Alex (e)k Asier Basurto Arruti(r)en Turismoa, desazkundera bidaia liburuaren kritika egin du
Turismoa, desazkunderako bidea
Denon nahi dugu bidaiari izan nahi, eta ez turista... Baina funtsean, non dago bien arteko muga? Horren ezberdinak ote dira benetan?
Zaila da Asierren laburtzea sintetizatzea. Iruditzen zait liburua bera gaia sintetizatzeko ahalegina dela.
Ideia batzuk:
- Egungo turismo eredua berri samarra da. 150 urte inguru ditu, ez gehiago
- Gehiegi handitu da. Muga guztiak gainditu (gainturismoa) eta ez da jasangarria. Gaur egun ez da nahikoa turismoaren abiada galgatzea, deshazkundea ere beharrezkoa da. Turismoaren hazkundetik turismoaren deshazkundea planifikatzera igaro behar dugu.
- Askotarako arazoak sortzen ditu: zarata eta zikinkeria, neurriz gaineko kontsumoa, uraren eta energiaren erabilera handida, azpiegitura berrien beharra, gentrifikazioa, bertako kulturaren folklorizazioa, lan prekarioa, lurralde-egitura aldatzea, espazio publikoa erabiltzeko moduak eraldatzea...
- Funtsean bada paradoxa bat: berezitasuna eta berezkotasuna bilatzen baititugu... eta gero suntsitu. Gauza originalak bilatzen ditugu, eta denok leku berdinetara eramaten gaituzte. Gauza autentikoak bilatzen ditugu, eta kopia txarrak besterik ez dugu aurkitzen.
- Turismo ez da (soilik) hautu pertsonal bat. …

- Turismo ez da (soilik) hautu pertsonal bat. Turismoa estrukturala da. Turismoa egiten dugunez, turismo-eredua kritikatzeko eskubidea kentzen digute (edo gure buruari kentzen diogu). Kontzientziazioa ez da nahikoa. Kontzientziagatik ez diogu bidaiatzeari utziko.
- Ez da soilik gutxiago bidaiatzea. Lekuetan egoteko modua ere aldatu beharra dago.
- Lurralde-marka (edo hiri-marka) da turistifikazioaren tresna potenteenetako bat: nola saldu nahi dugun gure burua. Kontua da horrek, atzera-aurrera, eragina duela gure pertzepzioan. Saldu nahi dugun irudia sinetsi ere sinisten dugu akaberan.
Euskarari dagokionez, hiru arazo: kulturaren folklorizazioa, hizkuntzaren balio sinbolokoa azpimarratzea balio praktikoaren gainetik eta euskaldunen komunitate-harramanak ahalutzeako. Horren aurrean: hizkuntzaren balio instrumentala indartu, folklorizazioa eta maketinizazioa hutsa saihestu eta euskaldunen komunitate-harremanei eusteko neurriak hartzea.
Zer egin? Hiru urrats proposatzen ditu: (a) erresistentzia eta kontzientziazioa; (b) sektorearen berrantolaketa; (c) opor eta mugikortasun eredu berriak sortzea. Horretarako, behar-beharrezkoa da aliantzak sortzea, turismoaren aurkako erantzunak sektore askotatik iristen baitira: euskalgintza, feminismoa, ekologia...
Asier Basurto Bizilagunekin elkarteko kidea da. Material interesgarria da haien web-orrian: bizilagunekin.eus/eu/proposamenak/