Nahi dan beste konplikau leikian irakorketia. Nobela historikua izanda, oso ondo dokumentauta jagok, eta horrek esan gura jok bilbe nagusittik aparteko hainbat hari solte dagozela, nahi dabenari gehixago jakitzeko edo billatzeko aukeria emonda. Nik batzutan egin juat: izan be, gauza gitxi jakixat nik XVIII mende hasierako Erresuma Batuari buruz, eta gitxiago Jamaikan gaiñian. Oso interesgarrixa egin jatak azken zati hori. Hori guztia, inperio britainian barruko gorabeheren testuinguruan, Frantziakin izandako tirabirak, kolonietako arazo propixuak, piratak, jauregixen "B aldea"... Dana dok interesgarrixa, baiña esan leikek autoriak gusto berezixa erakusten detsala Eskoziako auzixari, eta diplomatikuen gaytasunari (sic). Liburu "sopiña" esango geunkek, baiña adarretan galdu barik be, errez eta gustora jarraittu leikiana.
Erabiltzailearen profila
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak
Irakurrita (139 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora liburuaren kritika egin du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman egilearen La sucesora irakurtzen amaitu du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora(r)i buruzko iruzkina egin du
Ez nekixan 39 zigorkada emotian ohitturian azalpena. Arabia aldeko errelijiñuen kontuak! www.jewishduluth.org/rabbi/2016/9/19/forty-lashes
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Carlos Baquero (Koord.)(r)en Homenaje a Adolfo Eraso Romero liburuaren kritika egin du
Omenaldirik onena, biharrian segitzia
4 izar
Fiton artikuluen bilduma hutsa egitteko tentaldixari eutsitta, lehelengo liburu erdixa artikulu barri-barrixekin dator, maixu zaharrak hasittako bidiak eguneratuta (eta Fito/Karmenka bikotian azkena barne). Bigarren zatixak, ezagutu genduanon lekukotasunekin, zientzialari haundixan alderik humanuena erakusten jok, konplemento oso ona. Emaitza ederra, bai horixe. Fitori buruz asko be gehixago idatzi baleike be, sarrera ona osatzen dabena. #PaperjaleZozketa
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Carlos Baquero (Koord.) egilearen Homenaje a Adolfo Eraso Romero irakurtzen amaitu du

Homenaje a Adolfo Eraso Romero, Juan Carlos Baquero (Koord.)
"Fito" Eraso (Lizarra 1934 - Plasencia 2021) zientzialari nafarra, belaunaldi askotako espeleologoen eta hidrogeologoen maisua izan da. Haren omenez eginiko …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora(r)i buruzko iruzkina egin du
Bestalde, nere gustoko gauzia lantzen jok idazliak: garai bateko bizimoduen rekreaziñua, kaso honetan XVIII mende hasierakua. Giro sozial ezbardiñetan gaiñera: Londresko kale pobre bat - Flandriako burrukazelaixak - Eguzki Erregian kortia (eta Stuart erbesteratuena).
Etxatak gustatzen kapituluen luzeria hain irregularra izatia. Irakorketia zailtzen jok!
Ez nauk aberatsen jauregixak miresteko zalia, baiña kontakizunian dauken papelangaittik eta erretratu dekadentiangaittik, Saint Germain en Laye eta Marly begiratu dittudaz. fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Saint-Germain-en-Laye fr.m.wikipedia.org/wiki/Ch%C3%A2teau_de_Marly
Eta segi begira: - Rhineko Rupert.https://en.m.wikipedia.org/wiki/Prince_Rupert_of_the_Rhine - Oliver Cromwell eu.m.wikipedia.org/wiki/Oliver_Cromwell
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora(r)i buruzko iruzkina egin du
Xelebria, pertsonajietako bat Daniel Defoe izatia. Begiratu biharko juat, ea egiantzekua dan ala dana asmautakua.
Begiratu bihar izan juat: ezkontza morganatiko (AKA txorradatiko) eu.m.wikipedia.org/wiki/Ezkontza_morganatiko
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Diana Norman(r)en La sucesora(r)i buruzko iruzkina egin du
Bueno, laster hasi bihar izan gaittuk kontsultekin. Liburu hau ondo ulertzeko, XVIII mende hasierako kontuok begiratu biharra jagok: en.m.wikipedia.org/wiki/Jacobite_rising_of_1715
Oier Gorosabel Larrañaga erabiltzailea Diana Norman(r)en La sucesora irakurtzen hasi da
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino(r)en ¡Cuánta bondad! liburuaren kritika egin du
Mingotxa eta ona
4 izar
Quinori ezagutzen najetsan "naivetasun" horren ordez, ikuspegi illunagua agertzen dok liburu honetan. Jangoikuen irudixak, normalian, munduko injustiziak salatzeko marrazkixetan agertzen dittuk, eta miserablien logela eta buleguetan gurutziak (zugaitz adartxo batekin) ohikuak dittuk be. Asko gustau jatak bildumia, burrukalarixagua dok zeozelan esateko.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Quino egilearen ¡Cuánta bondad! irakurtzen amaitu du
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Philip MacDonald(r)en El Nudo Corredizo liburuaren kritika egin du (Crisol, #367)
Betelana
2 izar
Ez dok beste garai batekua dala, bakarrik. Sasoi horretarako ezagunak zittuan detektibe nobela kanonikuetako trikimailluak, eta irakorlian interesa pizteko jolas literarixuak. Hamen, kontakizunian hutsune asko jagozak (mozorruen kontuak, kointzidentzia sinisgatxak...), detektibe superazkarran intuiziñuakin bakarrik beteta, eta intereseko gauzak badagoz be (I Mundu Gerrako beteranuen gauzak), ganora haundi barik idatzittako betelan bat emoten jok. Laster ahaztutzekua.
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Philip MacDonald egilearen El Nudo Corredizo irakurtzen amaitu du (Crisol, #367)






