219 orrialde

Euskara hizkuntza

2006ko mar. 22a(e)an Alberdania(e)n argitaratua.

OpenLibraryn ikusi

5 izar (3 berrikuspen)

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Liburuak jakinmina pizten du, erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaerak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasun-aire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idatz-tankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta bat baino geratuko da gogoetatsu, irria ezpainetan izozturik eta galderaren bat buruan jauzika.

2 edizio

(e)k Ágota Kristóf(r)en Koaderno Handia liburuaren kritika egin du

Gerra oinarri hartuta, ezinbestekoa

Baloraziorik ez

Gerra dela eta, amak seme bikiak amonarekin uzten ditu, beraientzat leku seguruago izango delakoan. Umeek hamar urte baino gutxiago dauzkate, ordurarte ez zuten amona ezagutzen, eta honek ez ditu bilobak estiman.

Oso garai gogorrak hasten dira anaientzat, eta modu autodidaktikoan egokitzeko erabakia hartzen dute, bizirauteko. Haien bizipenak koaderno handi batean idazten dituzte; Koaderno Handian, hain zuzen ere.

Gerraren miseriak adierazi zaizkigu liburu honetan, inozentea izateari uzten dioten umeen begiradaren bidez. Umeak eta inozentzia naturalki lotuta dauden terminoak dira; banantzen direnean beti izaten da gizakiaren ekintzarik txarrenen eraginagatik eta horrek benetan tristura, amorrua, haserrea sortzen ditu. Ume horiek, liburu honetako protagonistak eta gerra bat bizi diren guztiak, biziraunez gero, hurrengo belaunaldiaren umeak hezituko dituztenak izango dira; nolabait, haien zauriak ere transmitituz. Gerra baten ondorioek hainbat belaunaldi kutsatu egiten ditu.

Liburu honek narratzaile bitxia du, pluraleko lehen pertsona baita: «gu». Prosa errazean idatzita dago, umeen hizkera estiloan, eta kapituluak motzak dira. Horregatik, …

(e)k Ágota Kristóf(r)en Koaderno Handia liburuaren kritika egin du

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da

5 izar

Liburu hau, gerraren aurpegirik mingotsena eta gizartearen miseriarik miserableena erakusten digun maisulana da. Beste aukerarik gabe mundu berri bati aurre egiteko indartsu bihurtu behar duten ume biziraule biren istorioa. Gordina. Oso gordina. Oso oso gordina. Eta ez, ez da imajinatzen duzun modukoa.

Eszenak oso krudelak eta benetan grafikoak dira, eta, hala ere, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Idazleak ahalegin berezia egiten du bi umeren idazkera antzezteko eta baita lortu ere, ume horiek oso azkarrak izan arren, ume izaten jarraitzen dutelako. Hori dela eta, kapilauak benetan laburrak izateaz lagunduta, ez dakigu noiz utzi behar diogun irakurtzeari (beste kapitulu bat baino ez).

Ez dauka zer ikusirik, ezta antzik ere, baina ezinezkoa izan zait hau irakurtzea Primo Levi gogoan izan gabe.

Irakurri ez baduzue, liburu honi ekin. Eskertuko didazue gomendioa.

avatar for Urko

baloratu du

5 izar