskidetasuna ere. Eta zer gertatzen da obsidianaren begiarekin?, esango duzue. Argi dago garrantzi handia duela istorio …

(e)k Júlio Santos(r)en Hiri galdua liburuaren kritika egin du (Sara-Li jatorria, #2)

Júlio Santos, Patricia Pérez: Hiri galdua (Paperback, euskara language, 2024, Xarpa Books) 5 izar

Kaixo, nire izena Sara-Li da, eta botere magikoak ditut. Nire lagunek eta nik gure azken …

Magia eta abentura irakurle gazteentzat

Baloraziorik ez

«Hiri galdua» Sara-Liren bigarren abentura da. Lehenengoa «Mila urte geroago da». Honek protagonistaren Avalon magoen eskolako lagun eta klase-kideak aurkeztu zizkigun. Abentura berrien hasiera ere utzi zigun, eta zalantza asko airean.

Eskolako lurpean aurkitu zuten kobazuloaren historia jarraitzen du. Irakasleak beren kabuz ikertzen aritu dira, eta bertatik galdutako hiri misteriotsu eta urrutiko batera irits daitezkeela jakin dute. Sara-Li eta bere lagunak hiri horretara doaz. Han mundu berri bat aurkituko dute, non ikertzeko gauza pila bat aurkituko dituzten, baina beste baterako utzi beharko dute. Abentura “zikindu” egiten da bi “gaiztoen” erruz: Malakran, oso gaiztoa dena, eta Kendra, hainbestekoa ez dela uste dudana.

Eta hori da konta dezakedana trama gehiegi ez destripatzeko…

Istorio honetan Txano eta Oscarren —Sara-Liren anaien— sagatik ikusten ari garen elementuak aurkituko ditugu: abentura, fantasia, misterioa, adiskidetasuna eta talde-lana. Baina gazteen artean sor daitekeen lehia hori ere hor dago, inbidiaren ondorio izan daitekeena ziurrenik, eta ez da konpontzen «lagunak …