MKarekingo kritikan, igual balore gehixena, 3. maillako "aparatchik" baten aldetik etortzia jatork. Vedetteak (bere biografia makeatuekin) fokuen argixan distortsiñua jaukek, onerako zein txarrerako.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Bizitzako amaieran dagozela dakixen pertsonen lotsa eta konpleju faltia (zelan amaittu zeban anarkista batek ABCn idazten???). Mobimendu komunista espainiarren barruko, ez radiografixia -zoratzekua litzake- baiña bai trantsekto oso interesgarrixa, "interior / exterior" eta "liberatu / legal" ikuspegixak kontrajarriz, garai horretako klandestinuen artian hain kontzeptu normalak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Carlos Semprún(r)en El exilio fue una fiesta(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
Eta hara sorpresia: neure burua ezagutu juat, "Defizit bi. Barne migrazioa. Andreak" txatalian, zein eta Joseba Gabilondo aittatuta. Izan be, gaur arte, neure lau aittitta-amametatik bat kontsiderau izan juat etorkin/joale: amama Isabel, Argentinako baztandarren familiakua. Baiña oin konturatu nok beste hirurak be, deserrotutako barne migrarixak zirala: aittitta Demetrio (Elgetako basarrixetatik Eibarrera, eta Orbea fabrikian atzetik Bittorixara), aittitta Manuel (Otola basarrittik kalera) eta amama Ines (Agiñako basarrixetatik kalera).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
Eta hala izaten jiharduk: liburuan bigarren zatixau, aldapan behera legez, gero eta bizkorrago, irakortzen najabilk, anekdota eta bristada kurioso ugarixak lagunduta.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
Galera estrukturalen txatala, oso interesgarrixa, denbora alegiazkoa eta egiazkoa bereiztiana, euskera zaharrian oso korrientia (euskalki guztietan) baiña gaur egun galbidian, erderak kalkatzeko joeriangaittik. Nere kasuan, total. Baiña basarrittarren hizkera hain diferente somatzian gakuetako bat be izan lajeikek hau (alde haundixa somatu izan juat, baila ez najenkixan esaten zergaittik).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
I SURVIVED TO LACAN. Markosen gauzak iñoiz irakorri doguzenori, ezaguna egitten jaku Lacanen izena. Handik ez bada hamendik, beti agertzen jaku aipuren edo ideiaren bat, neuri partikularki, buruko "relais"ak klak egin eta irakorketatik deskonektatzia eragitten nabena: ulergatxegi. Horregaittik jaukak garrantzixa neuk kapitulo hau amaittu izana. Etxuat esango ondo ulertu dotela -nahi bez- baiña Freud eta beran arteko aldien harixa jarraittu ahal izan juat, gitxi-asko, eta liburuan ekuatore hardcorea pasau izanan sentsaziñua jaukat. Izenburueri erreparauta oin entretenimentu gehitxuago datorrela emoten jok-eta, Torrealdaien sotana hegalarixakin-eta...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
Ahaleginak ahalegin, gauza interesgarrixak topatzen najabilk handik eta hamendik. Arrazoitzeko formia hizkuntziari lotziana (indoeuroparrok, gauza guztien arrazoia billatzera eruatek gaittuana, eta ez badogu topatzen, asmatzera) eta oin, mituen txatalian, gizaki talde guztiak naturatik kulturara eginiko jauzixen gakoak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
Markosek berak abixauta, banajenkixan liburu hau ez zala bestia bezain erreza izango. Gaixa bera (hizkuntzalaritza) trabes sartzen jatak, eta horrenbestez irakorketa diagonal xamarra egitten najabilk, hau da, ez esaldi guzti-guztien zentzu oso-osua harrapau nahixan, baizik eta ildo orokorrak bakarrik.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Markos Zapiain(r)en Ni, laiko liburuaren kritika egin du
Malleus maleficarum
4 izar
Liburu arriskutsua: kontuz ibiltzia jaukak Markosek, Eliziak kontrola berreskuratu ezkeriok (biharbada Alderdixan laguntziakin), liburu honek plaza-sua elikatzeko txartel guztiak jittuk-eta, biharbada egilliari kuneta baten atsedena bermatuz. Izan be, erakunde horrek montauta dakan tinglauan oiñarrixetan aztarka jiharduk, ez fededun kanpetxanuen (askotan jatorren) oiñarrixetan, ez bada eze hárek gobernatzen dabizen artzaiñen, eta jabe haundixenetan. Teologuak millaka urtez makillatutako makillia, agerixan. Kunetako maizter potentzial guztiak, batu gaitezen! Espainiako katoliko, sozialista eta komunistak de facto babestutako Konkordato madarikatu hori eraistetik hasitta.
Atxeki bakarra ikusten jetsat liburuari: Hezkuntza Laikoa taldiak egindako sukalde-lan txalogarri hori gizarte osora zabaltzeko "call to action" falta. Baiña biharbada Markosek nahikua egin jok, halako mobimendu bati oiñarri teoriko sendo bat emoten... Horregaittik behintzat eskerrikasko!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Markos Zapiain(r)en Ni, laiko(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Markos Zapiain(r)en Ni, laiko(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Markos Zapiain(r)en Ni, laiko(r)i buruzko iruzkina egin du
"Jeltzaleek adierazi ziguten Jaurlaritzak bezala mendebaldeko gainerako gobernu guztiek ere diruz laguntzen dituztela erakunde pribatuak, hala nola zinema eta kulturari lotuak, Athletic eta kirolari lotuak. Zergatik ukatu Kristau Eskolari, Athletici ematen bazaio?". Atxakixa-komodin honen kontra, Markos, hurrenguan erantzun: "Konstituzioan ez delako aldarrikatzen Athleticgabetasunik (tamalez), bai ostera estatua akonfesionala dela".


