Oier Gorosabel Larrañaga Joseba Barandiaran erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@Josebabarandi@mastodon.jalgi.eus Jajaja... noski! Baiña oin dala 50 urte ez nintzuan halako gauzez oso konsziente. Txupetia bakarrik inporta jataan!
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
@Josebabarandi@mastodon.jalgi.eus Jajaja... noski! Baiña oin dala 50 urte ez nintzuan halako gauzez oso konsziente. Txupetia bakarrik inporta jataan!
Erdittik aurrera ondo pasau juat, kontakizuna ondo harilkatuta dagolako. Fondua dok arazua, fondua: pertsonajiak oso topikuak dittuk, eta kontatzen daben historixian muiña, pastela. Oin dala 50 urteko pertsonia izan izan banintzok, tira: baiña nik zeozer gehixago eskatzen jetsat liburu bati.
Halan be, kontakizunan billakaeria oso ondo kontrolauta jagok, interesa mantentzeko; irakortzeko gogua emoten jok, eta atsegiña dok hori. Baiña... mentalidade karka xamarra usaintzen dok aldia guztietatik: "fideltasun" kontzeptua flotian jabilk denpora guztian (aldeko eta kontrako jarkerekin, ados, baiña kontzeptua bera kuestionau barik); gaur egunian bolo-bolo dabillen "soilik bai da baietz" ideia, ez dok esistitzen hamen (emakume protagonistiak "ez" esanez "bai" esaten jok); eta homosexualtasuna modu guztiz erreprimiduan bizitzen juek bai protagonista guztiak, bai idazliak berak.
Bueno, zorionez erdittik aurrera hobetu egin dok gauzia. Hiru pertsonaje nagusixak 1. pertsonan kontatzen juek bere zatixa, kontalari omniszientiakin txandaka; eta horregaittik, errejistro aldaketia eten bakua dok. Dana dala, ezin juat gaiñetik kendu telenobela txar baten gidoia irakortzian sentsaziñua. :-)

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi zenetik. Irango Iraultza islamikoa kontatzen …
Asko estimatzen juat liburi baten hetxuria. Esan gura dot: azala, enkuadernaziñua, orrialdien papela, eurak doblatzeko gidak... zentzu horretan, argitalpen hau apartekua dok, aspaldixan ikusi doten onena. Horregaittik egitten jestak grazixia, barruko testuan kalidade eskasak. Zelako truñua, momentuz! 😂
Asko gozatzen najabilk liburuan irakorketia. Palindromo ixa guztiak dittuk txapela kentzekuak (normala, onenen aukeraketia dok!), baiña batzuk... jenialak. Ilustraziño bakotxak be bere “zera” jaukak, eta testu aukeraketiak, gustora pentsatzen eta bigurguniak asmau nahixan irribarrez lagatzen gaittuk. Berbetan egon giñanian, Josebak pajinaren bat erakutsi jestan, adibide modura (Manu Sotarena, txarto gogoratzen ez badot: atentziñua deittu jestan bere gutxiespenan bidegabekerixia nabarmendu zebala, jeltzale izatiari egotzitta) eta azkenian galdetu najeutsan: “baiña hau zeiñek idatzi dau? Markosek, zeuk...?”. Orrialde horretakua aklarau jestan, baiña baitta be, irribarre bigurriz, liburua halako trikimailluz jositta dagola, apropos benetako eta asmautako aipuak ezin bereiztu ahal izateko (kontrastatze-lan monumentalakin ez bada). Horrenbestez, ixa eziñezkua dok Markosen eta Josebaren ekarpenak eta juan-etorriko hitz jolasak bereiztia: zihero txirikordatuta jagozak. Zelako ederra, eta gozagarrixa. Oin pentsatzen hasitta, Markos ni baiño urte bi gaztiagua izanda, seguru nagok Institutuan kointzididu genduala. Baiña batetik edadia, eta bestetik gaztelerazko lerrokuak euskerazkuekin asko nahastatzen ez giñala (“los kaixos” …
