Asier Iturralde Sarasola (e)k Ignacio Barandiarán Maestu egilearen Guipúzcoa en la Edad Antigua irakurtzen amaitu du (Colección «Documento», #3)

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Liburuaren bizkarreko laburpena irakurrita epaitegiak eta abokatuak oinarritu dituen liburu bat espero nuen eta egia esan ez ninduen gehiegi erakartzen. Hala ere, irakurri ahala ezusteko oso atsegina hartu dut. Lege kontuek badute pisua liburuan, batez ere liburuaren erdi aldera, baina nagusiki XX. mende hasierako AEBetako hegoaldeko herrixka baten eta bertako biztanleen erretratua da, neskato zuri baten ikuspuntutik kontatua: arrazismoa, klasismoa, sexismoa, itxurakeria... Amaitu ondoren kritikak irakurtzen aritu naiz, eta egia da ikuspuntu zuri batetik idatzia dagoela, baina bere garairako oso aurreratua iruditzen zait, eta dirudienez eragin handia izan zuen AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduan.

One of the best-loved stories of all time, To Kill a Mockingbird has been translated into more than 40 languages, …
Saharar herriari buruz gutxi dakidala onartu behar dut. Liburu hau guztiz gomendagarria iruditu zait haiei buruz gehiago ikasteko. Liburuaren egilea den Kristina Berasain kazetariak 2024ko Prentsako Argia Saria jasotzean esan zuen bezala: “Munduan ahaztutako herri eta gatazka asko daude”. Liburu honi esker euskaldunen artean sahararrena ezagunxeago izango dela pentsatu nahi dut. www.argia.eus/albistea/prentsa-argia-saria-sahara-herri-bat-erresistentzian

One of the best-loved stories of all time, To Kill a Mockingbird has been translated into more than 40 languages, …
Hainbat liburu ezagunetan bezala elkarri istorioak kontatzen dizkiote protagonistek, gero guztien artean gertatutakoa argitzen saiatzeko. Hasieran gutxiesten badute ere, laster batean nabarmentzen da Miss Marple etxekoandrearen azkartasuna. Istorio laburrak interesgarriak dira eta bukaeran ustekabean harrapatzen zaituzte.

This book consists of several mini stories of unsolved murders and crimes. A group of people each try to solve …

This book consists of several mini stories of unsolved murders and crimes. A group of people each try to solve …
Urnietako saroeei buruzko informazio ugari jasotzen du egileak: arkeologia, hizkuntzalaritza, dokumentazio historikoa... Hala ere, faltan bota dut arkeoastronomiarekin lotura justifikatzea. Saroeak eraikitzean agian printzipio astronomikoak erabili zituztela dio egileak: "maiz benetako 'haizeen arrosa' bihurtzen baitira" eta "sarritan astronomikoki primeran zuzendua egon ohi den oktogonoa" bezalako baieztapenak eginez, baina gero ez ditu ematen hori justifikatzeko datuak. Gainerakoan irakurketa interesgarria horrelako gaiak gustuko dituenarentzat.

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako su-etenaren ostean, sahararrek berriz ere …

Damien Dekarz es uno de los personajes más influyentes del mundo de la permacultura. Sus videos y libros sobre el …
Baserri ondoan utzita zegoen sail bat fruta arboladi bihurtzen ari naizenez oso interesgarria iruditu zait eta aurrerantzean ere eskura izango dut erreferentzia bezala. Baso jangarrien inguruko gai asko ukitzen dituenez ez du gehiegi sakontzen bakoitzean. Hala ere, bibliografia hautatua dakar gehiago ikasi nahi duenarentzat. Naturako basoetatik eta basoaren mugetako sailetatik ikasteko gonbita egiten du eta oso urrun dago jardinetatik. Argazkietako belar luzea ikusi besterik ez dago.
@gorka_bmren iruzkina irakurri ondoren irakurri nahi ditudanen zerrendara zuzenean paperjale.eus/user/gorka_bm/review/24300/s/astroen-gurutzaketa#anchor-24300

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da …