Oso ondo idatzitta jagok liburua. Egixa dok, ez dala azterketa exhaustibo bat -idazlan luze eta igual astuna izango litzakena-, ez bada eze, handik eta hamendik pickatutako cherryak aurkeztia. Modu erakargarrixan aurkeztia be, irakorketia arin eta entretenigarri egitteko eran, azken kapituluan datorren misterixua argitzerailok -irakortzeko desiatzen najagok, baiña... Je me retiens! 😁-.
Kritikak eta Iruzkinak
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Elorriaga López de Letona(r)en Odola kantari(r)i buruzko iruzkina egin du (Upaingoa Saila, #52)
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Elorriaga López de Letona(r)en Odola kantari(r)i buruzko iruzkina egin du (Upaingoa Saila, #52)
Ezagun dok giza-aberian joeria: gertakari odoltsueri bertsuak etara eta buruz ikasi; urkamendi-gillotinako ikuslegua bete... Lintxamendu pelotoietan be, hiruzpalauk ekin eta 100ek begiratu... Higoiña emoten dogu. Eta balada ederrak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Unai Elorriaga López de Letona(r)en Odola kantari(r)i buruzko iruzkina egin du (Upaingoa Saila, #52)
Hau dok hau, fikziño-gosez egotia eta saiakerak bata bestian atzetik etortzia! Hau Gabonetako erregalua, eta beste bi kolan.
Edozelan be, oso gustura irakorrzen najabilk. Idazliak retranka fiña jaukak, neuri gustatzen jatan modukua (narratzaille bixen jokua, aboziñaua 😂). Eta herri literaturako ale polittenak, baladak, beti izan dittuk nere interesekuak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseph Conrad(r)en Heart of Darkness liburuaren kritika egin du
Uste senduen arrakalia
3 izar
Gizarte biktoriarrian sendotasun morala, ziurtasun jainkotiarra, itxura errespetagarrixa, balixo haundixak ziran. Oiñarri ahuleko itxurak. Imajinatzen juat, liburu honetan agertzen dan noraezetasun existentziala gogorra izango zala, halako ikuspegidun gizartian. XIX. mendeko hizkuntzia eta komunikaziño-kodiguak ez dittuk gaurkuak, eta zentzu horretan liburu honen irakorketia gatxa egin lajeikek; halan be, interesgarrixa dok, pasarte oso ederrak jittuk -ur kresal zein gozoko mariñelen bizimoduakin lotutakuak, batez be- eta, jakiña, idazlanan errefentzialtasunak aparteko balixua emoten jetsak (hainbeste maisulan liburu honetan oiñarritzen dittuk, hala nola Apocalypse Now pelikulia eta Independentziaren Dekalogoa ipoiñ bildumia).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k César Oroz(r)en Antso Azkarra sutan!! liburuaren kritika egin du
On fire!
3 izar
Itzulpena oso eskasa izanda be (uste eze orijinala gaztelerazkua dala) ez nekixazen hainbeste gauza ikasi jittuadaz, baitta barre ederrak be, batez be navarrrristen mituak desmontatzen dittuan pasartietan.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k César Oroz(r)en Antso Azkarra sutan!!(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan juat: Ambrosio Huitzi kortapedos 😁 es.wikipedia.org/wiki/Ambrosio_Huici_Miranda
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du
Saiakeragile arrazionalaren amets monstruosoak
4 izar
Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittekua ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)
Jode Lope Diaz de Haron (Mariaren aittan) herixotza nobeleskua! 😅 (Antso Gaztelakua "laguna" apuñalatzen saiatu zan, eta zaldun batek eskua mandoblez ebagi jetsan, eta maillu kolpe biz errematau zeben). Jauntxuen arteko norgehiagokan galtzaille. 🤷
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa(r)i buruzko iruzkina egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa(r)i buruzko iruzkina egin du
9 teleberri anti-sumisioa. EH geografikua euskal-musulman tropikala eta EH etnikua Skan lurraldian gotortuta? Ipoin jostarixa, baiña ez najagok sigur muiña ulertu detsaten...
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseph Conrad(r)en Heart of Darkness(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburu honen izugarrittasuna, zati haundi baten, bere moralina faltan egon lajeikek. Gizarte biktoriarrian, kontakizun literario ikaragarrixak onartuko zittuan, baldin eta protagonistiak -azken momentuan bada ba- jangoikua aitortu eta bere aurrian damua erakusten bazeban. Hamen etxagok halakorik. Juzkuak, protoexistentzialismo baten estiluan, aldrebesak eta korapillotsuak izan lajeikez, baiña etxagok damu biktoriarrik.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseph Conrad(r)en Heart of Darkness(r)i buruzko iruzkina egin du
Gustatzen jatak gizon zurixen noraezan eta konfusiñuan erretratua, ulertzen ez daben hizkuntzen eta jentian artian. Kurtz eta arlekiña zurrunbillo baten galdutako txirikillak dittuk, zoroaldixak eta likidotasunak (bakotxa bere erara) eraginda, bizirautia lortu dabenak.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa(r)i buruzko iruzkina egin du
8 heart of basque darkness. Esango najeukek pintxo thrillerra dala oiñ arteko ipoiñik anbiziotsurna, maisu literarixuetan inspirautakua, eta (ni neu allegatzen ez naizen) plano abstraktuetan sartzen dana. Eskerrak sexu gogorreko eszenak plano kaletarrera ondo ekartzen gaittuan!
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseph Conrad(r)en Heart of Darkness(r)i buruzko iruzkina egin du
Begiratu bihar izan juat: motley en.wikipedia.org/wiki/Motley