Asko gozatzen najabilk liburuan irakorketia. Palindromo ixa guztiak dittuk txapela kentzekuak (normala, onenen aukeraketia dok!), baiña batzuk... jenialak. Ilustraziño bakotxak be bere “zera” jaukak, eta testu aukeraketiak, gustora pentsatzen eta bigurguniak asmau nahixan irribarrez lagatzen gaittuk. Berbetan egon giñanian, Josebak pajinaren bat erakutsi jestan, adibide modura (Manu Sotarena, txarto gogoratzen ez badot: atentziñua deittu jestan bere gutxiespenan bidegabekerixia nabarmendu zebala, jeltzale izatiari egotzitta) eta azkenian galdetu najeutsan: “baiña hau zeiñek idatzi dau? Markosek, zeuk...?”. Orrialde horretakua aklarau jestan, baiña baitta be, irribarre bigurriz, liburua halako trikimailluz jositta dagola, apropos benetako eta asmautako aipuak ezin bereiztu ahal izateko (kontrastatze-lan monumentalakin ez bada). Horrenbestez, ixa eziñezkua dok Markosen eta Josebaren ekarpenak eta juan-etorriko hitz jolasak bereiztia: zihero txirikordatuta jagozak. Zelako ederra, eta gozagarrixa. Oin pentsatzen hasitta, Markos ni baiño urte bi gaztiagua izanda, seguru nagok Institutuan kointzididu genduala. Baiña batetik edadia, eta bestetik gaztelerazko lerrokuak euskerazkuekin asko nahastatzen ez giñala (“los kaixos” esaten gentsen), ba ez juat gogoratzen. Eta, Tonoren ikuspegi soziologiko kaletarran harittik, nere inguruko panorama linguistikuakin be pentsatzen hasi nok: • EGB osua gazteleraz egin najuan nik. Eta BUPera juanda be, segi: nere kurtsuan euskaldun nahikotxo jeguazen, igual %25a bai. Ni bertan nenguala, esperimentu bat hasi zuan: “euskera” ikasgaiko klasiak bikoiztu egin jittuezen. Bata normala zuan, erdeldunendako; eta bestia aurreratua, euskaldunondako. Euskaldunoi aukeria emoten jeskuen: normalera, edo aurreratura juatia. Gehixenok azken honetara apuntau giñan, nahiz eta batzuk normalera juatia aukeratu juen (gainditzeko errezagua zalako, noski). • Konturatuta najenguan, halan be, euskerazko lineako askok be ez zebela euskeraz egitten euren artian. Ulertzekua dok: kalian genkan girua total erdelduna izanda, errezena zjan hori, ez bazeguan bestelako motibaziño sendorik. • Nere kurtsoko euskaldunokin (eskolan zein institutuan), nik beti harremana erderaz egin izan najuan, harik eta 18 urte bete arte (1990). Hortik aurrera, kanpora ikastera juatiak, eta Eibarren bizi izan zuan euskal susperraldixakin (Eta Kitto elkarte/aldizkari sortu barrixan orbitan, batez be), kontzientzia pizkunde bat ekarri jestan, eta euskeraz gehixagotan eta jente gehixagokin egittera bultzatu ninduan. Institutoko kriptoeuskaldunotako batzukin barne, gaur arte.
Gustau jatak liburua, nahiz eta erritmuakin arazotxuak euki dittudazen. "Amerikar ertaiñan" erretratu psikologiko bikaiñen artian, protagonista ezin sarkastikuaguan desbenturak, AEB Hegoaldeko itsasartien ekologia, eta foballa tartekatzen dittuk, eta halabeharrez (nobela oso luzia dok), gorabeherak egon bihar. Nabarmentzekuak, haundi-nahi-izan-eta-ezinda bizi dan amaren erretratua; eta helduaro bortitzetik aittitta-aro apalera pasatzen dan aittana.
