Deigarrixa dok, baitta be, idazliak estiluekik egitten daben jolasa. Pertsonaje bakotxan hizkera errejistruez gain (meatzari erdeldunak vs. burges neoerdeldunak vs. basarrittar euskaldunak), kontakizunak berak parametruak aldatzen jittuk, historixian ardatza dan naturalismo bizittik, garai mitiko prekristauetara aldatzian, ipoiñen ritmo, hizkera eta ebokaziñua hartuta. Sekulan etxuat halako errekurtsorik ikusi. Pixkat arrarua dok, baiña ondo jagok.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
1890 dok, sozialismuan hastapenak Euskal Herrixan. Zirradua emoten jok Toribio Etxebarrian idazkixetako kontuak bizirik ikustiak ("8 ordu biharrerako, 8 ordu deskantsurako, 8 ordu ikasteko!") eta Eibarrera handik gitxira kutsatuko zan mobimenduari pultsua hartzia. Eta oso egokixa, retorika iraultzaillia (errepikakor xamarra) basarrittarran kontrapuntuakin arintzia.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Zergaittik dok Pinilla hain idazle ona? Kontau nahi dabena -burruka soziala- pertsonaje sinisgarrixekin, bizitza normalen erretratuekin janzten dabelako. Pertsonajiak arketipuak izanda be: Roque boronoa, Isidora pasionaria, Marcelo dinamiterua, Altubenako basarrittarrak, Baskardo jauntxuak... bere perfillak -hizkera propio eta guzti- ondo landuta jagozak, eta pertsonaje poliedrikuak dittuk, konplejuak, onak/gaiztuak sinplekerixan jauzi barik.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Robert Alcock(r)en The Island that Never Was / La Isla que Nunca Fue / Inoiz Irla Izan ez zena liburuaren kritika egin du
Zorrotzaurre
3 izar
Gentrifikaziño historia guztiak punto amankomunak jaukez: higaduria, ruina, bedarra, landariak bere eremua errekuperatzen... Halan be, giro horretan mobitzen dan begi zorrotz batek edertasuna, eta amesetarako atxekixia topau lajeikek: horixe egitten jok Altcockek, bide batez gaur egungo Zorrotzaurreko azken mohikanuen burrukia ulertzeko oiñarri ona emonaz.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Grupo de Actividades Espeleológicas GAES de Bilbao(r)en El mundo subterráneo en el karst de Itzina liburuaren kritika egin du
Argitalpen polibalentea
4 izar
Oso liburu txukuna. Zatirik haundiña espeleologia (=zientzia) kontuak dittuk, Itzinako lurpeko panoramian dimentsiñuekin, eta haren esploraziñuan egoeriakin, jabetzeko balixo deskuana. Baiña amaieran, espeleismora kiñu bat dago (azkenaldixan goraka doian turismo mota bat), eta oso egokixa eresten jetsat arrisku barik (norberandako, eta ondariandako) bisittau leikiazen zuluen minikatalogo bat egittiari.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Bakotxari beria: liburu honi esker hainbeste hari interesgarri topau jittuadaz, wikipedian tiratzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Santiago_Ruiz_de_Luzuriaga eu.wikipedia.org/wiki/Hern%C3%A1n_Gonz%C3%A1lez_Nieto eu.wikipedia.org/wiki/Uretan_iratotze
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru liburuaren kritika egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
La rehostia!
2 izar
Fermin Herran, nahikua heban lehelengo orrialdian ohartxo bat ipintzia, liburuan nundik norakuak azaltzen! Kostau jatak ulertzia, idazlan hau Labairun "Historia de Bizcaya" mamotretuan indize bat baiño ez dala. Hau da: tomoz tomo, liburuz liburu, txatalik txatal, ikutzen dirazen gaixen aipu ultralaburrak. Aspergarrixa baiño aspergarrixagua. Eta nahiz eta kontu interesgarrixak be topau dittudazen (ikusi iruzkiñak), Labairuna zuzenian irakorritta be egin lajeikek hori, PDF billaketekin, eta gaiñera info gehixago lortuta! (seguro nago kontu interesgarri asko pasau jataazela, laburran laburraz). Ez irakorri.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Ya kontua galduta jaukat, Erdi Arotik hasitta, zenbat bidar ukatu jakon Castro Urdialesi Bizkaian sartzia. Mobbing argixa jirudik, Bilbok merkataritzian de factoko monopolixuari eusteko, zergaittik eze, Enkarterrixa Bizkaitzat hartzen badok, Castro be hala izan beharko lajeukek, mapia begiratzia baiño etxagok, geografia, orografia eta hidrologia kontuan hartuta bixak bat dirazela ikusteko.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Peter Lamborn Wilson(r)en TAZ - Zone Autonome Temporaire(r)i buruzko iruzkina egin du
Ezin amaittu, frantses mailla bat bihar dok hau ondo ulertzeko, nik dakatena baiño hobia. @mikelgs
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Gracia Rivas(r)en Mirenolatu, la celadora vampira liburuaren kritika egin du (Miren Olatu, la celadora vampira, #3)
Hobetzen
4 izar
Lehengo estiluan (buruak emon ahala), marrazki zein gidoiari dagokixonez egilliak libre ikusten dittuk, solte jabizak, eta hori kontakizunen mesedetan da. Historia batzuk jenialak dittuk (Mirenolaturen umiena, esate baterako) eta azken orrialdian egilliak eurak be agertzia oso ona.





