Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Arraixua, Curval lehendakarixan diatribia 30. Jardunaldixan (365. or). Ez eskandalizau naizelako (hori baiño gehitxuago bihar juat nik...), ez bada eze, 1785kuak bakarrik ez, gaurko tabu moral guztien alarmak saltauarazten dittualako! (ein kontu, ez naizela pasartia kopixatzera ausartzen be...). Bakarrik esangot, momentuz liburu osoko markia hautsi dabela Sadek: parrafo eskas bittan, piloto gorrixa bost bidar ixotu jatak (euretatik 3tan, neronen tabuak hautsitta). 😅

Gauza bat ikusten najabik, halan be: oso libertino, oso ateo eta oso zera, baiña Sade ez dago bere garaiko aurreiritzixetatik libre: birjinttasunari emoten detsan garrantzixan igartzen dok hori: liburuan 3/4 pasau dok, edozer egin juek, edonundik, eta ondiok "pastel" hori gerorako erreserbatzen jabizak!! Ai, relijiñuak zelan tontotu gaittuen gero...

Ba hara, justo gogo txarra emoten daben zati honetan, pasarte barregarririk be topau juat: ipurdi bat laztanduz (apropos) hil eta ehortzitta izan nahi daben libertino xelebre horrena (24. eguna, 307. or.).

Begiratu bihar izan juat: - Socratizar. revistaextramuros83.blogspot.com/2010/11/consideraciones-eroticas.html?m=1 - …

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Pekorotzak ondiokan presente jagozak (bistan dok, gure markexan gustokuak zirala) baiña ez aurreko kapituluen ugarittasunakin. Eskerrak. Oin umillaziñuekin eta krudeltasunakin hasi dittuk: higoiñik ez, baiña maitte dogunoi miñ emoteko zera horrek, halako deserosotasun bat emoten jok. Gññññ.

Javier Castillo: Todo lo que sucedió con Miranda Huff (2022, Punto de lectura) 4 izar

Suspentse historia bat. Krisian dagoen bikote bat landa etxe batean egiten du hitzordua, asteburu pasarako. …

Pulp snuff

3 izar

Pulp liburu atsegiña, pretentsiño haundirik bakua. Gustora irakorri juat, baiña. Atxakixia? Argumentu-korapillo sinisgatxa. Parisko hostelian laga juat, bookcrossing pegatiñiakin.

Zerocalcare, Koldo Izagirre: Armadiloaren igarkizuna (Paperback, Euskara language, 2021, Farmazia Beltza) 4 izar

Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro …

Urte askotarako, Calcare

3 izar

Gustau jata: historia motzez osatutako panorama luzia dala (nahixago juat hori, etxando-ostias-amaitzen-dittudazen-historia-luziak baiño); hizkera errejistro bixak (apostu ausarta: askok ez juek ostirik be ulertuko); autoparodia osasuntsua. Mundu interesgarrixa dok, gehixago esploratzeko gogoz lagatzen habena.