Bajakixat nere ikuspegixa ezin dala objetibua izan, Markos ezagutzen nebalako (oso gitxi! ikusten nabillenangaittik). Sarrerako testuak, baiña, barrua mobidu jestak, zelan gaiñera, Eibarko nere aldi aktibuenian sartu nabelako bete-betian. Aldi horretan, Ermua eta bere mobidillia erakargarri bihurtu jakun, eta beraz historixan aittatzen dirazen leku eta jente asko ezagutzen jittuadaz (Zuloa, Tono... Santi Sarmiento bera!!). Ordurako Markos buruko arazuekin hasitta jeguan -nik ez najenkixan hori- eta nik bere bertsiño potolo eta geldua ezagutu najuan, baiña beti maitagarri. Jente askok maittatuko juan Markos kontizu: izan be, bere aurreko historia trukulentuari buruz nik ez najuan sekulan tautik entzun kalian, ez Eibarren eta ez Ermuan. Badakigu herri honetan txutxumutxuak eta jentia larrutzia zenbat gustatzen jakun, ezta? Ba txalo bero bat bere inguruko jente guztiari, halan jagotiangaittik. Hori be bihotz-berogarrixa dok. Egin kontu, Puto Amoak Matematiketan taldian izenan jatorrixa ointxe ikasi dotela! 😄
Beste ohar bat: oso deigarrixa egin jatak Ermuko erdal giruan euskerian "berpizkundian" …
Bajakixat nere ikuspegixa ezin dala objetibua izan, Markos ezagutzen nebalako (oso gitxi! ikusten nabillenangaittik). Sarrerako testuak, baiña, barrua mobidu jestak, zelan gaiñera, Eibarko nere aldi aktibuenian sartu nabelako bete-betian. Aldi horretan, Ermua eta bere mobidillia erakargarri bihurtu jakun, eta beraz historixan aittatzen dirazen leku eta jente asko ezagutzen jittuadaz (Zuloa, Tono... Santi Sarmiento bera!!). Ordurako Markos buruko arazuekin hasitta jeguan -nik ez najenkixan hori- eta nik bere bertsiño potolo eta geldua ezagutu najuan, baiña beti maitagarri. Jente askok maittatuko juan Markos kontizu: izan be, bere aurreko historia trukulentuari buruz nik ez najuan sekulan tautik entzun kalian, ez Eibarren eta ez Ermuan. Badakigu herri honetan txutxumutxuak eta jentia larrutzia zenbat gustatzen jakun, ezta? Ba txalo bero bat bere inguruko jente guztiari, halan jagotiangaittik. Hori be bihotz-berogarrixa dok. Egin kontu, Puto Amoak Matematiketan taldian izenan jatorrixa ointxe ikasi dotela! 😄
Beste ohar bat: oso deigarrixa egin jatak Ermuko erdal giruan euskerian "berpizkundian" kontakizuna, Ego Ibarreko beste herrixen kasuan be (Eibar barne) hitzez hitz aplikau leikiana. Sekulan etxuat halan formulauta ikusi, Karibeko extraterrestre bat etorri bihar izan dok gure buruan gaiñeko ikuspegi hau hartzeko. :-) Tono Fernandezen kontakizuna bereziki argigarrixa dok: "Gutako bakoitzak bazuen bere familia-kultura, eta penintsulako herri urrunetatik ekarritako argot eta lokalismoek arrakasta izaten zuten Ermuko kaleko gure Babel oilategian. Gaztelania diferenteak egiten ziren, nahaste aberatsean, Euskaldunak biztanleriaren ehuneko 15 edo 20 baino ez ziren izango; extremadurarrak, zamorarrak edo Burgosekoak bezainbeste gutxi gora-behera. (...)Gazteok oso inportanteak izan ziren herriko euskararentzat. Jatorri ermuarreko mutil eta neska zoragarriak zeuden herriko taldeetan, eta etxean euskaraz hitz egingo zuten, baina kalean gaztelaniaz. Haietako batzuk ikastera joan ziren gero, eta konturatu ziren euskera zekitela eta ez zutela erabiltzen. Arraroa zen, eta erabaki zuten kalean ere euskaraz egitea beraien artean eta besteekin, denok genuelako euskera herdoildu bat edo genekizkielako