Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Julio Cortázar(r)en Rayuela liburuaren kritika egin du

Julio Cortázar: Rayuela (Spanish language, 2013, Alfaguara) 5 izar

50ª edición conmemorativa

"Emetik" eta andik

Baloraziorik ez

Normalian, erregalatzeko, klasikuen "premium" bertsiñuak aukeratzen jittuadaz (prologuak, epiloguak, oin-oharrak...). "Gggaxuela"n 50. urteurreneko ediziñuakik be horixe billatzen najuan, baiña behiñ etxian, ez zuan nik espero nebana (extra bakarra, amaierako epistolarixua). Baiña egixa esan, normala dok: ze azalpen emon leikixok halako "gauza" bati, bere esentzixia izorrau barik? Bai, dagola dagon modura. Eta gure etxeko apalian, belaunaldi askotarako.

Izan be, bigarrenez irakorri juat (berez, 2,5garrenez) baiña gehixagotan be eingot seguraski. Kortazarrek Barrenetxeari idatzittako legez: "(...) Rayuela tiene las calidades de emético que quise darle, y que es como un feroz sacudón por las solapas, un grito de alerta, una llamada al desorden necesario. Pero vos, que por una simple cuestión de madurez intelectual y de técnica profesional has leído el libro un poco como yo lo he escrito, es decir, al final de una larga ruta, de una inmensa biblioteca leída y vivida y decantada (...)". Eta gero, irakorketa intelektual eta biszeral …

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Hara nun topau doten, gure arbasuen loaldi bixen erreferentzia politta: "(...) después de haberse divertido con ella hasta el momento de su primer sueño la relegó a un colchón colocado en el suelo psra que dejase el lugar a la Fanchon, a la que siempre quería rener cerca cuando la lujuria lo despertaba, lo que sucedía casi todas las noches. Hacia las tres de la mañana se despertaba sobresaltado, juraba y blasfemaba como un condenado. Enyonces era presa de una especie de furor lúbrico (...)". (13. Jardunaldixa)

Saderen bizitzian nundik norakuak ezagututa (gaiñe-gaiñetik), sigurtzat najeukan liburu hau ez zala bere bizialdixan argitaratu. Horrenbestez, eskuizkribuan argitalpenan historixia liburua bera bezain interesgarrixa izango dala uste juat. Eta hamen irakorritta baieztatu juat. es.m.wikipedia.org/wiki/Los_120_d%C3%ADas_de_Sodoma Idatzi eta 119 urtetara argitaratu zan, "sikaliptikuen" sasoian noski. Harrigarrixa (eta miresgarrixa) begittantzen jata horrenbeste denpora irautia, arima birtuosoren batek sutara bota barik.

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Buf, 6. jardunaldixa. Ondo hasi dok (norbere gustuekin bat datozen gauzak dirazenian, zelan ez?). Baiña gomittuan asuntua... ba hori ez dok neretako. Ez jestak mokuenak bezainbesteko higoiñ emon, e? Baiña buf. Tira! Regla número tres aplikau (=horri kasorik bez) eta aurrera.

Baiña, zelakuak dirazen gauzak, horren aurrian Curvalek bota dabenak (horen bertsiño "refinauaguak") barria be etara jestak. Ez dok Sadek erabiltzen daben umore errekurtso bakarra: esango najeukek, autoironia nabarmena dakala idazkeriak. Uste nebana baiño dibertigarrixagua izaten jiharduk hau!

Liburuan egitturia be, uste nebana baiño konplejuagua dala uste juat (hau onerako jiñuat). Ez dok listin telefonikua, behintzat. Lehelengo astia amaittu barri dotenian, planifikaziño literario bat ikusten dok: alboko oharrez aparte (argitaratu bako zirriborruanak emoten juek), egunian ziharko plan libertinuen kontakizuna ez dok guztiz lineala, eta gauza batzuk ezkutuan lagatzen dittuk, geruago kontatzeko.

Aluak, gertakarixon teatrua Alemania aldian ipintzen jok. Deprabau famia eukiko ete juen tedeskuak, XVIII gizaldixan? Silling gazteluan deskribapenian be, …

(e)k James Leo Herlihy(r)en Cowboy de Medianoche(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Planeta, #45)

James Leo Herlihy: Cowboy de Medianoche (Paperback, Gaztelera language, Planeta) 3 izar

Jode, ez nintzuan gogoratzen Ratso agertzerako liburu erdi pasatzen dala. Behin "lagun" bixak alkartuta, klabia aldatzen dok; kontua kalian bizirautia dok, eta liburuan lehen zatiko "alderantzizko metafisikia" (edo hutsaltasunan erretratua) ez jaukak hainbeste pixu. Gehigarri moduan: bigarren irakorketa honetan, osasun karreria eta 29 urteko ibilbide profesionala jaukat, eta insufizientzia kardiorrespiratorio sintomak ezagutzen jittuadaz (lehen ez). Beraz, 162 orrialdeko eszenia (infrañoko festara bidian doiazela) hobeto ulertu najeikek.