Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende(r)en Hija de la Fortuna(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan juat: Opioaren Gerrak eu.m.wikipedia.org/wiki/Opioaren_gerrak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Begiratu bihar izan juat: Opioaren Gerrak eu.m.wikipedia.org/wiki/Opioaren_gerrak
Autorian arabera nobela eskasa badok be, neuri asko gustau jatak. Bidai-kontakizun bizi eta freskua, bide batez mapan jarraitzen dibertimendu haundixa emon destana.
Zelako biaje politta Suez, Itsaso Gorri eta Adenetik zihar Indikora. Begiratu bihar izan juat: - Kabotaje eu.wikipedia.org/wiki/Kabotaje - Goa Zaharra eu.wikipedia.org/wiki/Goa_Hiri_Zaharra
Begiratu bihar izan juat: Hanish ugartiak. en.wikipedia.org/wiki/Hanish_Islands
Vazquezen obran, liburu hau "txartzat" hartzen dok baiña, ni neu, oso gustora irakortzen najabilk. Igual buzeadorien mundua ezagutzen hasi naizelako? Greziar esponja-arrantzalian txatala bereziki gustau jatak: mariñel zaharren ipoiñak, buzeatzeko antxiñako teknikak (eta osasun arazuak), hordittasuna (ouzo, dasuposat) eta ontzi zaharra barriro ikusteko emoziñua...
Harixa hartzia kostau jataan, baiña behiñ historixan sartuta, oso ondo harilkatutako liburua dok. Gustora irakortzekua, egittura erakargarrixa (zatikatuta, atzekoz aurrera...) eta gauzak ikasteko balixo dabena, foko turistikotik aparteko Erroma ezagututa bide batez. Kikil-usaiñeko kritikiak "emakume literatura" modura klasifikauko lajeukek, pertsonajiak erretratatzeko moduengaittik, euren portaerian arrazoiengaittik... idazlia bera be konforme egongo nintzakelakuan najagok (ez najuan ezagutzen, ene ba da ta ba... 🤦), baiña neuri, gustau jatak.
Gaixa hain da extentsibua (mundu osoko gatazka guztiak!!) eze, autoriak jakintzat emoten dittuan gauza asko, bertakua izan ezian, ez dirazen ulertzen. "En 1981, ETA (m) entró decididamente en el conflicto de Lemoiz..." (aurretik ez Lemoiz, ez bertako gatazkia aittatu ez dittuanian).
Printzipala: liburua gozatzen najabilk. Baiña beste ikasgai bat: zita bibliografikuak testuari sendotasuna emoten jetsek, salbu eta... datu guzti-guztiak (irrelebanteak barne) bere erreferentzia eta orrialdian zehaztasunekin datozenian. Hori ya larregi dok... (neure idazlanetan kontuan hartzeko).
Idazliari larregi igartzen jakok alboraketa ideologikua, sinisgarrittasunan kaltetan. Kubako txatalian bereziki nabarmena dok, adjetibo larregi (aldekuak laudatzen, kontrakuak gatxesten), liderren gehiegizko miresmena, eta retorika reboluzionarixuak be traba.
Dana esateko, munduko punta batetik besterako saltuotan, historia garaikide nahikotxo ikasten najabilk (edo).
Mortadelok (Jabier Les gatxizen honekin ezagunagoa da, speleo munduan behintzat) txanttilloi hori jarraitzen jok behintzat: atalik atal, lehelengo historia orokor pixkat; gero, historia militarra; eta azkenik, kueben erabilpena.
Intereseko liburuan, aldaparik ez. 😉 Halan be, liburuak atxakixak be ba jittuk: pillatutako datuen antolakuntzia (geografikua? historikua? alfabetikua? ez juat logika bat harrapatzen), testuen orrazketa faltia (ezin da adimen artifizialian fede itsua euki). Edozelan be liburu ikusgarrixa dok, baiña test klasikua eginda (neuk ondo ezagutzen doten gaiari buruzko txatalak irakortzia), gaiñontzekuak ez neukez itsuki sinistuko. Alde ona: erreferentzia ugari, baieztapen gehixenak kontrastatzeko aukeriakin (horretarako ostera, denporia eta gogua bihar...).
Oso irakorketa atsegiña. Maittasunen fase eta episodio guztien artian, zelan ez norberan neurrikua topau? 😁
Begiratu bihar izan juat: Pasquino es.m.wikipedia.org/wiki/Pasquino
Begiratu bihar izan juat: San Luigi dei Francesi elizako kuadruak. artepiu.info/caravaggio-roma-san-luigi-francesi/
Begiratu behar izan juat: Camille Claudel. eu.m.wikipedia.org/wiki/Camille_Claudel