oinarrizko hitz batzuk, eta haiei esker hasi zen euskara berriro entzuten Ermuko kalean, euskaldun askok imitatu zietelako. Eta beste batzuk ikasten hasi ziren errazago hitz egin ahal izateko, eta asko joan ginen Euskaltegira, berba egin nahi genuelako, eta kalean entzun ere egin nahi genuelako. Eta meritu handikoa da Ermuko euskal unibertso horren eragina, berpiztu zutelako oso zimeldurik zegoena. Ermuko euskaldunak jende zoragarria dira, eta euskara oso ondo etorri zen beste udalerri batzuetako euskaldunekin lokarriak egiteko ere. Globalizazioa izan zen, ze garai hartan Ermua Riaño txiki bat zen Euskadiren barruan, eta kanporan aldiberean. Galiziako bosgarren probintzia zen, Euskadiko hiru hiriburuetatik distantzia berean, hiruretatik urrun. Globalizazioa izan zen, euskara berriz erein zuten euskaltzale haiei esker birsortu da euskara Ermuan orain 30 urtetik hona. Giro oneko istorioa izan da euskararena: balio handirik ez zuela zirudien hizkuntza, bokazio eta zaletasun bilakatu zen askorentzat Markosentzat esate baterako. Euskara zabalkunde kulturaleko plataforma bihurtzeak identitatea eta argi handia eman zion hizkuntzari, eta apur bat noraezean zebilen jende askok aurkitu zuen hor elkartasuna, mundu atsegina zelako eta ez konpetitiboa. Horrela iruditzen zitzaidan behintzat niri".
Zelako lurrikara emozionala, "Autore Erotua" atala irakorritta. Ez juat pentsau nahi bere lagun miñak sentiduko dabenakin... Baiña poza, poz haundixa bebai. Esan najetsan Josebari berari: zenbat poztuko litzaken Markos, bere biharrakin egin dozuena ikusitta.
Eta bueno: oin liburuan alde ludikua datork, "101 Letrakartel". Quino-n komikixak legez, dosis txikixetan hartzekua, bakotxan ostian bihar dan beste hausnartuta. Markosen "Ermuko Espirituan" zelebraziñua!
Bufa, zelako zirradia. Ezin lagata najabik, lehelengo zati biografikua. Nik Markos 2000 inguruan ezagutu najuan, eta ez najenkixan e-zer-txo-bez hamen kontatzen dirazen bere aurreko urtieri buruz. Zelako gustora emongo netsaken besarkada haundi eta ixil bat.
Hau ete dok Sarrik Euskal Herrixan ondutako lehen idazlana? Markosengaittik poza, eta "zelebrazio" hitza dok behin eta barriro burura datortena, bere jenialtasuna deskubritziakin batera. Bizi zala ez genduan bihar zan beste estimatu, jenio askokin gertatzen dana. Irribarrez txipristintzen ginttuan. Baina hasieran esandakua: zirraragarrixa dok, baitta be, Joseba Sarrionandiak bere itzulera ostian eguneratzeko Markosen "gure mundua", Ego ibarrekua, erabilli izana. eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra "Ez dut liburu hau idatzi banekielako, baizik eta ez nekielako. 1980an joan nintzen hemengo egunerokotasunetik, 2021ean itzuli naiz, beraz ez nuen ia ezer ezagutzen Markosen garaiaz. Idatzi ahala ezagutu dut Markosen bizitza eta beste askorena. Zirraragarria egin zait, horiei ere garai interesanteak tokatu zaizkie (Slavoj Žižek filosofoak esaten zuen: "Baten bat benetan gorrotatzen baduzu, maradikazio moduan esaten da Txinan: "Garai interesanteak bizi ditzazula!", gerra eta arazo larrien sasoiak direlarik interesanteak"). Iruditzen zait Markosen eskizofrenian belaunaldi baten ibilbidea irudikatzen dela, baina hori irakurleak esango du (ea ispilutzat har dezakeen datorren "hizpilua").

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat lagunek egindako ehunetik gora kartel …