Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Isabel Allende egilearen Paula irakurtzen amaitu du

Paula, Isabel Allende
Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto al lecho en que agonizaba …
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Paula es el libro más conmovedor, más personal y más íntimo de Isabel Allende. Junto al lecho en que agonizaba …
Erbesteko urte (ez hain) interesgarriko bizipen pertsonalen ostian, zihero engantxau naben azken zatixa: alabiari agurra eta hiltzen laguntzia. Mundu mineralerako azken pausuak bizi izan dittuan edozeiñek ezagutzeko moduko egoerak, ezinbestian norbere esperientzia gogor baiña ederretara eruaten gaittuana. Amaiera pozgarrixakin, zeozelan esateko.
Ondiokan erderaz errezago irakortzen juat, euskeraz baiño; zentzu horretan, idazkera erreflexibo hau pixkat korapillotsua egitten jatak. Halan be, gaixan interesak aurrera tiratzen nok, eta uste juat arazo barik irakorriko dotela.
ADESeko bookcrossing kajan 1000 bidar esku artian ibillittakua, baiña sekulan etxuat hartu. #etxekoandros naizen neurrixan seguru gauza interesgarrixak ikasiko dittudazela, baiña batez be kuriosidadia jaukat, azken urtietako sukaldaritza mediatiko honetan, ze errekurtso erabilli leikiazen betiko gauzak, era diferentian esateko.
Eta kolpian osteko gizarte terroristian deskribapena... buf. Oin arteko kontakizuna interesgarrixa izan dok, baiña honek... zirrada berezixa emoten jok. Nik neuk, Txileko diktadurako azken urtietan, ez najeukan ondiok kontzientzia politikorik. Gogoratzen dotena, anekdota hutsak dittuk: Stingen kantuak... Pinocheten irudi estrafalarixua... Gerora etorriko zittuan Victor Jaran musikia ezagutzia, bere historixia, "Yo pisaré las calles nuevamente", epaiketen lekukotasunak, lagun txiletarrak -argentinuen aldian hain diskretuak, hain apalak-, doluzko cuecak, "Todo Cambia"... Irakortzen nabillen honek hutsunez betetako puzzlia betetzen laguntzen jabilk.
Karta luuuuze modura planteautako liburua dok, urjentziazko egunkarixa, familiako kontakizunakin txandakatuta. Deigarrixa egin jatak, zelan heltzen detsan idazliak Allendetarren euskaltasunan topikuari. Eta, bistan dok, osaba Salvadorren gauzak gero eta pixu gehixago hartzen juek, 1973ko iraillan 11ko kontakizun zirraragarrira allegau arte.
Arraixua! Aipu erudito BAT harrapau juat!! 158 orrialdian, "Ero maite beti amorE" letrakartelan ondoko testuan. "Amodioa zoro da beti amoraduen artean..." aipua, Eibarko 1685eko bertso zaharretakua da. "Contu barri bat susedidu da..." hasten dana. Baiña idazle jostarixan kamuflauta emoten jok, "Adarrak emaiten dira Miraballesen" izenburuakin.
@mikelgs Ah bueno, kontauko dok!
101 letrakartel, 102 historia. Ipoin liburuetan legez, ixa bakotxak mereziko lajeukek iruzkiña. Klabe askotan jotako "musikia" izanda, edozeiñek bere neurriko "kania" topatzen jok ateburuan. Esan gura juat: letrakartel askok, edo eurei laguntzen detsen testuak, barruko fibrekin resonatzen juek, eta begixak itxitta eta pentsamenduan lagatzen habe. Oso ederra dok.

Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.
Gure urtietara hurreratu ahala, normala dan modura, historixak misterixo pixkat galtzen jok. Bestalde, dokumentuak be ugarixaguak dittuk, eta horretara, aukeraketan materixal asko kanpuan laga biharra jagok. Hori guztia igartzen dok bildumian hirugarrengo ale honetan (azkena ustez), baiña halan be ondo baiño hobeto betetzen jok bere helburua: idatzixak eta irudixak, argitaratutak baiña ez oso ezagunak, dibulgatzia. Beste liburuen modura, sarri kontsultauko dotena duda barik.
"Don Pako" Okamikan ekarpen historiko-etnografikueri etxakok bihar dan besteko garrantzirik emon izan -frankistia izan zalako, seguraski-, baiña datozen urtietan hori aldatuko dala uste juat. "Pisto"k behintzat, ondo balioesten jittuk, eta azken txatal honetan neuri, pertsonalki, Lekitton eta Ondarrun antxobiari emoten jakon garrantzixa ulertzeko balixo izan jestak. Gaur egunian be festa haundixa egitten jakok, antxoba sasoia hastiari, eta ez najuan ulertzen zergaittik. Klaro: gaurko aittitta-amamen gaztaruan, arrantzaliendako negua gose eta diru falta sasoia zuan. Antxobia hastiakin batera etortzen zan dirua, eta dendetan lagatako zorrak kittatzia. 1960tik aurrera hori aldatu zuan (neguan Afrikan arrantzatzen hastiakin batera) baiña menderik mende pasautako gosia, ondiok goguan jagok!
Idazliak dokumentuak antolatzeko erabilli daben irizpidia gustatzen jatak: fetxa bat erabiltzen dok "ainguratze-punto"rako, orden kronologikuan, nahiz eta gero, txatal bakotxian, historian aurrera-atzera egin. Horretara, kontakizuna txukun gelditzen dok, bestela dokumentu bilduma kaotiko izango litzakenari zentzua emonda. Neure idazlanetarako hartu biako juat ideia!
Liburuan azken zatixan, metahistoria: historiazalieri buruzko aipuak, Lekeitioko Udal Artxibuak urtietan zihar izandako billakaerak (eta espoliuak) aitzera emoten, eta falta dirazen dokumentu garrantzitsuak seiñalatuz, egunen baten merkatu baltzian edo ganbara partikularren baten agertu ezkeriok (1516ko berunezko sellu horrena, pekatu mortala dok). Ondo eginda.